Mostrando entradas con la etiqueta 1. lan praktikoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 1. lan praktikoa. Mostrar todas las entradas

lunes, 7 de octubre de 2024

Lan praktikoaren metodologia ondo aplikatzeko laguntza gehiago

 


Lan praktikoa egiteko metodologia ikasgelan eta taldeko liderrari azaldu diedan arren, berriro eta era pertsonal batez azaltzen dizut lantaldearen onerako esfortzua egin dezazun.

Kontuan izan behar da prozedura ulertu ondoren errazagoa dela lan praktikoa egitea, eta horrek akats handirik ez egitea ekarriko du. Lantaldeak metodologia ezagutzen eta aplikatzen duela frogatzea funtsezko baldintza da praktika gainditzeko. Ez ahaztu, mesedez.

Beraz, askoz hobea da lantalde OSOAK metodologia ulertzea ondo aplikatzeko. Hobe da metodologia ondo ulertzeko eta aplikatzeko esfortzua orain egitea, lan praktikoan metodologia desegokiak aplikatzen jarraitzea baino. Gainera, jokaera txar horrek lan praktiko honetan eskatutako forma eta aurkezpena jarraitzen deneko itxura ematen saiatzeko zentzugabeko esfortzuak ekar litzake. Azken honek ez du zentzu funtzionalik eta zure prestakuntza-proiektuari kaltetzen dio.

Beraz, ondo irakurri eta ulertu azalpen hauek zure lan praktikoaren parte-hartzea egokia izan dadin. Gure irakasgaian lan praktikoak atazaka lan egiteko metodologia (Kanban) honako hau da:

1. Taldeak ahalik eta zehatzen definitzen ditu lan praktikoaren proiektu osoko atazak, bai metodologia ondo ezagutzeko eta aplikatzeko zereginetan, bai lan praktikoak dituen gainerako zereginetan. Atazak ongi definituta daude, helburuaren arabera bereizita izendatzen dira eta pertsona bati esleitzeko prestatzen dira. Ahalegin horri esker, taldeak honako hauek aurreikus ditzake: proiektu osoan egin beharreko esfortzua, lan garrantzitsuenak, beharrezko ezagutzaren baliabideak, taldeak dituen gaitasunen arabera aplikatu beharreko gaitasunak, proiektuaren egutegi orokorra planifikatzea, atazen helburuak proiektuaren osotasunean ulertzea eta abar. Berriro komentatu behar da azterketa horrek taldeari lagunduko diola eginbeharrekoen iragarpenaz eta lan praktikoan zehar garatu beharrekoaz jabetzen, ikasgelan behin eta berriz adierazi dudan bezala. Lan praktikoaren plangintza osoa egiteko atazen eta arduradun izan daitezkeenen azterketan sakontzen da, lan praktikoaren plangintza orokorra egiteko aurreikusitako denborekin eta data desberdinekin. Atazak egiteko epeak eta atazak egiteko aurreikusitako denborak eta erabilitako denbora finala erregistratzea oinarrizkoa da. Datu hauekin lan praktikoaren bukaeran egin beharko den parte-hartzeari buruzko txostena (grafikoak barne) osatuko da. Lantaldeak argi eta garbi jakingo du partaide bakoitzaren parte-hartzea zelakoa izan den orduetan.

2. Taldeak lan praktikoan egin beharreko atazak zehaztu ondoren, egile bakoitzak bere atazak Trellora pasako ditu, talde osoari egingo duenaz informatzeko.  Trello erreminta ikasle guztiek erabili behar dute. Egoera horretan, atazak Trello barruan kudeatzen dira, lantaldeko gauzatze-egoerak definitzeko irizpideen arabera. Beraz, ikasle bakoitzak bere atazen egoera erregistratzen du Trellon, eta atazetan egindakoaz taldeari informatzen dio atazaren fitxan garrantzizkoak diren aspektuetaz.

3. Atazaren arduradun batek ataza amaitu ondoren, Trellon “eginda” ataza bezala erregistratzen du, interesgarriak diren exekuzio-datuekin. Atazaren Trelloko fitxan informazio-iturriak erakutsi ahal dira, egindako lana ikaskideei hobeto erakusteko. Esfortzu honi esker, talde osoak ezagutu eta berrikus ditzake proiektuko atazak. Beraz, proiektu osoa gardena da taldekide guztiontzat.

4. Proiektuaren Excel-a taldeak egindako ataza, bilera eta beste edozein alderdi erregistratzeko tresna da. Excel-a proiektua, egileen parte-hartzeko, erabilitako denbora-baliabideak, horien denbora-garapena erregistratu eta aztertzeko balio dezakeena. Baita atazen beste ezaugarri desberdinak erregistratu ahal dira. Talde bakoitzak oinarrizkoa den taldekideen parte-hartzeari buruzko txostena egiteko datuez gain, beste datu gehiago erregistratu eta txostena egin ahal du, ebaluazioaren onerako izan daitekeena. Adibidez, ataza motak edo errepikatu edota txarto egin diren atazak. Azken datu hauek proiektuari buruzko ezagutza gehiago izateko eta hobekuntzak aplikatzeko hurrengo lan praktikoan.

Metodologia horren bidez, lantalde osoak proiektuaren jarraipen zehatza du eta arazo guztiak aurreikusi eta kontrola ditzake, baita ondorioak atera ere. Metodologiak lantalde osoaren parte-hartzea eskatzen du, proiektua partekatua izan dadin eta talde-lanari balioa ematen dioten eta emaitzen kalitate ona bermatzen duten elkarreraginak sor daitezen. Horrela, talde guztiak daki besteek zer egiten duten, eta taldeak erabakiak har ditzake atazen kalitaterako. Ekipo osoa proiektuari konektatuta dago eta behar bezala jarraitu behar du. Taldekide bakoitzak lan egin dezake eta pentsatu behar du proiektuaren kalitatea eta etengabeko hobekuntza lortzeko.

Irizpide hauek azalduta nahikoa izan beharko luke gutxieneko metodologiaren kalitatezko aplikazioa egiteko. Eta ebaluatzeko unean metodologiaren ezagutza minimoa erakutsi behar da, lan praktikoa egiteko teoriaren ezagutzarekin batera. Mila esker.

Aurrera proiektuen kudeaketaren ikaskuntzarekin!

Eskerrik asko.

Joseba

martes, 28 de noviembre de 2023

Lehenengo lan praktikoaren emaitzak


Lehenengo praktikaren emaitzak eGela-n daude. Irakurri arretaz, mesedez, lan praktikoari buruzko orokorreko iruzkinak egiten direlako. Iruzkin horiek zure formakuntza prozesua hobetzeko eta laguntzeko dira.

Eskerrik asko.

martes, 24 de octubre de 2023

UNIBERTSITATEKO LAN PRAKTIKOAK EGITEKO ERREMINTA BALIAGARRI BATZUK (5.TALDEA)

📃 Publizitate eta Harreman Publikoetako Sistemak eta Prozesuetako ikasgaiko praktika bat oinarri bezala hartuta, beste lan praktiko batzuetarako baliagarriak izan ahal diren erreminta batzuk aipatuko ditugu.  

Lan honetarako adibidez, 𝒌𝒂𝒏𝒃𝒂𝒏 metodologia erabili izan dugu. Halaber, beste lan praktikoetan erabili ahal da metodologia hau, zeinak lana antolatzeko, proiektua nola doan modu bisualean ikusteko eta taldeari eta lan-karga bistaratzeko aukera eman duena. Hau gauzatzeko, Trello proiektuak administratzeko softwarea erabili dugu, non egin beharreko, egiteko prozesuan eta bukatuta dauden ataza guztiak ikusi ahal diren.


Bestalde, Canva diseinu grafikoko webgunea oso baliagarria izan zaigu curriculumak egiterakoan batez ere, baina beste irakasgaietarako proiektuak era dotore batean aurkezteko ere balio du.


LinkedIn plataformaren kasuan, lana bilatzeaz aparte, hainbat erakunde ikastaroen berri ematen dute. Horiek baliagarriak izan dakizkiguke gehien interesatzen zaigun sektorean gure ezagutza areagotzeko. 


Googleko Kalkulu Orria erremintaz ere baliatu gara lan praktika honetarako, non pertsona bakoitzak zenbat denbora eman duen ataza bakoitzean ikusi ahal den. Kalkulu-orrien programa hau kalkuluak egiteaz aparte ataza guztiak begi bista batez ikusteko balio du.




lunes, 23 de octubre de 2023

BALIAGARRIAK IZAN DAITEZKEEN AHOLKUAK (2.TALDEA)

Publizitate eta Harreman Publikoetako Sistemak eta Prozesuetako ikasgaian talde-lan bat proposatu zitzaigun. Lan honen helburua metodologia berri batekin ikastea eta praktikatzea izan da. Metodologia horri esker ikasi dugu lana antolatzen, taldean lan egiten eta pentsamendu estrategikoa garatzen, besteak beste. 

Lan honetarako bost urteko plan bat egin dugu. Plan honi esker, ikasle baten ibilbidea sortu dugu, ikasturte urteetatik profesionala izateraino. Horretarako baliagarriak diren aholku batzuk partekatu nahi ditugu: 

  • CV: Curriculumari esker, pertsona baten buruzko ideia orokor bat izan dezakegu. Hori betetzeko, azterketa txiki bat egin behar da pertsona horren datu pertsonalei, ezaugarriei, azterlanei, lan-esperientziei eta abarri buruz. 
  • Bost urteko formakuntza hipotetikoa: Zati honetan, urte bakoitzean egingo dituen edo egin ahal dituen ikasketak/lanak jasoko ditugu. Ez bakarrik unibertsitatean, baita hortik kanpo egin dezakeen ekintza desberdinak ere. Azterketa honi esker ikasle horrek jarraituko duen bidea ezagutu ahal izango dugu. 
  • Ikaslearen azterketa egin ondoren, idatzira pasatuko da. Txosten honetan ikaslearen ibilbide osoa azalduko da, zati guztietatik pasatuz. Idazketa eta antolaketa idatzia garrantzitsua da dokumentu txukun bat aurkeztu ahal izateko. 
  • Profesionalari egindako podcast-a: Profesional bati podcast bat egitean, marketin-teknikariaren postuari buruz gehiago ezagut dezakegu, beharrezko ezaugarrietatik hasi merkatuko posizionamenduraino. Hori egiteko, garrantzitsua da lanpostu horri buruzko aurretiko informazioa izatea, izan ere, horrek lagunduko digu egingo ditugun galderak prestatzen. Gainera, lagunduko digu zer den gehien interesatzen zaiguna jakitera. 
  • LinkedIn: Plataforma horri esker, hainbat enpresak eskaintzen dituzten lanpostuei buruzko informazioa lortu ahal izango dugu. Ondoren, gehien interesatzen zaizkigunak aztertzen dira, eta egokitzen zaiguna aukeratzen da.

domingo, 22 de octubre de 2023

Lankidetzan aritzearen garrantzia (1.taldea)

Publizitate eta Harreman Publikoetako Sistemak eta Prozesuak ikasgaiaren lehen lan praktikoa amaitzear gaude. Honen ataza batean, hautagai hipotetikoaren presentzia digitala aztertu dugu, eta kandidatuak izan behar dituen eta digitalki helarazi behar dituen ezaugarri guztien artean, batek duen garrantzia nabarmentzea gustatuko litzaiguke:

Antzeko profilekin edo profil bateragarriekin lankidetzan aritzea. Sektoreko beste profil batzuekiko komunikazioak eta harremanek duten garrantzia; lan-taldean aritzea.

Sektore honetan, bereziki, ezinbestekoa da gainerako profilekiko gertutasuna eta antzeko profilekin lankidetzan aritzea. Beste profil batzuekin harreman berriei ekitean, bakoitzak sektore horri buruz dituen ezagutzak aberastu daitezke. Gainera, modu honetan, lan-taldean aritzeko gaitasuna handitzen da.

Besteekiko komunikazioak eta harremanak, asko lagundu dezake sektore honetan arrakasta izaten.


lunes, 16 de octubre de 2023

Tiktok plataforma salmentak bultzatzeko tresna gisa (1.taldea)

Momentu honetan Publizitate eta Harreman Publikoetako Sistemak eta Prozesuak ikasgaian lehen lan praktikoa burutzen ari gara. Bertan hainbat zeregin bete behar ditugu eta horietako bat sektoreko profesional batekin podcast kapitulu bat grabatzea da.

Gure podcasterako Julen San Esteban elkarrizketatuko dugu, Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatutako kazetaria. Irudigital Agentzian lan egiten du, Bilboko Publizitate eta Marketin Digitaleko enpresa batean. Julenek Irudigitalen egindako lana ikertzen hasi ginen. Agentzia berak blog bat du (agentziaren webgunean bertan txertatua), eta bertan argitalpen erabilgarri eta aberasgarriak egiten dituzte publizitate eta marketin digitalaren sektorearen inguruan. Horregatik, gure elkarrizketatuak sortutako enpresentzako Tiktok gida partekatu nahi dugu. 

Eskuliburua erabili nahi duen edonoren eskura dago, enpresak berak eskaintzen duen doako ikastaroa baita. Hortaz, zure negozioa sare sozialen bidez bultzatzeko zer eduki sortu behar duzun jakin nahi baduzu, ikastaro hau gomendatzen dizugu.

jueves, 3 de noviembre de 2022

6. TALDEAREN BIDEOA ETA PODCAST-A

 Iñaki Ruiz profesionalari egindako PODCAST-a entzuteko link-a: https://open.spotify.com/show/0xvwJc8akoPq3OeUzkBQag

Bideoa ikusteko link-a: 6. taldearen aurkezpen bideoa: LAURA ASUA BILBAO

miércoles, 2 de noviembre de 2022

4. TALDEAK EGINDAKO BIDEOA ETA PODCASTA

Belen Landari egindako podcast-a.


LANA enpresan lan egiteko CV hipotetikoa.



2022P1Talde4

 4. TALDEKO EKARPENA: BOST URTEKO PLAN BAT EGITEKO AHOLKUAK

Bost urteko plan bat, pertsona baten ikasle-ibilbidea eta ibilbide profesionala sortzea da. Unibertsitateko lehen urtetik master bateko ikasketetara arte bideratzen saiatuz, nahi duen lana lor dezan.

  • CV hipotetiko bat egitea, pertsonari buruzko oinarrizko informazioarekin, adibidez: izena, adina, non bizi den, nortasunaren ezaugarriak, etab. Horri esker, sortu duzuen pertsonaren ideia orokor bat egin ahal izango da.
  • 5 urteko eskema bat egitea. Horretarako, urteen arabera bereiziko da, eta horietako bakoitzean, urtero egingo dituen ekintzen ideia orokorrekin bete, sakondu gabe, egingo dituen ikastaroak, karrera, aisialdia eta abar aipatzea.
  • Eskema amaitu ondoren, tokiak, akademiak, online edo aurrez aurreko ikastaroak, praktika-guneak, masterrak, publizitate-agentziak... bilatzeko bilaketa sakona egin behar da. Hau da, non bizi den, ikasten ari dela eta hemen lortu nahi duela kontuan hartuta, benetako lekuak bilatu behar dira.
  • Azterketa guztia egin ondoren, idazten hasi behar da. Urrats hau da azaltzea pertsona hipotetikoak erabakitzen duela ikasle-bizitzarekin edo bizitza profesionalarekin lotutako urrats bakoitza egitea eta esperientzia horrek eskaini dizkion benefizioekin osatzea.
  • Garrantzitsua da informazioa nondik lortu duzuen aipatzea, edozein plagio aukera saihestuz, eta, gainera, irakurleari bilaketa errazten dio ematen diren datuak zuzenak diren egiaztatzerakoan.

2022P1Talde6_SHITSUKE

6. TALDEAREN EKARPENA: SHITSUKE (DIZIPLINA)

Prozesu egoki eta efiziente bat lortzeko, etengabeko hobekuntzaren bila egotea ezinbestekoa da. Hobekuntza horren inguruan aritzen da Shitsuke (diziplina), kalitatearen 5S metodoaren azken S-a.

Metodo honek etengabeko hobekuntza-prozesua bultzatzen du enpresetan; produktibitatea, lehiakortasuna eta kalitatea hobetzea lortuz. 5S-aren metodoak bost fase bereizten dira eta azkena Shitsuke da.

Shitsuke hitzaren itzulpena mantentze-lana edo hobekuntza da. Bosgarren fase hau ezarritako prozedura egokiak etengabe eta behar bezala ezartzean datza. Horrela, ikasitakoa ohitura bihurtzen da eta metodoaren lehenengo S-ekin lortutako emaitza onak mantentzen dira. Hortik dator, diziplina hitza erabiltzea fase hau definitzeko. 

Azken S honen ezarpena oso garrantzitsua da produktibitatea hobetzeko, produktuen kalitatea handitzeko eta negozioaren segurtasuna bermatzeko. Laburki esanda, Shitsuke enpresa baten lan diziplina garatzen du eta lan kultura egokia ezartzen du langileen artean. 

Metodo honen azken fasea hau (Shitsuke) hobeto ulertzeko sei minutuko bideo hau aurkitu dugu Youtuben. Kalitatearen 5S metodoaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu YouTubeko kanal berean beste S-en inguruko bideoak aurkitu ditzakezu. 

https://www.youtube.com/watch?v=IX95b3j72no

BIBLIOGRAFIA

Envira Ingenieros Asesores, (2020). ¿En qué consiste el método de las 5?[on-line]. Eskugarri hemen: https://envira.es/es/en-que-consiste-el-metodo-de-las-5/

Procem Consultores, (2022). Shitsuke: Mejora/Mantenimiento | Paso 5. Metodología 5s [on-line]. Eskugarri hemen: https://www.youtube.com/watch?v=IX95b3j72no

Pro Optim, (2017). Las 5s – Beneficios de la quinta – SHITSUKE / Disciplina[on-line]. Eskugarri hemen: https://blog.pro-optim.com/las-5s/las-5s-beneficios-de-la-quinta-shitsuke-disciplina/


lunes, 18 de octubre de 2021

Podcast-a egiteko aplikazio gomendagarria: ANCHOR

Ez dakizu ikasgairako egin behar den podcast-a nola grabatu, editatu, egituratu…? Ez zaitez larritu, Anchor aplikazioak bide erraz eta doako baten bitartez, zure podcast-a egiteko aukera eskaintzen baitizu.



Anchor aplikazioa iOS nahiz Android sistementzat eskuragai dago eta gainera, aurretik esan bezala, guztiz doakoa da. 

Hona hemen eskaintzen dituen hainbat eginkizun:

  • Klick baten bidez grabatzen hasten da.

  • Lagunekin edo edozein pertsonarekin partekatu daiteke, elkarlanean aritzeko.

  • Google Drive edo iCloud Drive-etik baliabideak edo audioak (aurretik podcast-erako grabaturiko zatiren bat) jaitsi daitezke.

  • Aldi batean edo sekzio ezberdinetan grabatzeko aukera eskaintzen du.

  • Soinu efektuak jarri daitezke.

  • ...

Askoz aukera gehiago dauzkanez eta modu interesgarri eta arinago batean azaltzeko, hona hemen interesgarriak izan daitezkeen Anchor-en inguruko hainbat bideo:

(Autobusean aspertuta, egongelan ezer egin gabe… baldin bazaude, ikus itzazu!)

lunes, 11 de octubre de 2021

CVa hobetzeko gomendioak: asignaturan eta asignaturatik kanpo entzuten direnak

 Asignaturan zure irakaslearen ahotik aholku hauek entzun dituzu, baina orain Ricardo Tayar, Flat 101 agentziaeren profesionalak emandakoak irakurtzeko parada duzu:

 


Hace unos días 2 personas me preguntaron que podían hacer para que su #curriculum resultara más atractivo y llamara más la atención. Estos son los aspectos más relevantes, basados en mi experiencia y en lo que nos ha funcionado en Flat 101:

- Muestra tu trabajo en tu CV. ¿Eres diseñador? Enlaces a tu trabajo, ¿programador? Github o similares.
- Una relación de empresas en las que estuviste, ok, pero mejor aún cuenta qué hiciste: "Mi trabajo consistía en la gestión de proyectos agile, definiendo dailys...", etc.
- La titulación es importante. Para mi lo es más poner un ejercicio para ver cómo se responde. No hay bien o mal. Cuenta con ejemplos qué has hecho en los puestos.
- ¿No tienes experiencia? Monta un proyecto personal: blog, diseño inspiracional...
- Recurrir a la pasión y a las ganas de aprender, ok, mejor cuenta cosas de ti que sean ejemplos de aptitudes: "Durante dos años he sido camarero y he trabajado mucho la atención al público". Yo aprendí mucho siendo camarero.
- Aporta referencias. Personas que puedan contar cosas de ti.
- Preséntate con un mensaje personalizado, si es posible. Nada de corta-pega.
- Cuenta lo que has leido o con quien has estudiado del sector al que optas.

Espero que os resulte útil.