martes, 24 de octubre de 2023

UNIBERTSITATEKO LAN PRAKTIKOAK EGITEKO ERREMINTA BALIAGARRI BATZUK (5.TALDEA)

📃 Publizitate eta Harreman Publikoetako Sistemak eta Prozesuetako ikasgaiko praktika bat oinarri bezala hartuta, beste lan praktiko batzuetarako baliagarriak izan ahal diren erreminta batzuk aipatuko ditugu.  

Lan honetarako adibidez, 𝒌𝒂𝒏𝒃𝒂𝒏 metodologia erabili izan dugu. Halaber, beste lan praktikoetan erabili ahal da metodologia hau, zeinak lana antolatzeko, proiektua nola doan modu bisualean ikusteko eta taldeari eta lan-karga bistaratzeko aukera eman duena. Hau gauzatzeko, Trello proiektuak administratzeko softwarea erabili dugu, non egin beharreko, egiteko prozesuan eta bukatuta dauden ataza guztiak ikusi ahal diren.


Bestalde, Canva diseinu grafikoko webgunea oso baliagarria izan zaigu curriculumak egiterakoan batez ere, baina beste irakasgaietarako proiektuak era dotore batean aurkezteko ere balio du.


LinkedIn plataformaren kasuan, lana bilatzeaz aparte, hainbat erakunde ikastaroen berri ematen dute. Horiek baliagarriak izan dakizkiguke gehien interesatzen zaigun sektorean gure ezagutza areagotzeko. 


Googleko Kalkulu Orria erremintaz ere baliatu gara lan praktika honetarako, non pertsona bakoitzak zenbat denbora eman duen ataza bakoitzean ikusi ahal den. Kalkulu-orrien programa hau kalkuluak egiteaz aparte ataza guztiak begi bista batez ikusteko balio du.




No hay comentarios: