Ez dakizu ikasgairako egin behar den podcast-a nola grabatu, editatu, egituratu…? Ez zaitez larritu, Anchor aplikazioak bide erraz eta doako baten bitartez, zure podcast-a egiteko aukera eskaintzen baitizu.
Anchor aplikazioa iOS nahiz Android sistementzat eskuragai dago eta gainera, aurretik esan bezala, guztiz doakoa da.
Hona hemen eskaintzen dituen hainbat eginkizun:
Klick baten bidez grabatzen hasten da.
Lagunekin edo edozein pertsonarekin partekatu daiteke, elkarlanean aritzeko.
Google Drive edo iCloud Drive-etik baliabideak edo audioak (aurretik podcast-erako grabaturiko zatiren bat) jaitsi daitezke.
Aldi batean edo sekzio ezberdinetan grabatzeko aukera eskaintzen du.
Soinu efektuak jarri daitezke.
...
Askoz aukera gehiago dauzkanez eta modu interesgarri eta arinago batean azaltzeko, hona hemen interesgarriak izan daitezkeen Anchor-en inguruko hainbat bideo:
(Autobusean aspertuta, egongelan ezer egin gabe… baldin bazaude, ikus itzazu!)
No hay comentarios:
Publicar un comentario