Publizitate eta Harreman Publikoetako Sistemak eta Prozesuak ikasgaiaren lehen lan praktikoa amaitzear gaude. Honen ataza batean, hautagai hipotetikoaren presentzia digitala aztertu dugu, eta kandidatuak izan behar dituen eta digitalki helarazi behar dituen ezaugarri guztien artean, batek duen garrantzia nabarmentzea gustatuko litzaiguke:
Antzeko profilekin edo profil bateragarriekin lankidetzan aritzea. Sektoreko beste profil batzuekiko komunikazioak eta harremanek duten garrantzia; lan-taldean aritzea.
Sektore honetan, bereziki, ezinbestekoa da gainerako profilekiko gertutasuna eta antzeko profilekin lankidetzan aritzea. Beste profil batzuekin harreman berriei ekitean, bakoitzak sektore horri buruz dituen ezagutzak aberastu daitezke. Gainera, modu honetan, lan-taldean aritzeko gaitasuna handitzen da.
Besteekiko komunikazioak eta harremanak, asko lagundu dezake sektore honetan arrakasta izaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario