Gomendioak


Hemen Josebak asignaturak gainditzeko gomendio orokorrak eta asignaturen araberakoak esaten ditu. Ikasleek ere beren gomendioak komenta ditzakete.

Gomendio orokorrak:

ALDE TEORIKOA


  • Asignaturaren lehenengo egunean klasera joatea. Programa eta eginbeharreko guztia zehazki azaltzen delako.

  • Asignaturaren programa teorikoa buruz ikasi. Eskema horren arabera asignaturaren edukiak ikasiko dituzu eta buruan eduki teorikoa beti ordenaturik izango duzu. Azalpen teorikoak eta elkarren arteko harremanak hartzeko bide errezena baita.

  • Asignatuaren etengabeko jarraipena egitea garrantzizkoa da. Irakaskuntza prozesu batean, urtebete edo lauhileko bat irauten duen formakuntzaren ikastaro batean, azken egune(ta)ko esfortzu batekin gainditzea posiblea izateak zerbait txarto egin dela esan nahi du. Ikaskuntza prozesua iraunkorra izan behar da. Ikasleak astero jasotzen dituen ezagutzen balorea ulertzen duela ikusi behar du. Horrela ez bada, ikasleak zentzu gabeko prozesu batean esfortzuak egiten ditu. Ikasteko prozesu antzua.

  • Ikaskuntza prozesu iraunkorrari laguntzeko lanak eta ariketak egiteko aukera dago, baita klasean egiten diren interakzioak ere (galderak, komentarioak etabar) Asignaturaren garapenean etengabe partehartzea oso lagungarria da. Eta partehartze hori egokia izan behar da ikasle guztiontzat ezarritako metodologiari laguntzeko. Ikasle bakoitzak taldearen martxa jarraitzeko esfortzua egin behar du.

  • Klasean azaltzen denaren apunte onak izatea garrantzizkoa da, baita klasean proposatzen diren ariketak egitea ere. Asignatura ikasteko eta gainditzeko bide errezena klasera joatea eta partehartzea da, honela azaltzen diren kontzeptuak ulertzen dira eta geroan erabiltzeko (eta azterketarako) probetxugarriak. Ikasleen aldetik ikasteko gutxienezko esfortzuak egiten ez badira, irakasleak ezin dio lagundu.

  • Irakaslea ikaskuntza prozesuan ikaslearen laguntzailea da. Beraz, ikasleak unibertsitateak eskeintzen dion baliabide hori aprobetxatu behar du. Aldi berean, irakasleak beste 149 ikasle inguru gehiago dituela ezin du ahaztu ikasleak. Irakasleak ikasteko gogorik edota ahaleginak egiteko prestasunik ez duen ikasle bati ezin dio lagundu.

  • Ikasleak eskola-orduak igaro ahala ikasten ari dela sentitu behar du, eta horrela ez bada, zerbait txarto doa. Horren eragilea eta konponbidea lehenbailehen aurkitu behar ditu.

ALDE PRAKTIKOA


  • Lan praktikoen bidez ezarri nahi diren ezagutzak eta abileziak arlo teorikoan ematen dira. Beraz, aurretik ondo ikastea oinarrizkoa da.

  • Lan praktikoen bidez lortzen den ezagutzaz etengabeko hausnarketa egin behar da, zein neurritan lanaren emaitzak lortzen diren konprobatzeko.

  • Lan praktikoak egiteko irakasleak ematen dituen irizpideak jarraitu behar dira. Irizpide horietan ikasle batek hobekuntzarik badu, arazorik gabe proposa dezake, irakasleak zein taldeak eskertuko diote-eta. Ikasleak hobekuntzarako proposamenak ikaskide zein irakaslearekin komentatu behar ditu beren aplikazioa adosteko.


Baldin baduzu asignatura ikasteko eta era errezago batez gainditzeko gomendioren bat Josebari esaiozu dokumentu honetan sartzeko. Eskerrik asko zure ikaskideei laguntzearren.

No hay comentarios: