miércoles, 2 de noviembre de 2022

2022P1Talde4

 4. TALDEKO EKARPENA: BOST URTEKO PLAN BAT EGITEKO AHOLKUAK

Bost urteko plan bat, pertsona baten ikasle-ibilbidea eta ibilbide profesionala sortzea da. Unibertsitateko lehen urtetik master bateko ikasketetara arte bideratzen saiatuz, nahi duen lana lor dezan.

  • CV hipotetiko bat egitea, pertsonari buruzko oinarrizko informazioarekin, adibidez: izena, adina, non bizi den, nortasunaren ezaugarriak, etab. Horri esker, sortu duzuen pertsonaren ideia orokor bat egin ahal izango da.
  • 5 urteko eskema bat egitea. Horretarako, urteen arabera bereiziko da, eta horietako bakoitzean, urtero egingo dituen ekintzen ideia orokorrekin bete, sakondu gabe, egingo dituen ikastaroak, karrera, aisialdia eta abar aipatzea.
  • Eskema amaitu ondoren, tokiak, akademiak, online edo aurrez aurreko ikastaroak, praktika-guneak, masterrak, publizitate-agentziak... bilatzeko bilaketa sakona egin behar da. Hau da, non bizi den, ikasten ari dela eta hemen lortu nahi duela kontuan hartuta, benetako lekuak bilatu behar dira.
  • Azterketa guztia egin ondoren, idazten hasi behar da. Urrats hau da azaltzea pertsona hipotetikoak erabakitzen duela ikasle-bizitzarekin edo bizitza profesionalarekin lotutako urrats bakoitza egitea eta esperientzia horrek eskaini dizkion benefizioekin osatzea.
  • Garrantzitsua da informazioa nondik lortu duzuen aipatzea, edozein plagio aukera saihestuz, eta, gainera, irakurleari bilaketa errazten dio ematen diren datuak zuzenak diren egiaztatzerakoan.

No hay comentarios: