miércoles, 2 de noviembre de 2022

2022P1Talde6_SHITSUKE

6. TALDEAREN EKARPENA: SHITSUKE (DIZIPLINA)

Prozesu egoki eta efiziente bat lortzeko, etengabeko hobekuntzaren bila egotea ezinbestekoa da. Hobekuntza horren inguruan aritzen da Shitsuke (diziplina), kalitatearen 5S metodoaren azken S-a.

Metodo honek etengabeko hobekuntza-prozesua bultzatzen du enpresetan; produktibitatea, lehiakortasuna eta kalitatea hobetzea lortuz. 5S-aren metodoak bost fase bereizten dira eta azkena Shitsuke da.

Shitsuke hitzaren itzulpena mantentze-lana edo hobekuntza da. Bosgarren fase hau ezarritako prozedura egokiak etengabe eta behar bezala ezartzean datza. Horrela, ikasitakoa ohitura bihurtzen da eta metodoaren lehenengo S-ekin lortutako emaitza onak mantentzen dira. Hortik dator, diziplina hitza erabiltzea fase hau definitzeko. 

Azken S honen ezarpena oso garrantzitsua da produktibitatea hobetzeko, produktuen kalitatea handitzeko eta negozioaren segurtasuna bermatzeko. Laburki esanda, Shitsuke enpresa baten lan diziplina garatzen du eta lan kultura egokia ezartzen du langileen artean. 

Metodo honen azken fasea hau (Shitsuke) hobeto ulertzeko sei minutuko bideo hau aurkitu dugu Youtuben. Kalitatearen 5S metodoaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu YouTubeko kanal berean beste S-en inguruko bideoak aurkitu ditzakezu. 

https://www.youtube.com/watch?v=IX95b3j72no

BIBLIOGRAFIA

Envira Ingenieros Asesores, (2020). ¿En qué consiste el método de las 5?[on-line]. Eskugarri hemen: https://envira.es/es/en-que-consiste-el-metodo-de-las-5/

Procem Consultores, (2022). Shitsuke: Mejora/Mantenimiento | Paso 5. Metodología 5s [on-line]. Eskugarri hemen: https://www.youtube.com/watch?v=IX95b3j72no

Pro Optim, (2017). Las 5s – Beneficios de la quinta – SHITSUKE / Disciplina[on-line]. Eskugarri hemen: https://blog.pro-optim.com/las-5s/las-5s-beneficios-de-la-quinta-shitsuke-disciplina/


No hay comentarios: