miércoles, 8 de noviembre de 2023

Zelan egin ekarpenak lan praktikoan


 Ekarpenen bidez lan taldeak praktikan duen inplikazio intelektuala adierazten du. Lan praktiko baten garapena formatiboa izateko hiru oinarri daude: asignaturaren apunteak, lan praktikoa egiteko ematen diren irizpideak eta gomendioak gehi lan taldeak bilatzen eta aurkitzen duen ezagutza egokia, lan praktikoan aplikatzeko baliagarria dena. Azken oinarriaren adierazle interesgarriak eta elkarlana egiten jakiteko gaitasunaren bultzatzaileak ekarpenak ditugu. Baina, ekarpenak lan praktikoaren testuinguruan azaldu behar dira. Azalpena ahalik eta zehatzena izatearen bidez inplikazio intelektuala hobeto adierazten da eta ikaskideentzako laguntza egokiagoa izango da.

Beraz, ekarpenetan azaldu ondo zertarako diren interesgarriak lan praktikoaren garapenean.

Eskerrik asko.

No hay comentarios: