viernes, 13 de noviembre de 2009
Gaizka Uriarte Zearra (2000-2001)
Izen-deiturak: Gaizka Uriarte Zearra
Lizentziatura bukatu zuen ikasturtea: 2000-2001
Kaixo Gaizka, zertan lan egiten ari zara, eta zein izan da egungo egoerara iristeko ibilbide profesionala unibertsitatetik atera ondoren?
Egia esan, nire ibilbide profesionala nahiko arraroa izan da. Lizentziatura bukatu nuenean, telebistan hasi nintzen lanean, kazetari-erredaktore postuan ETB-rentzako, kamera aurreko zein atzeko lanetan. Baina ikusten nuen, 30 urtetik gorako jende askorik ezegoela lan horiek betetzen, eta neraman lan-bizimodua, ezela batere establea. Momentu horretan (2008ko Martxoan), aukera izan nuen Fagor-eko minidomestikoen sailean komertzial bezala sartzeko, eta enion trenari ihes egiten utzi. Hilabete batzuk pasata, marketing-eko Trade posturako persona bat behar zutela eta, elkarrizketa bat egin nuen, eta joan den Ekainetik, betebehar horietan nabil.
Gure lizentziaturan ikasi zenuen guztitik zein dira gehien erabili dituzun ezagutzak eta abileziak, orain arte izandako ibilbide profesional horretan?
Hasieran, telebistako editai gelak, maneiatu nituen, baina orain, marketing-eko lanpostu honetan, batez ere, merkatuaren analisiak, kontsumitzailearen jokabide edo ohiturak aztertu, ondorioak ateratzea gero horien arabera promozioak bideratzeko, Batez ere reflexioan oinarritzen da lanpostu hau, ikertu, aztertu eta ekin. Konpetentziaren esperoan egon baino, gu aurreratu behar gara lehendabizi merkatuko bezero potentzialak suspertuz.
Egia esan, egunean-egunean mugitzen da merkatua, beraz, teorikotasuna ondo dago, baina merkatuak praktikan ematen dizunaren arabera moldatu behar da norberaren ezagutza.
Zein gauzak aldatuko zenituzke zure eskuetan lizentziaturan aldaketak egiteko aukera balego?
Bai telebistako zein marketing-eko lanpostuan, ongi dago orain bizitzen ari garena nondik datorren jakitea (hau da teoría), baina, lehen esan dudan bezala, momentuoro gizartea mugitzen dabil eta horren aurrean erreakzionatzeko, ze giltz dauden ezagutuaraziko nituzke. Guk “proiektu” bat egin genuen zurekin, Joseba, eta JMA giltz empresak aurrera atera behar zuen giltz gama baten prozesua landu behar izan genuen, eta horrelako ariketak oso interesgarriak dira, lanean hasten garenean, zerekin topatuko garen jakin ahal izateko. Nik beti defenditu izan ditut ariketa praktikoak teorikoen aurretik, horiek gero analisatzean, bertako akatsetatik, edozein liburutan ager daitekeenarekin baino gehiago ikasten da.
Eta zer aldatuko zenuke unibertsitatean zuk izan zenuen jokaeran? Eta zure ikaskideek izan zuten jokaeran?
Egia esateko, egin nuena egingo nuke berriz. Hau da, lehenengo kurtsoetan konturatu nintzen nire ibilbidea telebistan hasi nahi nuela, eta “atentzioa” horretara zuzendu nuen, nahiz eta publizitate eta marketing arloetako hainbat osagai ere barneratu nahi nituen.
Nire ikaskideen inguruan, bai konturatu naiz, askok ez dutela publizitate-marketing-komunikazio munduan jarraitu. Nik uste dut eurengan ezutela konfidantza askorik izan, nahiz eta oso onak ziren egiten zuten guztian. Garrantzitsuena, nire ustez, etorkizunera begiratu baino, lizentziatura bukatzean zertan hasi nahi den argi eukitzea da, nahiz eta ez den erraza bukatu eta segituan lan dezente bat aurkitzea. Hori bai, zerbait nahi baldin baduzu, ezaitez itxaroten geratu, bilatzera joan!
Zein da zure iritzia, oraingo esperientziarekin, gure lizentziaturaren ezagutu zenuen eskakizunaz eta ikasten ziren edukietaz, baita erabiltzen ziren metodoetaz ere?
Lehen esan dudan bezala, liburu, letra eta teoría gehiegi dago. Nik ez dut ezertarako erabili zuzenbide konstituzionala bezalako materia bat, eta kreditu gehien zituen asignatura zen, zertarako? Metodoaren inguruan ere, kasu praktikoetan landu beharko litzateke gehiago. Timing bat zehaztu eta data horien barnean, proiektu bat landu. Lan normal batean egiten den bezala. Gainera, empresa ezberdinak ziur prest leudekeela horrelako proiektuetan parte hartzeko, eurentzako interesgarriak izan daitezkeen langileak ezagutu eta “fitxatu” ditzaketelako horrela.
Eta bukatzeko Gaizka, zer jokaera izatea gomendatuko zenioke gure lizentziatura orain ikasten ari den ikasle bati, publizitatearen edo komunikazioaren sektorean lanpostu bat lortzeko?
Egunean pentsatzeko, gaur egungo lan egoera ez da batere ona, eta gehiegi arduratzen da jendea unibertsitate garaian ia lanik aurkituko duen karrera bukatutakoan eta horrek, edozein lanpostu hartzera behartzen ditu, gero langabezian geratzearen beldur. Norberak beregan konfidantza baldin badu, publizitate edo komunikazio munduan lan egiteko kapaz ikusten badu bere burua, eutsi diezaiola horri, ziur aukera izango duela. Hori bai, beti umildade puntu batekin, egunero ikasten da zerbait, ezin da inora joan dena dakizula demostratu nahirik.
Eskerrik asko Gaizka ikasleen izenean eta hurren arte.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario