lunes, 16 de octubre de 2023

Tiktok plataforma salmentak bultzatzeko tresna gisa (1.taldea)

Momentu honetan Publizitate eta Harreman Publikoetako Sistemak eta Prozesuak ikasgaian lehen lan praktikoa burutzen ari gara. Bertan hainbat zeregin bete behar ditugu eta horietako bat sektoreko profesional batekin podcast kapitulu bat grabatzea da.

Gure podcasterako Julen San Esteban elkarrizketatuko dugu, Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatutako kazetaria. Irudigital Agentzian lan egiten du, Bilboko Publizitate eta Marketin Digitaleko enpresa batean. Julenek Irudigitalen egindako lana ikertzen hasi ginen. Agentzia berak blog bat du (agentziaren webgunean bertan txertatua), eta bertan argitalpen erabilgarri eta aberasgarriak egiten dituzte publizitate eta marketin digitalaren sektorearen inguruan. Horregatik, gure elkarrizketatuak sortutako enpresentzako Tiktok gida partekatu nahi dugu. 

Eskuliburua erabili nahi duen edonoren eskura dago, enpresak berak eskaintzen duen doako ikastaroa baita. Hortaz, zure negozioa sare sozialen bidez bultzatzeko zer eduki sortu behar duzun jakin nahi baduzu, ikastaro hau gomendatzen dizugu.

No hay comentarios: