Lan praktikoa egiteko metodologia ikasgelan eta taldeko liderrari azaldu diedan arren, berriro eta era pertsonal batez azaltzen dizut lantaldearen onerako esfortzua egin dezazun.
Kontuan izan behar da prozedura ulertu ondoren errazagoa dela lan praktikoa egitea, eta horrek akats handirik ez egitea ekarriko du. Lantaldeak metodologia ezagutzen eta aplikatzen duela frogatzea funtsezko baldintza da praktika gainditzeko. Ez ahaztu, mesedez.
Beraz, askoz hobea da lantalde OSOAK metodologia ulertzea ondo aplikatzeko. Hobe da metodologia ondo ulertzeko eta aplikatzeko esfortzua orain egitea, lan praktikoan metodologia desegokiak aplikatzen jarraitzea baino. Gainera, jokaera txar horrek lan praktiko honetan eskatutako forma eta aurkezpena jarraitzen deneko itxura ematen saiatzeko zentzugabeko esfortzuak ekar litzake. Azken honek ez du zentzu funtzionalik eta zure prestakuntza-proiektuari kaltetzen dio.
Beraz, ondo irakurri eta ulertu azalpen hauek zure lan praktikoaren parte-hartzea egokia izan dadin. Gure irakasgaian lan praktikoak atazaka lan egiteko metodologia (Kanban) honako hau da:
1. Taldeak ahalik eta zehatzen definitzen ditu lan praktikoaren proiektu osoko atazak, bai metodologia ondo ezagutzeko eta aplikatzeko zereginetan, bai lan praktikoak dituen gainerako zereginetan. Atazak ongi definituta daude, helburuaren arabera bereizita izendatzen dira eta pertsona bati esleitzeko prestatzen dira. Ahalegin horri esker, taldeak honako hauek aurreikus ditzake: proiektu osoan egin beharreko esfortzua, lan garrantzitsuenak, beharrezko ezagutzaren baliabideak, taldeak dituen gaitasunen arabera aplikatu beharreko gaitasunak, proiektuaren egutegi orokorra planifikatzea, atazen helburuak proiektuaren osotasunean ulertzea eta abar. Berriro komentatu behar da azterketa horrek taldeari lagunduko diola eginbeharrekoen iragarpenaz eta lan praktikoan zehar garatu beharrekoaz jabetzen, ikasgelan behin eta berriz adierazi dudan bezala. Lan praktikoaren plangintza osoa egiteko atazen eta arduradun izan daitezkeenen azterketan sakontzen da, lan praktikoaren plangintza orokorra egiteko aurreikusitako denborekin eta data desberdinekin. Atazak egiteko epeak eta atazak egiteko aurreikusitako denborak eta erabilitako denbora finala erregistratzea oinarrizkoa da. Datu hauekin lan praktikoaren bukaeran egin beharko den parte-hartzeari buruzko txostena (grafikoak barne) osatuko da. Lantaldeak argi eta garbi jakingo du partaide bakoitzaren parte-hartzea zelakoa izan den orduetan.
2. Taldeak lan praktikoan egin beharreko atazak zehaztu ondoren, egile bakoitzak bere atazak Trellora pasako ditu, talde osoari egingo duenaz informatzeko. Trello erreminta ikasle guztiek erabili behar dute. Egoera horretan, atazak Trello barruan kudeatzen dira, lantaldeko gauzatze-egoerak definitzeko irizpideen arabera. Beraz, ikasle bakoitzak bere atazen egoera erregistratzen du Trellon, eta atazetan egindakoaz taldeari informatzen dio atazaren fitxan garrantzizkoak diren aspektuetaz.
3. Atazaren arduradun batek ataza amaitu ondoren, Trellon “eginda” ataza bezala erregistratzen du, interesgarriak diren exekuzio-datuekin. Atazaren Trelloko fitxan informazio-iturriak erakutsi ahal dira, egindako lana ikaskideei hobeto erakusteko. Esfortzu honi esker, talde osoak ezagutu eta berrikus ditzake proiektuko atazak. Beraz, proiektu osoa gardena da taldekide guztiontzat.
4. Proiektuaren Excel-a taldeak egindako ataza, bilera eta beste edozein alderdi erregistratzeko tresna da. Excel-a proiektua, egileen parte-hartzeko, erabilitako denbora-baliabideak, horien denbora-garapena erregistratu eta aztertzeko balio dezakeena. Baita atazen beste ezaugarri desberdinak erregistratu ahal dira. Talde bakoitzak oinarrizkoa den taldekideen parte-hartzeari buruzko txostena egiteko datuez gain, beste datu gehiago erregistratu eta txostena egin ahal du, ebaluazioaren onerako izan daitekeena. Adibidez, ataza motak edo errepikatu edota txarto egin diren atazak. Azken datu hauek proiektuari buruzko ezagutza gehiago izateko eta hobekuntzak aplikatzeko hurrengo lan praktikoan.
Metodologia horren bidez, lantalde osoak proiektuaren jarraipen zehatza du eta arazo guztiak aurreikusi eta kontrola ditzake, baita ondorioak atera ere. Metodologiak lantalde osoaren parte-hartzea eskatzen du, proiektua partekatua izan dadin eta talde-lanari balioa ematen dioten eta emaitzen kalitate ona bermatzen duten elkarreraginak sor daitezen. Horrela, talde guztiak daki besteek zer egiten duten, eta taldeak erabakiak har ditzake atazen kalitaterako. Ekipo osoa proiektuari konektatuta dago eta behar bezala jarraitu behar du. Taldekide bakoitzak lan egin dezake eta pentsatu behar du proiektuaren kalitatea eta etengabeko hobekuntza lortzeko.
Irizpide hauek azalduta nahikoa izan beharko luke gutxieneko metodologiaren kalitatezko aplikazioa egiteko. Eta ebaluatzeko unean metodologiaren ezagutza minimoa erakutsi behar da, lan praktikoa egiteko teoriaren ezagutzarekin batera. Mila esker.
Aurrera proiektuen kudeaketaren ikaskuntzarekin!
Eskerrik asko.
Joseba

No hay comentarios:
Publicar un comentario