Mostrando entradas con la etiqueta 2. lan praktikoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 2. lan praktikoa. Mostrar todas las entradas

lunes, 7 de octubre de 2024

Lan praktikoaren metodologia ondo aplikatzeko laguntza gehiago

 


Lan praktikoa egiteko metodologia ikasgelan eta taldeko liderrari azaldu diedan arren, berriro eta era pertsonal batez azaltzen dizut lantaldearen onerako esfortzua egin dezazun.

Kontuan izan behar da prozedura ulertu ondoren errazagoa dela lan praktikoa egitea, eta horrek akats handirik ez egitea ekarriko du. Lantaldeak metodologia ezagutzen eta aplikatzen duela frogatzea funtsezko baldintza da praktika gainditzeko. Ez ahaztu, mesedez.

Beraz, askoz hobea da lantalde OSOAK metodologia ulertzea ondo aplikatzeko. Hobe da metodologia ondo ulertzeko eta aplikatzeko esfortzua orain egitea, lan praktikoan metodologia desegokiak aplikatzen jarraitzea baino. Gainera, jokaera txar horrek lan praktiko honetan eskatutako forma eta aurkezpena jarraitzen deneko itxura ematen saiatzeko zentzugabeko esfortzuak ekar litzake. Azken honek ez du zentzu funtzionalik eta zure prestakuntza-proiektuari kaltetzen dio.

Beraz, ondo irakurri eta ulertu azalpen hauek zure lan praktikoaren parte-hartzea egokia izan dadin. Gure irakasgaian lan praktikoak atazaka lan egiteko metodologia (Kanban) honako hau da:

1. Taldeak ahalik eta zehatzen definitzen ditu lan praktikoaren proiektu osoko atazak, bai metodologia ondo ezagutzeko eta aplikatzeko zereginetan, bai lan praktikoak dituen gainerako zereginetan. Atazak ongi definituta daude, helburuaren arabera bereizita izendatzen dira eta pertsona bati esleitzeko prestatzen dira. Ahalegin horri esker, taldeak honako hauek aurreikus ditzake: proiektu osoan egin beharreko esfortzua, lan garrantzitsuenak, beharrezko ezagutzaren baliabideak, taldeak dituen gaitasunen arabera aplikatu beharreko gaitasunak, proiektuaren egutegi orokorra planifikatzea, atazen helburuak proiektuaren osotasunean ulertzea eta abar. Berriro komentatu behar da azterketa horrek taldeari lagunduko diola eginbeharrekoen iragarpenaz eta lan praktikoan zehar garatu beharrekoaz jabetzen, ikasgelan behin eta berriz adierazi dudan bezala. Lan praktikoaren plangintza osoa egiteko atazen eta arduradun izan daitezkeenen azterketan sakontzen da, lan praktikoaren plangintza orokorra egiteko aurreikusitako denborekin eta data desberdinekin. Atazak egiteko epeak eta atazak egiteko aurreikusitako denborak eta erabilitako denbora finala erregistratzea oinarrizkoa da. Datu hauekin lan praktikoaren bukaeran egin beharko den parte-hartzeari buruzko txostena (grafikoak barne) osatuko da. Lantaldeak argi eta garbi jakingo du partaide bakoitzaren parte-hartzea zelakoa izan den orduetan.

2. Taldeak lan praktikoan egin beharreko atazak zehaztu ondoren, egile bakoitzak bere atazak Trellora pasako ditu, talde osoari egingo duenaz informatzeko.  Trello erreminta ikasle guztiek erabili behar dute. Egoera horretan, atazak Trello barruan kudeatzen dira, lantaldeko gauzatze-egoerak definitzeko irizpideen arabera. Beraz, ikasle bakoitzak bere atazen egoera erregistratzen du Trellon, eta atazetan egindakoaz taldeari informatzen dio atazaren fitxan garrantzizkoak diren aspektuetaz.

3. Atazaren arduradun batek ataza amaitu ondoren, Trellon “eginda” ataza bezala erregistratzen du, interesgarriak diren exekuzio-datuekin. Atazaren Trelloko fitxan informazio-iturriak erakutsi ahal dira, egindako lana ikaskideei hobeto erakusteko. Esfortzu honi esker, talde osoak ezagutu eta berrikus ditzake proiektuko atazak. Beraz, proiektu osoa gardena da taldekide guztiontzat.

4. Proiektuaren Excel-a taldeak egindako ataza, bilera eta beste edozein alderdi erregistratzeko tresna da. Excel-a proiektua, egileen parte-hartzeko, erabilitako denbora-baliabideak, horien denbora-garapena erregistratu eta aztertzeko balio dezakeena. Baita atazen beste ezaugarri desberdinak erregistratu ahal dira. Talde bakoitzak oinarrizkoa den taldekideen parte-hartzeari buruzko txostena egiteko datuez gain, beste datu gehiago erregistratu eta txostena egin ahal du, ebaluazioaren onerako izan daitekeena. Adibidez, ataza motak edo errepikatu edota txarto egin diren atazak. Azken datu hauek proiektuari buruzko ezagutza gehiago izateko eta hobekuntzak aplikatzeko hurrengo lan praktikoan.

Metodologia horren bidez, lantalde osoak proiektuaren jarraipen zehatza du eta arazo guztiak aurreikusi eta kontrola ditzake, baita ondorioak atera ere. Metodologiak lantalde osoaren parte-hartzea eskatzen du, proiektua partekatua izan dadin eta talde-lanari balioa ematen dioten eta emaitzen kalitate ona bermatzen duten elkarreraginak sor daitezen. Horrela, talde guztiak daki besteek zer egiten duten, eta taldeak erabakiak har ditzake atazen kalitaterako. Ekipo osoa proiektuari konektatuta dago eta behar bezala jarraitu behar du. Taldekide bakoitzak lan egin dezake eta pentsatu behar du proiektuaren kalitatea eta etengabeko hobekuntza lortzeko.

Irizpide hauek azalduta nahikoa izan beharko luke gutxieneko metodologiaren kalitatezko aplikazioa egiteko. Eta ebaluatzeko unean metodologiaren ezagutza minimoa erakutsi behar da, lan praktikoa egiteko teoriaren ezagutzarekin batera. Mila esker.

Aurrera proiektuen kudeaketaren ikaskuntzarekin!

Eskerrik asko.

Joseba

martes, 16 de enero de 2024

Bigarren lan praktikoaren emaitzak


Bigarren lan praktikoan izandako emaitzak eGelan daude. Horrekin batera lan praktikoan ikusitako alde onak eta hobetzeko aspektuak azaldu dira. Eskerrik asko.


miércoles, 13 de diciembre de 2023

Trupp komunikazio agentziaren fitxa (5.taldea)

Agentziaren izena: Trupp - Agencia de publicidad y marketing online Bilbao

Logoa:

Helbidea: Mazarredo Zumarkalea, 20, 48009 Bilbo, Bizkaia

Telefonoa: 944 24 18 86 

Email: ez dute agentziarako mailik, baizik eta langile bakoitzak agentziako mail propioa du. Agentziarekin kontaktuan jartzeko, beraien web orrialdean kontakturako atal bat dute.

Webgunea: https://trupp.es/

Sare sozialak: 

Twitter: https://twitter.com/TRUPP_Bilbao

Instagram: https://www.instagram.com/trupp_bilbao/

Facebook:https://www.facebook.com/Trupp.Agencia.Publicidad.Bilbao

Linkedin: https://es.linkedin.com/company/trupp 


Agentziak eskaintzen dituen zerbitzuak:

Komunikazioa

  • Marketin plana
  • Publizitatea, Korporazioa eta irudia
  • Diseinu grafikoa
  • Web garapena
  • Edukien sorkuntza
  • Presentzia digitala
  • Ekitaldiak
  • Ikus entzunezko zerbitzuak


Agentziak bere lanak eta zerbitzuak erakusteko eta saltzeko erabiltzen dituen argudioen azalpena

Trupp komunikazio enpresa bat da, era guztietako komunikazio eta publizitate lanak egiten dituena. Eta gainerako publizitate-agentziekin duten aldea merkatuak esaten eta eskatzen duena da, hau da, 38 urte baitaramatzate sektore horretan lanean. Gainera, agentzia oso sortzailea dela eta oso zerbitzu ona ematen dutela argudiatzen dute.


Agentziaren bezero garrantzitsuenak:


Agentziaren lana erakusteko lan interesgarriak aurkeztea: grafikak, bideoak, estekak…

Agentziak egiten dituzten kanpainei buruzkoak ez dituzte hainbeste sare sozialetara igotzen, baina bai agentziarentzat egiten dituzten ekitaldi eta bideoei buruzkoak. Hala ere, gaur egun arte Trupp-ek duen webgunearen bidez egindako kanpaina guztiak portfolioaren atalean aurkitu daitezke. Bertan, karratuetan agertzen dira egindako kanpaina guztiak, eta koadro horietako bat klikatzean, kanpainari eta egin dituzten zerbitzuei buruzko informazio laburra agertzen da. Hona hemen egin dituzten grafika eta bideo batzuk:

  • El correo-ko 25 urteurrena

  • #BilboGauOn

  • Beti on

Spot

Agentziaren bideoak: Agentziak bere youtube-ko kanalean agentziari buruzko informazio emateko hainbat bideo egin dituzte:


Agentziaren barneko irudiak edota bideoa:

Interneten eta agentziari eskatu ondoren ezin izan ditugu eskuratu.


Agentziak konpartitzen duen ezagutza: 

Agentziaren ekosistema digitalak hainbat plataforma ezberdinetaz osatzen da, hala nola: Facebook, Twitter, Instagram, LikedIn, Youtube eta beraien web orrialdea. Plataforma guzti hauetan eduki ezberdinak publikatzen dituzte, sare sozial bakoitzari egokituta. Beraien web orrialdean, blog atal bat dute, non, enpresari buruzko informazioa eta egindako kanpainei buruzko hainbat azalpen eskeintzen dituzten.

Agentziak egindako lanak eta kanpainetan parte hartu dutela zabaltzeko, beraien sare sozialetan publikatzen dituzte hauei buruzko post txikiak eginez. Twitter- en azalpen txikia ematen dute bideo edo irudi batekin lagunduta, Facebook-en eta Instagram-en bezala. LinkenInen berriz, azalpen sakonagoak eskaintzen dituzte, baina aurreko sare sozialen bezalako dinamika jarraitzen dute. Eta azkenik, youtuben kanpainetan egindako spotak edo agentziak egindako bideo laburrak azaltzen dituzte.


Agentzian lan egiten duten pertsonen kopurua eta lan-profilen deskribapen orokorra  

Agentzian 20 pertsonak egiten dute lan. Pertsona horietako bakoitzak arlo desberdin batean egiten dute lan, eta, horretarako, sail desberdinetan banatzen dira.

Kontuen sailean, Iñaki Abasol (zuzendari zortzaile exekutiboa), Héctor Ausín (Kontu zuzendaria), Sandra Barrutia (Kontu exekutiboen zuzendaria) eta José Félix Ruiz (kontu exekutiboen zuzendaria) daude. Azken hiru horiek agentziaren kudeaketa komertzialaz arduratzen dira, eta bezero berriak lortzea eta lehendik zeuden bezeroak fidelizatuta edukitzea lortzen dute.

Bezeroari zuzentzeko sailean, Raquel Martínez (bezeroentzako arreta) dago. Bezero bakoitzarekiko harremana sortu eta mantentzen du, kanpaina egiten parte hartzen duten barneko eta kanpoko taldeak koordinatzen dituen bitartean.

Sormen-sailean daude Juan Carlos Díez (arte zuzendaria), estrategia estetikoa definitzen duena, proiektuen kudeaketa, ebaluazioa eta instrumentazioaz gain, Antxoka Uria (Copy kreatiboa), testu eta mezu sinesgarri eta konbentzigarriak idazteaz arduratzen dena, eta, azkenik, Txeli Omaetxebarria (sormen grafikoa).

Diseinuen sailean Sendoa Aizpurua  (diseinatzaile kreatiboa) eta Alazne Gardeazabal (diseinatzaile kreatiboa) daude, sormen-kanpainen alderdi bisualak eta narratiboak kudeatzeaz arduratzen direnak, eta azkenik Imanol Francia (zuzendari kreatiboa), bere erabakiekin agentziaren ildo eta estilo sortzailea daramana.

Iragarbideen sailan Estibaliz Gutiérrez (finantza arduraduna) eta Teresa Trujillo (hedabideen plangintza) daude. Estibalizek finantza- eta kontabilitate-alderdiak kudeatzen ditu, eta Teresak, berriz, publizitate-kanpainetan zer hedabide (digitala, telebista, irratia eta beste komunikabide batzuk) erabil daitezkeen erabakitzen du.

Marketin sailean José Jesús Sanz dago, estrategien zuzendaria dena. Agentziaren marketin- eta komunikazio-estrategia diseinatzeaz arduratzen da.

Amaitzeko, digital sailean Ainhoa Amezua, (Social media manager) Nerea Arketa (Social media manager) Ane Villate (Social media manager), Raúl Díaz Ruimonte (web full-stack programatzailea), Ainhoa García (web diseinatzailea) eta Enrique Puente (web diseinatzailea) daude. Ainhoa Amezua, Nerea eta Ane enpresa baten estrategia sortzeaz arduratzen dira sare sozialetan, baita bere presentzia diseinatzeaz ere. Raul web orri bat sortzeaz eta mantentzeaz arduratzen da. Azkenik, Ainhoa eta Enrique webguneak sortzen eta diseinatzen aritzen dira.



lunes, 11 de diciembre de 2023

Blogeko ekarpena: Time Blocking metodologia (3.Taldea)

 Kaixo lagunok!

Badakigu azken hilabete hauetan hainbat ikasgaietako proiektu eta zeregin asko izan dituzuela egiteko. Horregatik, denbora eta egungo zereginak kudeatzeko metodologia hau partekatuko dugu zuekin, Time Blocking izeneko metodologia.

Metodologia hau azaltzen duen bideo labur bat uztiko dizuegu ikusgai, baita metodologia hau Google Calendar-ren bidez nola aplikatu daitezken tutorial bat. Hala ere, labur azalduko dizuegu zer den eta zertarako balio duen:

Time Blocking-aren metodologia eguneko orduak 2 edo 4 ordu (pertsonaren arabera) bitarteko blokeetan banatzea datza. Horrela, eguneko ordu guztiak programatuta eta antolatuta izango dira, egunean zehar zein zeregin egin behar diren pentsatzen denbora ez galtzeko. Time Blocking-aren abantaila nagusia da ez dela beharrezkoa zeregina amaitzea, baizik eta eskainiko zaion denboran kontzentratzea, planifikatutako ataza guztiak betetzeko.

Gainera, metodologia honen bidez,denbora-tarte jakin batean zentratzea eta distrakzioak alde batera uztea lortzen da. Horrez gain, postako mezuak ikustea bezalako zeregin erreaktiboak ordubete bateko bloke batean sar daitezke, pentsamendu hori beste atazetatik arreta gal ez dezagun. Bestalde, zereginak antolatzeko aukera ematen du atazaren garrantziaren arabera.

Metodo honetarako Google Calendar erabiltzea gomendatzen da. Bertan, eguneko orduak blokeetan bana daitezke, eta gainera, blokea hasi aurretik edo denbora amaitzean alertak jar daitezke. Bestalde, beste pertsonekin partekatu ahal denez, talde lan baten atazak eta ataza horien denbora kudeatzeko erraminta egokia ere bada. Halaber, gomendatzen da egunaren hasieran 20 bat minutu eskaintzea hurrengo eguna edo astea antolatzen.

Horrez gain, metodoa guztiz malgua da, eta egunero blokeak alda daitezke. Hemen arauak zuk jartzen dituzu, betiere egun horretarako aurreikusitako zeregin guztiak egin ezkero. Beraz, animatzen zaituztegu metodologia hau aplikatzen zuen egunerokoan.

Elkarrizketaren ondorioak (6.TALDEA)

Josu Bergarari egindako elkarrizketak Burutu agentziaren ikuspegi interesgarria eskaintzen du. Publizitate-agentzia hau tokiko beste agentzia batzuetatik bereizten da estrategian eta markan duen ikuspegiagatik, bai eta bere pasioagatik, ausardiagatik eta ilusioagatik ere.


Agentziaren egitekoa da haiengan konfiantza duten markak babestea, babestea eta zaintzea, Euskal Herrian branding-ean espezializatutako agentzia bihurtzeko asmoarekin. Pasioa, ausardia, ilusioa eta lankidetza dira haren balioak. Agentziak lankidetzaren garrantzia nabarmendu du, eta lan-ikuspegi horizontala erakutsi du. Talde espezializatuak dituzte estrategian eta digitalean, bai eta grafikoan eta sormenean ere. Ondo legoke zehaztea agentziak proiektu handiak egin dituela, hala nola Bizkaiko Museoen Eguneko kanpaina. Kanpaina honen helburua Museoen Eguneko ekimena ikuspegi, sortzaile, grafiko eta semantiko baten bidez transmititzea izan zen. Agentziak bi lantalde nagusitan egituratutako organigrama du, hau da, estrategia eta digitala, eta grafikoa eta sormena. Gainera, finantza-arlo bat eta proiektuen kudeaketa exekutiboko pertsona bat ditu. 


IAk publizitatearen eta harreman publikoen sektorerako erronka batzuk ere planteatzen ditu. Adibidez, IAk gaur egun publizitateko eta harreman publikoetako profesionalek egiten dituzten zeregin batzuk automatiza ditzake. Horrek lanpostuak galtzea ekar lezake sektorean. Publizitateko eta harreman publikoetako agentziek prest egon behar dute IAk eragiten dituen aldaketetara egokitzeko. Baina Josuk uste du IA-k ezin dituztela ideia originalak sortu, eta, beraz, publizitateko eta harreman publikoetako profesionalak beharrezkoak izaten jarraituko dutela publizitate-kanpaina eraginkorrak sortzeko.


Elkarrizketa horretatik hainbat puntu nabarmentzen dira. Agentziaren ikuspegia estrategian eta markan. Horrek esan nahi du Burutu kanpaina puntualak egitera mugatzeaz gain, markekin ere lan egiten duela epe luzerako estrategia garatzeko. Hori abantaila izan daiteke komunikazio-helburuak lortzen lagun diezaiekeen agentzia baten bila dabiltzan markentzat.  Agentziaren balioak. Pasioa, ausardia, ilusioa eta lankidetza oso balio erakargarriak dira bezero potentzialentzat. Balio horiek iradokitzen dute Burutu agentzia bere lanarekin konprometitzen dela eta harago joateko prest dagoela bezeroei arrakasta lortzen laguntzeko.


Burutu % 100eko online publizitate-agentzia bat da. Horrek aukera ematen die langileei edozein lekutatik lan egiteko eta bizi-kalitate ona izateko. Agentziak hazkundea izan du azken bi urteetan. Bere izenaren ospeari eta bere zerbitzuen kalitateari esker. Agentzia beti dago publizitatearen eta komunikazioaren azken joerei adi, bere lanean aplikatzeko. Josuk kanpaina baten publizitate- eta merkataritza-helburuak bereiztearen garrantzia nabarmendu du. Egingarriak izan behar dute, eta merkatuaren errealitatera egokitu. Baliteke helburu komertzialak ez lortzea asmo handiegikoak badira. Publizitate-agentziek bezeroekin lan egin behar dute helburu egingarriak ezartzeko eta bezeroak merkatuaren errealitateari buruz hezteko.


Publizitateari eta harreman publikoei buruzko prestakuntza hobetzen ari da. Unibertsitateak ikastaro gehiago eskaintzen ari dira, tresnen erabileran eta formatu zehatzen sorreran zentratzen direnak. Publizitateko eta harreman publikoetako ikasleak motibatuta daude eta ikasteko gogoa dute. Josuk gomendatzen du publizitateko eta harreman publikoetako ikasleek prestakuntza jasotzea, sektoreari buruzko liburuak eta artikuluak irakurtzea, eta sare sozialak kudeatzen hastea. Bere ustez, publizitatea eta harreman publikoak lanbide baliotsuak dira eta horiek aztertzea merezi dute.


Laburbilduz, Josu Bergarari egindako elkarrizketak Burutu agentziaren ikuspegi positiboa eskaintzen du. Agentzia hau publizitate-agentzia baten bila dabiltzan markentzat kontuan hartu beharreko aukera bat da, marka-estrategia garatzen eta komunikazio-helburuak lortzen lagun diezaiekeena.





jueves, 9 de noviembre de 2023

Bigarren lan praktikoa eta hirugarren eta laugarren ikasgaiak sakonago ikasteko eGelan dituzun eduki lagungarriak

Zure irakasleak zuri languntzeko ekarri dizkizunak:


1. Galdera onak egiteko ezagutza. Jakin behar dugu ikasten.Fitxategia 
2. Asignaturaren bloga erabiltzeko eskuliburuaFitxategia 
3. GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIETAN BIBLIOGRAFIA ETA AIPUAK TXERTATZEKO MODUARI BURUZKO GIDALIBURUAFitxategia 
4. Debekatuta dago plagioa. Ikusi plagiotzat hartzen diren 14 ekintzen sailkapena 
5. Trello: lan praktikoak egiteko programaURLa 
6. Tresna hau oso lagungarria da lan praktikoak egiteko. Honen bidez lan praktikoetako egitekoak taldekideen artean banatzen dira eta lanaren garapena hobeto kontrolatzen da. Lan egiteko metodologia egokiak ikastea oso garrantzitsua da. 
7. COMMUNITY MANAGER: CARACTERÍSTICAS, HERRAMIENTAS Y PERSPECTIVAS Víctor CeldránFitxategia 
8. Sare sozialak aztertzeko txantiloiaFitxategia 
9. Zelan zelatatu zure lehiakideak sare sozialetan?Fitxategia 
10. Kontuz plagioarekin!Fitxategia 
11. Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua (plan berria)URLa 
12. Irakurri ondo graduko edukiak eta ikasteko aukerak. Ondoren, planifikatu zure formakuntza gure graduan oso efizientea izateko. Horrela ez baduzu egiten eta graduko sektore profesionalean lan egiteko asmorik baduzu, gradua bukatu ondoren hori ez egiteaz damutuko zara. Kontuz! 
13. Lider ona izateko aholkuak (gure blogean editaturik)URLa 
14. Nola sortu sare sozialetako plana 10 urratsetan (+txantiloia)URLa. Artikulu honetan ikasiko duzu zer den sare sozialetako plana eta nola garatu modu errazean 10 urratsekin. Horiek guztiak ezinbestekoak dira epe luzera estrategia osoa eta jasangarria sortzeko; beraz, errebisatu banan-banan. 
15. Sare sozialeetako marketin planaFitxategia 
16. Sare sozialeetako emaitzak erregistratzeko txantiloiaFitxategia 
17. Sare sozialak kudeatzeko ezagutzaFitxategia 
18. Sare sozialak kudeatzeko gidaFitxategia 
19. CM-ko lanprofilaFitxategia 
20. Euskal Herriko Publizitate Agentzien izaeraFitxategia 
21. Zelakoak dira agentzia interaktiboak?Fitxategia 
22. Zelan saltzen ditu bere zerbitzuak agentzia batek?Fitxategia 
23. Best Agency to Work for 2022Fitxategia 
24. Transformazio digitala publizitate-agentzianFitxategia

Cómo crear tu Plan de Marketing en Redes Sociales (Cyberclick)

 

jueves, 5 de enero de 2023

Zer da ekosistema digital bat eta nola armatu bat zure enpresarentzat

Hemendik harturik: https://blog.hubspot.es/marketing/como-armar-tu-ecosistema-digital

Artikuluan informazio gehiago ikusi ahal duzu.



miércoles, 14 de diciembre de 2022

martes, 13 de diciembre de 2022

2022_P2_Talde

5. TALDEAREN IKERKETAREN ONDORIOEN BIDEOA

Terai Cosmética dendaren ekosistema digitalaren ikerketa egin eta gero, ondorio nagusi moduan dendariari ikerketaren ondorioak aurkeztu dizkiogu bideo honen bidez. 

Bideo honetan egindako ikerketaren datu interesgarrienak komentatu eta baliagarriak izan daitezkeen gomendioak azaltzen ditugu. 

Bideoa ikusteko esteka hurrengoa da: https://youtu.be/-neW4rA0UHI 

jueves, 1 de diciembre de 2022

2022_P2_Talde2

Web  orrialdearen azterketa sakona egiteko orduan, taula oso lagungarri bat aurkitu dugu webgune baten kalitatea aztertzen duena. Taula hau Dokumentazio Iturrien Kudeaketa irakasgaitik berreskuratu dugu eta taula bera Castañeda A. eta Ronco Dk. egin zuten. Bertan lau puntu baloratzen dira: ikusgaitasuna, edukia, erabilgarritasuna eta irisgarriatasuna. Taula hau erabiltzeko puntuazio jakin batzuk eman behar dira  0 edo 1 aukeratuz edo beste kasu batean 0tik 1erako puntuazioa emanez, azken honetan tartea dago, izan ere, irisgarritasunaren baloratzeko orduan subjetiboagoa da. 

Azkenik, webgunearen kalitatea zein den jakiteko formula bat aplikatu behar da erabiltzeko oso erraza dena: Q= (∑[V, Ci, Ui, Ai]/20) · 10. Formula honetan agertzen diren laburudurak, taulan ere agertzen dira eta beraz, kalkulua oso  erraz egitea ahalbidetzen du. Taula hurrengoa da: 

Web baten kalitatea (Q) neurtzeko gida

IKUSGAITASUNA (V, Visibility)

0=Ez / 1=Bai

Google-bilaketen lehenengo postuetan agertzen al da? (SEO)

EDUKIA (Ci, Content)

Eguneraketa

0=Ez / 1=Bai

(C1) Eguneraketen datak agertzen al dira?

Bolumen eta Zorroztasuna

0=Ez / 1=Bai

(C2 ) Tokiak behar besteko informazioa eskaintzen al du?

(C3) Informazioa ongi ulertzen da?

1

(C4) Zehatza da informazioa?

Edizioa

0=Ez / 1=Bai

(C5) Sarrera bakoitzak bere izenburua al dauka?

1

(C6) Sarrera nork egin duen zehazten al da?

(C7) Edizioen/eguneraketen datarik ba al dago?

(C8) Edukiak eguneratuak daude?

Multimediatasuna

0=Ez / 1=Bai

(C9) Grafiko, soinu edo/eta bideorik ba al dauka?

1

(C10) Grafiko, soinu eta bideoak argi agertzen al dira?

1

Fidagarritasuna

0=Ez / 1=Bai

(C11) Kontakturik ba al dago?

(C12) Ba al dago krediturik?

0

ERABILGARRITASUNA (Ui, Usability)

0=Ez / 1=Bai

(U1) Betileak errez eta arin zabaltzen al dira?

1

(U2) Estekak garbi markatuta al daude?

0

(U3) Lotuneek erraz funtzionatzen dute?

0

(U4) Informazioa modu logikoan azalduta dago?

1

(U5) Edukiei harpidetzeko aukerarik ba al dago?

0

IRISGARRITASUNA (Ai, Access)

0’0=Gutxiengoa 1’0=Gehiengoa

(A1) Diseinu erakargarria al dauka? Esploratzera animatzen du?

0,4

(A2) Diseinuak mesede egiten al dio erabilgarritasunari?

0,6

Castañeda A. eta Ronco Dk.