lunes, 11 de diciembre de 2023

Blogeko ekarpena: Time Blocking metodologia (3.Taldea)

 Kaixo lagunok!

Badakigu azken hilabete hauetan hainbat ikasgaietako proiektu eta zeregin asko izan dituzuela egiteko. Horregatik, denbora eta egungo zereginak kudeatzeko metodologia hau partekatuko dugu zuekin, Time Blocking izeneko metodologia.

Metodologia hau azaltzen duen bideo labur bat uztiko dizuegu ikusgai, baita metodologia hau Google Calendar-ren bidez nola aplikatu daitezken tutorial bat. Hala ere, labur azalduko dizuegu zer den eta zertarako balio duen:

Time Blocking-aren metodologia eguneko orduak 2 edo 4 ordu (pertsonaren arabera) bitarteko blokeetan banatzea datza. Horrela, eguneko ordu guztiak programatuta eta antolatuta izango dira, egunean zehar zein zeregin egin behar diren pentsatzen denbora ez galtzeko. Time Blocking-aren abantaila nagusia da ez dela beharrezkoa zeregina amaitzea, baizik eta eskainiko zaion denboran kontzentratzea, planifikatutako ataza guztiak betetzeko.

Gainera, metodologia honen bidez,denbora-tarte jakin batean zentratzea eta distrakzioak alde batera uztea lortzen da. Horrez gain, postako mezuak ikustea bezalako zeregin erreaktiboak ordubete bateko bloke batean sar daitezke, pentsamendu hori beste atazetatik arreta gal ez dezagun. Bestalde, zereginak antolatzeko aukera ematen du atazaren garrantziaren arabera.

Metodo honetarako Google Calendar erabiltzea gomendatzen da. Bertan, eguneko orduak blokeetan bana daitezke, eta gainera, blokea hasi aurretik edo denbora amaitzean alertak jar daitezke. Bestalde, beste pertsonekin partekatu ahal denez, talde lan baten atazak eta ataza horien denbora kudeatzeko erraminta egokia ere bada. Halaber, gomendatzen da egunaren hasieran 20 bat minutu eskaintzea hurrengo eguna edo astea antolatzen.

Horrez gain, metodoa guztiz malgua da, eta egunero blokeak alda daitezke. Hemen arauak zuk jartzen dituzu, betiere egun horretarako aurreikusitako zeregin guztiak egin ezkero. Beraz, animatzen zaituztegu metodologia hau aplikatzen zuen egunerokoan.

No hay comentarios: