Test azterketa



Ikaslearen ezagutza neurtzeko metodo guztiek abantailak eta desabantailak dituzte. Asignatura honetan test moduko azterketa erabiltzen da eta ebaluazio osoaren zatia da. Azterketa teorikoaren bidezko ebaluazioaz gainera, ikaslearen ezagutza lan praktikoaren bidez ere baloratzen da. Ikasleak beste motako esfortzuak egin ditzake, bere ezagutzaren ebaluazioa elementu desberdinetan oinarritzeko: klaseko lanak, irakasleak asignaturaren programan proposatzen dituen proiektuak, lan teoriko gehigarriak, lan praktiko gehigarriak eta ikasleak proposa ditzakeen lanak.

Baina, asignatura honek ebaluatzeko dituen gutxienezko elementuetan ikasleak ebaluatua izatea aukeratzen badu, test azterketa ebaluazio osoaren %60koa izango da. Beraz, komenigarria da test moduko azterketak dituen abantailak azpimarratzea:


  1. Test azterketak ebaluatzeko irakaslearen interpretazio subjektiboa baztertzen du.

  2. Test azterketaren bidez ikasteko edukiaren arlo asko ebaluatu daiteke. Beraz, test azterketak ikaslea edukiaren atal guztiak ikastera bultzatzen du, zabalera nahiz sakonera.

  3. Azterketa guztietan eduki teorikoa ezagutzeko bi arlo nagusi neurtzen dira: edukiaren ulermena eta oroimena. Biak elkarturik doaz eta mota guztietako azterketetan biak garrantzitsuak dira edukiaren ezagutza erakusteko. Test moduko azterketa batek teoriaren ulermena ere neurtzeko baliagarria da.

  4. Idazteko gaitasunaren eragina arintzen da test moduko ebaluazioan. Test azterketaren bidezko ebaluazioa ikasleak ulertzeko eta oroitzeko duen gaitasunean gehien bat oinarritzen da, eta ez idazteko (garatzeko azterketetan) edo hitz egiteko (ahozko azterketetan) gaitasunetan.

  5. Test azterketa ez da nekagarria. Ebaluatzeko atalak asko izan arren, azterketa egiteko iraupena laburra izan ohi da. Ikaslearen nekeak ez du hainbeste eraginik izango ebaluazioan. Ezin dugu ahaztu azterketak sor dezakeen nekea ikasleak ikasteko hartu duenari gehitzen zaiola.

  6. Test azterketaren bidezko emaitzak objektiboagoak izatearren, ikasle eta talde desberdinen arteko konparaketak fidagarriagoak dira.

  7. Test azterketetan analisi estatistikoak egitea erreza da.

  8. Ikasle askotako ebaluazio prozesua errazten du test azterketak.

  9. Test azterketaren prestaketa lan nekeza bada ere, emaitzak arinago eman daitezke.

  10. Test azterketan erantzuteko behar den oroimena iradokitua da. Ikaslearen ulermenean eta oroimenean erantzuna errekuperatzeko unean, azterketak ematen dituen erantzuteko aukerak lagungarriak izan ohi dira.

No hay comentarios: