Hamar Aginduak

Josebaren asignaturetan jokaera ona eta probetxuzkoa izateko ikasleak aintzat hartu behar dituen "Hamar Aginduak"


1. Neu naiz nire ikaskuntza prozesuaren protagonista nagusia eta ez irakaslea. Beraz, ikaskuntzaren arrakasta nire eskuetan gehien bat dago.

2. Nire partehartzea oinarrizkoa da.

3. Irakaslea niri laguntzeko dago. Asignatura desberdinetan irakasleak dauzkan ezagutzaz eta eskarmentuaz baliatzeko aukera izango eta erabiliko dut.

4. Asignaturan nik egindako lana baloratzeko arduraduna irakaslea da. Irakasleari lagundu behar diot nire lanaren ebaluazio egokia eta zuzena egin dezan. Nire lanak erakusten duen balorazioa izateko, ez gehiagorik ez gutxiagorik.

5. Ni ez naiz ikaslea, etorkizuneko profesionala baizik.

6. Taldearen partaidea naiz eta nire ikaskideei laguntzeko prest nago. Unibertsitatean nik dudan jokaerak ikasleok jasotzen dugun zerbitzuaren kalitatea eragiten du.

7. Kexatzeko eskubidea irabazi behar dut, nik egiten dudan lanaren eta erakusten dudan kemenaren bidez.

8. Unibertsitateak eskaintzen dizkidan baliabide eta aukera guztiak ezagutu behar ditut. Eta erabili behar ditut nire prestakuntzarako egokiak baldin badira.

9. Beti dut gogoan niretzat den formakuntzaren kostuak hein handi batean Euskal Herriko gizarteak ordaintzen dituela.

10. Unibertsitatearen ikasketak nire bizitzaren zatia baino ez dira. Beraz, egokia den ardura egokitu behar diet, ez gehiagorik ez gutxiagorik.

No hay comentarios: