lunes, 29 de enero de 2024

Urtarrileko emaitzak


Ohiko deialdiaren kalifikazioak eGelan daude. eGela-n ikusi ahal dira nota finala izateko erabili diren bi arloen emaitzak, pdf dokumentu batean.

 

OHARRA irakasgaia gainditu ez dutenentzat: alde praktikoaren nota 5 baino gehiagokoa bada ezohiko deialdirako gordetzen da. Baina, araudi akademikoak adierazten duenez, alde praktikoa suspenditu dutenak  ezohiko deialdian "azken proba berezia" izeneko metodoaren bidez ebaluatuko dira. Hauetako inork ebaluazio jarraituko metodoan ebaluatua izan nahi baldin badu, alde praktikoan 5 baino gutxiagoko nota mantentzea irakasleari idatziz eskatu behar dio. Eskaera errebisio eguna izan ondorengo 10 egunetan eskatu behar da.

viernes, 26 de enero de 2024

EBALUAZIO PROBETAN ETA LAN AKADEMIKOETAN JOKABIDE MAKUR EDO IRUZURREZKOA IZATEAREN ONDORIOAK

Dokumentua: PROTOKOLOA, UPV/EHUko EBALUAZIO PROBETAN ETA LAN AKADEMIKOETAN JOKABIDE MAKUR ETA IRUZURREZKOAK ERAGOZTEARI ETA ETIKA AKADEMIKOARI BURUZKOA


Dokumentuan azaldutako jokabide iruzurrezkoak dauzkatenek eta haien laguntzaile ezinbestekoek ondorio hauek pairatuko dituzte: 

- Kalifikazioan: suspentsoa jasoko dute eta 0,0 puntuazioa. Salbuespenez, irakasle arduradunak beste kalifikazio bat ematea erabaki ahal izango du, arrazoiturik, baldin eta uste badu ustezko iruzurra edo debekatutako jokabidea arina edo garrantzi gutxikoa izan dela, eta ez duela eragin handiegirik izan probaren emaitzan.  

- Diziplina espedientea: inguruko zirkunstantzien arabera, azaldutako jokabideak jo ahal izango dira diziplinazko arau hauste arintzat, ez hain larritzat edo larritzat, Diziplina Akademikoaren Arautegiko 5. artikuluaren arabera, eta diziplina espedientea irekitzea ekarri ahal izango dute. Errektorearen eskumena da zigorra ezartzea. Edozelan ere, proportzionaltasun printzipioari jarraituz, zigorra neurrizkoa izango da, eta arau hauste bakoitzaren inguruabarren araberakoa. 

Arautegiak dioenez, arau hauste arina da ordena edo diziplina akademikoan nahasmendua sor dezakeen edozein ekintza, eta arau hauste larria da, besteak beste, ikas bizitzako ekitaldietan identitatea ordeztea, dokumentuak faltsutzea eta zintzotasun falta, delitu diren gainerakoez gain.  

Arautegian aurreikusitako zigorrak, kasu bakoitzaren zirkunstantzien arabera, honako hauek dira: arau hauste arinetarako, irakasgai baten edo gehiagoren matrikula galtzea; ikasturte horretan, edo aldi baterako, gai baten edo gehiagoren eskoletara joateko debekua; ohartarazpen publikoa edo pribatua; arau hauste larrietarako: unibertsitatetik aldi baterako edo betiko kanporatzea; azterketa egiteko debekua, irakasgai batzuetan edo guztietan, ohiko deialdian edo guztietan; edo bekak edo bestelako onurak galtzea, guztiak edo batzuk, betiko edo aldi baterako. 

Zenbait iruzur bereziki larriak izan daitezke, eta delitu izatera heldu: adibidez, dokumentazioa faltsutzea, eginkizun publikoen usurpazioa eta abar. Kasu horietan unibertsitateak gertakariak salatuko ditu fiskaltzaren aurrean. 

martes, 16 de enero de 2024

Azterketa egiteko materiala eta abisua

Eguna: 24/01/19
Ikasgela: 13
Ordua: 11:30


Test azterketa egiteko lanabesak:

1. Arkatza
2. Borragoma
3. Zorrozkailua
4. NAN edo EHU ko ikasle-txartela


Erabat debekaturik dago edozein aparailu elektronikoa azterketan eskura izatea (erloju adimendunak eta telefono mobilak barne)

Bigarren lan praktikoaren emaitzak


Bigarren lan praktikoan izandako emaitzak eGelan daude. Horrekin batera lan praktikoan ikusitako alde onak eta hobetzeko aspektuak azaldu dira. Eskerrik asko.


lunes, 18 de diciembre de 2023

PHOTOSHOP BASICO - CURSO SUBVENCIONADO

Informazio gehiago: https://konectia.net/curso/photoshop-basico/ 

CURSO PHOTOSHOP BASICO

EN EL ESFUERZO ESTÁ EL ÉXITO

¡¡CONTACTA CON NOSOTROS!!

  Curso gratuito (Formación 100% SUBVENCIONADA)

Dirigido a:

  • Trabajadores  Autónomos
  • Personas en situación de ERTE
  • Personas desempleadas
  • CARACTERÍSTICAS

    •  Duración 100 horas

PHOTOSHOP AVANZADO - CURSO GRATUITO

 CURSO PHOTOSHOP AVANZADO EN EL ESFUERZO ESTÁ EL ÉXITO ¡¡CONTACTA CON NOSOTROS!! 

Curso gratuito (Formación 100% SUBVENCIONADA) 

 Dirigido a: Trabajadores y autónomos del sector Información, comunicación y artes gráficas. Personas en situación de ERTE Personas en desempleo

miércoles, 13 de diciembre de 2023

Trupp agentziako profesionalari egindako elkarrizketaren ondorioak (6.Taldea)

José Félix Ruíz Trupp komunikazio agentziako Kontu Exekutiboen zuzendari egindako elkarrizketa

eginda eta transkripzioaren bidez alderdi garrantzitsuak berriz aztertu ondoren, ondorioak honako

hauek direla esan dezakegu:

Kanpainak egiterakoan, lehenik eta behin marka eraiki behar da, marka sendoak eginez, eskatzen diren helburuak betetzen diren bitartean.

Publizitatearen sektoreari dagokionez, azpimarratzekoa da sektore horretan garrantzitsuena dela teknologiekin eguneratuta egotea, eta ez dela haria galdu behar hazten jarraitu eta onenekin lehiatu ahal izateko. Gaur egun publizitatearen eremuan egoera nahiko txarra bada ere, marjinak nabarmen murriztu direlako eta denborak oso egokiak direlako; eguneratzeari eustsi behar zaio, erraza baita. Teknologiaren aurrerapenei esker, lanak azkarrago egin daitezke baina, ez dago denbora nahikorik. Hala ere, Interneteko publizitateak eskaintzen duen aukeretako bat publikoa presente egotea eta inbertsioa askoz txikiagoa izatea da.

EHUko prestakuntzari dagokionez, asko hobetu da Félix han ikasten egon zenetik. Gainera, agentzien eta unibertsitatearen eta prestakuntzaren arteko praktika-akordioak errealistagoak dira, besteak beste, mundu errealean lan egiten duten edo lan egin duten irakasle gehiago daudelako.

Amaitzeko, agentziako langile berriengan kontuen exekutibo izateko bilatzen dituzten trebetasun espezifikoak dira, ikusmen eta usaimen pixka bat izatea bezeroak erakartzeko, enpatiaz gain.







Trupp komunikazio agentziaren fitxa (5.taldea)

Agentziaren izena: Trupp - Agencia de publicidad y marketing online Bilbao

Logoa:

Helbidea: Mazarredo Zumarkalea, 20, 48009 Bilbo, Bizkaia

Telefonoa: 944 24 18 86 

Email: ez dute agentziarako mailik, baizik eta langile bakoitzak agentziako mail propioa du. Agentziarekin kontaktuan jartzeko, beraien web orrialdean kontakturako atal bat dute.

Webgunea: https://trupp.es/

Sare sozialak: 

Twitter: https://twitter.com/TRUPP_Bilbao

Instagram: https://www.instagram.com/trupp_bilbao/

Facebook:https://www.facebook.com/Trupp.Agencia.Publicidad.Bilbao

Linkedin: https://es.linkedin.com/company/trupp 


Agentziak eskaintzen dituen zerbitzuak:

Komunikazioa

  • Marketin plana
  • Publizitatea, Korporazioa eta irudia
  • Diseinu grafikoa
  • Web garapena
  • Edukien sorkuntza
  • Presentzia digitala
  • Ekitaldiak
  • Ikus entzunezko zerbitzuak


Agentziak bere lanak eta zerbitzuak erakusteko eta saltzeko erabiltzen dituen argudioen azalpena

Trupp komunikazio enpresa bat da, era guztietako komunikazio eta publizitate lanak egiten dituena. Eta gainerako publizitate-agentziekin duten aldea merkatuak esaten eta eskatzen duena da, hau da, 38 urte baitaramatzate sektore horretan lanean. Gainera, agentzia oso sortzailea dela eta oso zerbitzu ona ematen dutela argudiatzen dute.


Agentziaren bezero garrantzitsuenak:


Agentziaren lana erakusteko lan interesgarriak aurkeztea: grafikak, bideoak, estekak…

Agentziak egiten dituzten kanpainei buruzkoak ez dituzte hainbeste sare sozialetara igotzen, baina bai agentziarentzat egiten dituzten ekitaldi eta bideoei buruzkoak. Hala ere, gaur egun arte Trupp-ek duen webgunearen bidez egindako kanpaina guztiak portfolioaren atalean aurkitu daitezke. Bertan, karratuetan agertzen dira egindako kanpaina guztiak, eta koadro horietako bat klikatzean, kanpainari eta egin dituzten zerbitzuei buruzko informazio laburra agertzen da. Hona hemen egin dituzten grafika eta bideo batzuk:

  • El correo-ko 25 urteurrena

  • #BilboGauOn

  • Beti on

Spot

Agentziaren bideoak: Agentziak bere youtube-ko kanalean agentziari buruzko informazio emateko hainbat bideo egin dituzte:


Agentziaren barneko irudiak edota bideoa:

Interneten eta agentziari eskatu ondoren ezin izan ditugu eskuratu.


Agentziak konpartitzen duen ezagutza: 

Agentziaren ekosistema digitalak hainbat plataforma ezberdinetaz osatzen da, hala nola: Facebook, Twitter, Instagram, LikedIn, Youtube eta beraien web orrialdea. Plataforma guzti hauetan eduki ezberdinak publikatzen dituzte, sare sozial bakoitzari egokituta. Beraien web orrialdean, blog atal bat dute, non, enpresari buruzko informazioa eta egindako kanpainei buruzko hainbat azalpen eskeintzen dituzten.

Agentziak egindako lanak eta kanpainetan parte hartu dutela zabaltzeko, beraien sare sozialetan publikatzen dituzte hauei buruzko post txikiak eginez. Twitter- en azalpen txikia ematen dute bideo edo irudi batekin lagunduta, Facebook-en eta Instagram-en bezala. LinkenInen berriz, azalpen sakonagoak eskaintzen dituzte, baina aurreko sare sozialen bezalako dinamika jarraitzen dute. Eta azkenik, youtuben kanpainetan egindako spotak edo agentziak egindako bideo laburrak azaltzen dituzte.


Agentzian lan egiten duten pertsonen kopurua eta lan-profilen deskribapen orokorra  

Agentzian 20 pertsonak egiten dute lan. Pertsona horietako bakoitzak arlo desberdin batean egiten dute lan, eta, horretarako, sail desberdinetan banatzen dira.

Kontuen sailean, Iñaki Abasol (zuzendari zortzaile exekutiboa), Héctor Ausín (Kontu zuzendaria), Sandra Barrutia (Kontu exekutiboen zuzendaria) eta José Félix Ruiz (kontu exekutiboen zuzendaria) daude. Azken hiru horiek agentziaren kudeaketa komertzialaz arduratzen dira, eta bezero berriak lortzea eta lehendik zeuden bezeroak fidelizatuta edukitzea lortzen dute.

Bezeroari zuzentzeko sailean, Raquel Martínez (bezeroentzako arreta) dago. Bezero bakoitzarekiko harremana sortu eta mantentzen du, kanpaina egiten parte hartzen duten barneko eta kanpoko taldeak koordinatzen dituen bitartean.

Sormen-sailean daude Juan Carlos Díez (arte zuzendaria), estrategia estetikoa definitzen duena, proiektuen kudeaketa, ebaluazioa eta instrumentazioaz gain, Antxoka Uria (Copy kreatiboa), testu eta mezu sinesgarri eta konbentzigarriak idazteaz arduratzen dena, eta, azkenik, Txeli Omaetxebarria (sormen grafikoa).

Diseinuen sailean Sendoa Aizpurua  (diseinatzaile kreatiboa) eta Alazne Gardeazabal (diseinatzaile kreatiboa) daude, sormen-kanpainen alderdi bisualak eta narratiboak kudeatzeaz arduratzen direnak, eta azkenik Imanol Francia (zuzendari kreatiboa), bere erabakiekin agentziaren ildo eta estilo sortzailea daramana.

Iragarbideen sailan Estibaliz Gutiérrez (finantza arduraduna) eta Teresa Trujillo (hedabideen plangintza) daude. Estibalizek finantza- eta kontabilitate-alderdiak kudeatzen ditu, eta Teresak, berriz, publizitate-kanpainetan zer hedabide (digitala, telebista, irratia eta beste komunikabide batzuk) erabil daitezkeen erabakitzen du.

Marketin sailean José Jesús Sanz dago, estrategien zuzendaria dena. Agentziaren marketin- eta komunikazio-estrategia diseinatzeaz arduratzen da.

Amaitzeko, digital sailean Ainhoa Amezua, (Social media manager) Nerea Arketa (Social media manager) Ane Villate (Social media manager), Raúl Díaz Ruimonte (web full-stack programatzailea), Ainhoa García (web diseinatzailea) eta Enrique Puente (web diseinatzailea) daude. Ainhoa Amezua, Nerea eta Ane enpresa baten estrategia sortzeaz arduratzen dira sare sozialetan, baita bere presentzia diseinatzeaz ere. Raul web orri bat sortzeaz eta mantentzeaz arduratzen da. Azkenik, Ainhoa eta Enrique webguneak sortzen eta diseinatzen aritzen dira.



Blog ekarpena: Buffer tresna (5.taldea)


Trupp agentzia duela 30 urte baino gehiago Bilbon sortu zen publizitate agentzia bat da. Denok ezagutzen ditugun enpresa eta entitateekin lan egin dute bere bizitzan zehar, beraien zerbitzuak eskainiz. Trupp agentzia enpresa eta erakundeentzako komunikazio-, marketin-, merkataritza-, publizitate-, korporazio- eta irudi-zerbitzu integratuak eskaintzen ditu, ikuskera estrategiko eta ikuspegi global batetik. 

Trupp agentziaren azterketa egin eta gero, konturatu gara beraien sare sozialak ez dituztela zenbaki alturik lortzen, nahiko baztertuak dituzte. Hortaz konturatu eta gero eta egiten gauden proiektua kontuan hartuta, sare sozialetan arrakasta izaten lagunduko digun tresna bat aurkeztuko dizuet. 

Aipatutako tresna Buffer deitzen da. Buffer sare sozialak kudeatzeko plataforma bat da, erabiltzaileei sare sozialetako hainbat plataformatan edukia programatu, aztertu eta kudeatzeko aukera ematen diena. Buffer-ek ospea irabazi du argitalpenen programazio adimendunean eta sare sozialen analitikan duen ikuspegiagatik. 


Buffer-ek erabiltzaileei aukera ematen die argitalpenak hainbat gizarte-plataformatan programatzeko eta erabiltzaileek data eta ordu espezifikoak hauta ditzakete. Hortaz gain, Buffer-ek talde-lankidetzako funtzionalitateak eskaintzen ditu, hainbat erabiltzaileri elkarrekin lan egiteko aukera ematen dietenak. Gainera argitalpenen errendimenduari eta entzuleekiko elkarreraginari buruzko txosten zehatzak ematen ditu eta funtsezko metriken jarraipena egiteko aukera ematen du. Programazio adimendunaren funtzioak automatikoki iradokitzen ditu erabiltzailearen interakzioen historialaren arabera argitaratzeko unerik onenak. Irakurri berri ditugun funtzio guztiak Buffer-ek eskaintzen dituen askotako batzuk dira, horregatik dauka duen prestigioa. 


Esandakoaren ondorioz iruditzen zaigu Buffer erabiltzea lan asko aurreztuko digula eta oso aproposa izango zela egin berri dugun sare sozialen azterketen lana egiterako orduan. Amaitzeko, Trupp empresario gomendatzen diogu ere beraien sare sozialak obetzeko asmoz. 











Patxi Fernández-Elkarrizketa-1.taldea


Irakasleak talde guztiek erabiltzeko galdera-sorta ematen du, baina talde bakoitzak bere galderak sortu egin behar ditu (bost gutxienez). Ez ahaztu elkarrizketaren helburuak galdera egokiak asmatzeko. Elkarrizketa honen ondorioak agentziaren fitxarekin blogean publikatzeko da, baina profesionalak publikatzeko baimena eman behar du (KONTUZ). Elkarrizketa grabatu egin behar da lan praktikoaren entregan irakasleari emateko.

Profesionalaren izen-deiturak: Patxi Fernández

Kargua: Partner. Executive strategic consultant

Argazkia:

Profesionalaren CV laburra:

Agentziaren profesionalari egindako elkarrizketaren ondorioak:

Patxirekin izan genuen elkarrizketan argi utzi zigun eurena ez dela agentzia konbentzionala, baizik eta estudio bat. Agentzia iragana dela diote eta oraina branding estudio bat. 

Euren lan formatuarekin galdetuz gero, hauxe hiru prosezu ezberdinetan zatikatzen dela azaldu zigun. Lehenik markaren eraikuntza egitea legokela deritzo, horretarako estrategia zehaztuz eta horrela markaren nortasuna finkatuz. Ondoren, diseinu eta narratibaren bitartez markaren izaeraren zutabeak lotzen dira eta azkenik aktibazio deritzona izango genuke. Hemen, atal honetan sartuko genuke agentzia konbentzionalek egiten duten lana, publizitateari dagokiona alegia. 

Patxi eta bere taldekideentzat diseinua da komunikazioaren palanka beren bezeroen negozioak bultzatzeko eta garrantzia berezia ematen diote beroni euren estudioan.

24 langilek dihardute Donostiko headquarterretan eta taldea bi azpitaldetan banatzen dela esan zigun. Agentzia konbentzionalek duten hierarkizaziotik at daudela beraiek eta organigrama horizontala baliatzen dutela kontatu zigun. Alde batetik, project managerren taldea dago eta bestalde, diseinatzaile eta kreatiboak. Bi talde hauetan profil ezberdinak aurki genezake: diseinatzaile grafiko zein digitalak, gidoilariak, eduki sortzaileak, copy-ak eta ikus-entzunezkoak, besteak beste.

Bere ustetan jada enpresetan arrunta da diseinatzaile grafiko bat izatea eta hortaz agentzia konbentzionalek baliorik gehitzen ez dutela dio. Bere iritzi pertsonalari buruz galdetu genionean estrategia eta identitatean fokalizatzea hautatu zutela esatera iritsi zen eta gaur egun apustua hortik dijoala ere.

Ikasketei buruz mintzatzeko aukera ere izan genuen eta etorkizuna formakuntza duala dela aurreikusi ere. Lan egoera eta eskaintzari buruz galdetzean, lana badagoela eta egongo dela azpimarratu zuen, kontzeptu pragmatiko bati helduz: demografikoki Euskal Herrian gazte gutxiago daudela orain lehen baino, bera EHUtik irten zenean baino bai behintzat. Gaur egungo gazteek bizitza lehenesten dutela deritzo Patxik eta laneko lehen urteetan sakrifizio batzuk egin ere egin behar direla gero eroso bizitzeko. Lana eta bizitzaren arteko balantzea aurkitzea dela gakoa dio berak. Gaztea den eta apur bat arduratsua den norbaitek, arrakasta bermatuta duela uste du.

Euren langileak hautatzeko prosezuei buruz galdetzeko aukera ere eduki genuen. Erantzuna kargu garrantsitzuak aukeratzeko bada horretara bereziki espezializaturik dauden enpresekin aritzen direla elkarlanean eta bestela zuzendari biek curriculum vitae deritzonak irakurri, aurre hautaketa prosezu bat egin eta elkarrizketen bidez hautatzen dutela azkenik.

Amaitzeko, euskal enpresa izatea abantaila edo desabantaila den galdetu genion. Eta bere ustetan euskal enpresa izateak egun aukerak sortzen dituela esan ere.



Hemen irakasleak talde guztiok egiteko ezarri dituen galderak daude. Lan taldeak 5 galdera gehiago, gutxienez, sortu behar ditu, asignaturaren edukiak osatzeko egokiak direnak eta ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeenak. Lan taldeak sortu dituen galderen egokitasuna txostenean azaldu beharko du. Galderak sortzeko ondo pentsatu zein informazioa eskatu nahi den eta bere egokitasuna asignaturaren edozein edukia osatzeko. Beraz, elkarrizketa egiteko galderak prestatu eta elkarrizketa egiteko ordenatu ondoren, grabatu egin behar da. Elkarrizketa presentziala izan daiteke, baina gauden egoeran ez du ematen oso egokia denik. Elkarrizketa grabatu ondoren profesionalak esandakoaren laburpena egin behar da asignaturaren blogean publikatzeko, bideoarekin batera (profesionalak publikatzeko baimena ematen badu, jakina). Galderak sortzeko eta prestatzeko eskatzen den txostena ez da blogean publikatzeko, baina lan praktikoaren txostenean agertu beharko da.

Irakaslearen galdera-sorta:

  1. Zelan definituko zenuke zure agentzia eta zein dira agentziaren berezitasunak beste tokiko agentzietatik zurea bereizteko?

  2. Agentziaren misioa, bisioa eta baloreak definiturik dituzue? Zein dira edo zein izango ziren baloreak definitzeko beharrean izanda? 

  3. Azaldu ahal duzu agentzian izan duzuen proiektu edo kanpaina handienetariko bat eta hori egiteko prozesu nagusienak?

  4. Zenbat pertsona zarete agentzian eta zelan egituratu duzue agentziaren organigrama eta lana? Baduzue metodologia berezirik saltzen dituzuen proiektuak edo zerbitzuak kudeatzeko? 

  5. Agentziaren azken urteetako bilakaeran zein aldaketa garrantzitsuenak izan dira? Zein dira etorkizunari begira agentziaren asmoak?

  6.  Zelan ikusten duzu marketinaren eta publizitatearen egungo egoera eta geroko bilakaera gure tokiko merkatuan?

  7. Nola ikusten duzu unibertsitatetik (UPV-EHUtik) merkatura ateratzen diren profesional berrien formakuntza marketin eta komunikazioan? Zein gomendioa emango zenioke orain Publizitatea eta Harreman Publikoen Gradua ikasten ari den bigarren ikasturteko ikasle bati, marketinean edo komunikazioan lan egin nahi duen bati hain zuzen? Zer proposatuko zenioke bere formakuntza hobetzeko helburuarekin?

  8. Zelan egiten duzue langile berriak kontratatzeko prozesua? CVa eta elkarrizketa pertsonala eskatzen  dituzue? Hautagaiaren gaitasunak ezagutzeko  probak egiten dituzue? Zein dira gaitasun garrantzitsuenak zure agentzian lan egiteko?

(…) Galdera hauetaz gain, lantaldeak bost galdera gehiago, gutxienez, egin behar ditu, lan praktikoan egokiak izan daitezkeenak.

9.  Zeintzuk dira komunikazio-agentzia baten barruko sektore bakoitzak gehien saritzen edo bereizten duten balioak? Oro har, orokorrean, zein da komunikazioaren bezalako sektore batean lan egiteko beharrezkoa den bertuterik garrantzitsuena?

10.  Zein da jarraitu beharreko prozesua agentzian proiektu berri bat aurkezten denean? Non jartzen duzue arreta, edo zer neurri hartu ohi dituzue kontuan kanpaina berri bat onartzeko edo baztertzeko orduan? Agentziako zein sektorek du erabaki hori hartzeko ardura?

11.  Proiektu berria onartu ondoren, zer urrats jarraitzen dituze? Zer aspektu hartzen duzue kontuan lehenik? Kontuan izan ohi dituzue beste agentzia batzuek antzeko eskakizunak dituzten proiektuetarako aurrera eraman dituzten proiektuak, edo nahiago duzue besteen lanek zuenean eraginik ez izatea?

12. Zein da agentzia honen ikuspegi nagusia? Garrantzitsua ikusten duzue estatuko beste komunikazio-agentzietatik bereiztea? Agentzia honek zigilu propio mota bat eman nahi die kanpainei, gainerakoetatik bereizteko? Baitzeko erantzuna izanik, zein da zigilu hori?

13. Euskal Herriko agentzia bat izanik, badira Espainia mailaren beste lurraldeekin alderatuz eskakizun edo, betekizun berezirik? Besteak beste, berezko hizkuntza bateko lurralde batean jarduteak, zeozer baldintzatzen du agentziaren lana, edo aitzitik, aukera berriak aurkezten zaizkizue horregatik?

Elkarrizketa grabatu egin behar de eta irakasleari eman. Irakasgaiaren edukien arabera elkarrizketaren ondorioak azaltzeko testua egin behar da eta blogean argitaratu eta irakasleari lanean eman. Beraz, dokumentu honetan adierazten den fitxa eta eskatzen den elkarrizketaren ondorioak azaltzeko testua irakasgaiaren blogean ONDO argitaratu behar dira, praktikaren entrega baino lehen.


Komunikazio-agentziaren fitxa-MoveBranding -1. taldea

 Agentziaren izena: Move Branding

Logoa:

Helbidea (eta google maps plataforman erakutsi): Portuetxe kalea 61, Bajo A,  20018, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa ) https://www.google.com/maps/place/Move+Branding+S.L./@43.3009561,-2.0159114,2497m/data=!3m1!1e3!4m6!3m5!1s0xd51baa06d6d410f:0x2662ca836d9b19e7!8m2!3d43.3003898!4d-2.0180072!16s%2Fg%2F1thqj22r?entry=ttu

Telefonoa: 943224054

Email: move.branding@gmail.com

Webgunea: (esteka) www.movebranding.es

Sare sozialak: (estekak) (1) Move Branding (@movebranding) / X (twitter.com)

-move (@movebranding) • Fotos y videos de Instagram


(14) Move Branding: Resumen | LinkedIn


Agentziak eskaintzen dituen zerbitzuak: Brand Consultory & Design, Creative content hub eta Digital & UX Lab.

Agentziak bere lanak eta zerbitzuak erakusteko eta saltzeko erabiltzen dituen argudioen azalpena https://www.movebranding.es/servicios/

“Move Branding diseinu estrategikoko aholkulari boutique bat da, etorkizuna aldatzen ari diren negozioetarako markak eraiki, diseinatu eta eraldatzen dituena. Diseinuak, teknologiak eta pertsonek konpainia eta kulturak eraldatzeko duten ahalmenean sinesten dugu. Mundua begirada disruptibo batetik aztertzen dugu, negozioari zentzua ematen diona eta inpaktu sortzaile, iraunkor eta gizatiar bat lortzen duena. Donostian gaude eta hemendik ideiak eta talentua mugitzen ditugu mundura iristeko”


Agentziaren bezero garrantzitsuenak: Inditex, Loreak Mendian, Ternua, UPV/EHU eta Orbea

Agentziaren lana erakusteko lan interesgarriak aurkeztea: grafikak, bideoak, estekak… https://www.movebranding.es/trabajos/


Agentziaren barneko irudiak edota bideoa: (interneten eskuratu edota agentziari eskatu edo lantaldeak egin)

 

Agentziak konpartitzen duen ezagutza: (agentziaren ekosistema digitalean marketinari edota publizitateari buruzko edukiak publikatzen badituzte, hauei buruzko txostena egin eta idatzi hemen, egokiak diren estekak txertatzen) Ez dute halakorik egiten

Agentzian lan egiten duten pertsonen kopurua eta lan-profilen deskribapen orokorra: 24 pertsona bi taldetan banatuta: project managerrak alde batetik eta bestetik diseinatzaile eta kreatiboak. Bi talde hauetan profil ezberdinak aurki genezake: diseinatzaile grafiko zein digitalak, gidoilariak, eduki sortzaileak, copy-ak eta ikus-entzunezkoak, besteak beste.