Mostrando entradas con la etiqueta 2022P2Talde5. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 2022P2Talde5. Mostrar todas las entradas

martes, 13 de diciembre de 2022

2022_P2_Talde

5. TALDEAREN IKERKETAREN ONDORIOEN BIDEOA

Terai Cosmética dendaren ekosistema digitalaren ikerketa egin eta gero, ondorio nagusi moduan dendariari ikerketaren ondorioak aurkeztu dizkiogu bideo honen bidez. 

Bideo honetan egindako ikerketaren datu interesgarrienak komentatu eta baliagarriak izan daitezkeen gomendioak azaltzen ditugu. 

Bideoa ikusteko esteka hurrengoa da: https://youtu.be/-neW4rA0UHI 

domingo, 27 de noviembre de 2022

2022_P2_Talde5

SIMILAR WEB TRESNA

Bigarren lan praktiko honetan denda baten ekosistema digitalaren ikerketa bat egin behar dugu eta hau egiteko lagungarria izan daitekeen tresna bat aurkitu dugu. Erreminta honek Similar Web du izena eta webguneak aztertzeko balio du. 

Tresna honek edozein webguneren datu kuantitatiboak ematen dizkigu eta oso erabilgarria da presentzia digitala aztertzeko (bai aukeratutako dendarena, bai lehiakideena). Similar Web erabili dezakezu hurrengo ekintzak egiteko: webgune baten ikustaldiak neurtzeko, errebote-tasa kalkulatzeko, erabiltzaileen profila definitzeko, posizionamendua lehiakideekin konparatzeko… 


Hortaz gain, informazio garrantzitsu asko ematen digu webgunearen inguruan, hala nola, zenbat denbora egon den erabiltzailea webgunean, audientziaren beste interes batzuk eta bisitatutako beste webgune batzuk… Erabilitako marketin kanalak ere aztertzen ditu: kanalen banaketa, hitz gakoak, webgune horren publizitatea egiten duten enpresak, publizitate mota, ikusi diren iragarkien adibide batzuk, sare sozialen erabilpena…


Gainera, aipatzekoa da Similar Web erabiltzeko erraztasuna eta datuen ulergarritasuna. Aztertu nahi duzun webgunearen link-a jartzearekin datu guztiak lor daitezke eta datuak grafiko eta mapa interaktiboen bidez azaltzen dira. 


Similar Web erabiltzeko link-a: https://www.similarweb.com/