Gradua eta gero?

Unibertsitatean lau urte eman ondoren hamaika bat zalantza agertu ohi dira. Garrantzitsuenetariko bat hau da:

Baina, ikasi dudanaz baliatzen enpresa batean lan egiteko kapaza ote naiz?

Orohar, ikasleen esfortzuak titulua lortzera bideratzen dira, baina titulu hori lortzen denean izandako akatsaz ohartzen dira, hau da, ezagutza gabeko tituluak balorerik ez duenaz. Unibertsitatearen ikasketak arlo profesionalean baliatzeko benetako asmoa badago, karreran zehar profesional moduan aritzeko ezagutzak eta abileziak barneratzeko jokaera erabili behar da. Eta ikuspuntu honekin unibertsitateak eskaintzen duena baloratu behar da.

Baina laugarren kurtsoan eta lizentziatua izan ondoren, ezin da konpondu txarto egindakoa aurreko ikasturteetan. Lan egiteko beharraren gertutasuna dela eta, une horretan buruko pentsamoldea aldatu egin behar da, ikaslearen pentsamoldea baztertuz eta profesional batena barneratuz. Ondorioz, ikasteari ematen jarraitu behar zaio, ikasketen zentru batean zein enpresa edo proiektu batean. Azken honetan gehien bat unibertsitatean izandako hutsuneak ageriko dira.

Hala ere, hausnarketa honetan zure burua defendatu nahi baldin baduzu unibertsitateak eman dizunari kritika egiten, ez ahaztu, normalean, unibertsitateak ematen duenaren zati txikia baino ikasleak ez duela hartzen.

Publizitate eta Harremen Publikoen lizentziaturan posiblea da ikastea eta ondo pasatzea, ikasle batek nolabaiteko oreka bilatu behar du bi arlo hauen artean. Baina, ahaztu ezin duena unibertsitatera etortzeko helburua da. Eta honetan zalantzarik ez dago, zenbat eta esfortzu gehiago pentsamolde profesionala eta ezagutza barneratzen, hainbat eta asetasun gehiago unibertsitatean lorturiko emaitzetan.

Eginkizun honetan lagungarriak izan daitezkeen proposamenak eta materiala webgune honetan izateko gogoa dugu, baina honetarako ere ikasleen partehartzea beharrezkoa da, unibertsitateko garaietan zein profesional garaietan.

BUKATZEKO karrerari aurre egiteko behin eta berriz errepikatzen dudan gomendioa, hau da, lehenbailehen ikasleak gustukoa izan dezakeen profil profesionala aukeratzea eta karreran egiteko ahaleginak lehentasun horrekin bideratzea. Gradua lortu eta gero, ikasleak defendagarria izan daitekeen curriculuma izango du. Unibertsitateari ahalik eta probetxu gehiena ateratzeko helburuarekin aritu behar da. Horretarako unibertsitateak ematen duenari ikasleak eman dezakeen guztia gehitu behar zaio. Eta dena beti... umore onean!

No hay comentarios: