Zertarako blog hau?

Asignaturak blog bat izateko arrazoiak honako hauek dira:


  • 1. Unibertsitatean ikasteko beste kultura mota bat ezartzea, kolaboratiboagoa eta komunikatiboagoa.

  • 2. Lantaldeetan partehartzeko ikasleen abilidadeak bultzatzea.

  • 3. Ikasteko ikasleen aktitudeak hobetzea: proaktibotasun gehiago, elkarren arteko laguntza gehiago etabar.

  • 4. Irakaslearen eta ikaslearen arteko komunikazioa hobetzeko eta errazteko bidea.

  • 5. Ikasleen arteko komunikazioa hobetzeko eta errazteko bidea.

  • 6. Ikasle guztien ezagutza eta lana sortzeko eta konpartitzeko bidea.

  • 7. Ikasleen produktibitatea handitzeko era. Produktibitatearen azken emaitza ikaslearen ezagutzak eta abileziak handitzea da.

  • 8. Asignatuaren memoria edo erregistroa izateko ikasturtean zehar. Ikastaldearen partaide bakoitzak ikaskideei ekarri dienaren erregistroa izatea.

  • 9. Informazioaren banaketa errazteko bidea.

  • 10. Ikasteko eta lan egiteko erantzukizunetan ikasleak helduagoak izan daitezen.

  • 11. Teknologia berrietan ikaslearen trebezia handitzeko era.

Ikaskuntza metodo honen bidez bi aspektu bultzatu nahi dira: ikasleen kapazitatea handitzea edukiak egiten eta ezagutza konpartitzen, eta elkarlaneko ikaskuntza honetan ikasleak proaktiboak izaten. Beraz, oinarrian, blogak ikasleei ezagutza sortzen eta konpartitzen laguntzen die.

Asignaturaren blogak ikasteko metodoa erraztu nahi du. Baina, ikasleak ikasteko metodoa lau zutabe hauetan oinarritu behar ditu:


  • Ikastea bilatzen: informazio bilatzeko gaitasuna barneratzeko.

  • Ikastea egiten: ikasleak lortzen duen informazioa elaboratu behar du asignaturaren testuinguruan interesgarriak diren edukiak egiteko gaitasuna handitzen duelarik.

  • Ikastea konpartitzen: ikasleek ikasteko lantaldea osatzen dute eta taldearen interesak ere defenditzeko aktitudea ere handitu behar da.Elkarlaneko ikaskuntza bultzatu behar da, geroan elkarlaneko proiektuetan ikasleek izango duten partehartzeko gaitasuna handituko duelako.

  • Ikastea elkarri eragiten: ikasleen arteko elkarreraginak sortzen duen partaidetza eta ezagutza aspektu garrantzizkoak dira. Ikasleek giza-harremanak kudeatzeko gaitasuna ere handitu behar dute.

Testu honek azaltzen duen ikasteko metodoak ez du inolako eraginik izango ikasleak eduki beharko zuen ikasteko heldutasuna eta independentzia ez baditu aldarrikatzen eta erabiltzen. Ikasteko heldutasuna eta independientzia izanda, ikasleak unibertsitateari izugarrizko probetxua atera diezaioke.

Irakasleak ikasteko ezartzen duen metodoan ikasleari laguntza osoa emateko konpromisoa hartzen du. Irakaslea ikastaldearen partaidea da, ikasleari ezagutza eta eskarmentu asko erakutsi ahal diona. Ikastaldean irakaslea irakasteko prozesuaren erantzulea eta ebaluatzaile ofiziala da. Ikasleek ebaluazio egokia izateko euren partehartzearen erregistroa egiten lagundu behar dute, honetarako asignaturaren bloga lagungarria izan daiteke.

Beraz, anima zaitez zure ikaskuntza prozesuan blog honen erabilera barneratzen!

No hay comentarios: