martes, 12 de diciembre de 2023

Blog ekarpena: Petronor egutegia 2023 (4.taldea)

Triangulo Bilboko publizitate-agentzia bat da,  40 urte baino gehiagoko esperientzia dauka arlo honetan eta mota guztietako publizitate-kanpainak egiten: irudi korporatiboa, logotipoen diseinua, web-orrien diseinua eta sorkuntza, sare sozialak, Googlen iragarkiak, bilatzaileetan posizionatzea (SEO), newsletterrak, etab. 

Beti bezeroa erdigunean jarri nahi du eta agentziari eskatutako kanpainia bakoitza bezeroaren neurrira osatzen saiatzen dira. Online eta offline komunikazio-estrategia bat eskaintzen dute,  marka-irudia indartzeko, xede-publikoa lortzeko eta emaitza ukigarriak emateko.



Agentziaren proiektuak eta egiten dituzten lanak gehiago ezagutzeko, Espainiako petroleo enpresa ezagunarekin, hau da: Petronor- ekin egindako egutegiaren disenua ikusi ditzakezue.


Egutegiaren diseinuak Petronorreko kolore gorri, zuri eta urdinen lerroa jarraitzen du. Hilabete bakoitzak argazki ezberdin bat dauka kirol ezberdinen eta  ekintza ezberinen ingurukoak. Esan daiteke 2023 ko egutegi hau sinplea dela baina, Petronor enpresaren esentzia guztiz jasotzen du.


No hay comentarios: