Mostrando entradas con la etiqueta 2020P2Talde8. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 2020P2Talde8. Mostrar todas las entradas

viernes, 10 de noviembre de 2023

Agentzia baten egunerokotasuna

 Kaixo, talde!

Bigarren praktika honi hasiera emateko, interesgarria iruditu zaigu eremua pixka bat aztertzea eta publizitate agentzia baten egunerokoa nolakoa den ikustea. Horrekin batera, txertatutako bideo honetan modu labur eta oso batean ikusi dezakegu nolakoa den publizista baten lana.


Oso interesgarria da, bertan egiten dituzten bilerak ikus daitezke, beraien ekipoaren arteko komunikazioa, aurkezpenak, proiektuak, gainbegiratzeak, nolakoa den agentzia bat barrutik… Hau da, publizitate-agentzia baten atalak ikusi ditzakegu (lanpostuak eta bakoitzaren eginbeharrekoak). Era berean, bideoan argi ikusten da taldean lan egiten jakitea funtsezkoa dela agentzia batean. Beraz, abilezia hori praktikatzea gomendatzen dizuegu.




martes, 1 de diciembre de 2020

Organigrama ezagutu

Kaixo talde!

Elkarrizketa egiterako orduan, galderetako batean guk aukeratutako agentziaren organigrama nolakoa den galdetzen dugu. Baina badakigu nola sortzen den organigrama hori, eta zer funtzio betetzen duen zehazki? Klasean aipatu izan dugu, hala ere, errepaso bat egitea aproposa iruditu zaigu.


Appvizer webgunean informazio ezin hobea lortu dugu organigramak zer diren ikasteko. Hementxe uzten dizuegu informazioa euskaratuta eta laburtuta! 



Zer da?

ORGANIGRAMAK erakunde baten barne-egitura adierazten du grafikoki, hau da, enpresa baten administrazio-egituraren eskema bat da.



Bere garrantzia 

Enpresek organigrama bat izatearen garrantziaren oinarria da agerian jarri ahal izatea zeintzuk diren antolaketa-egitura osatzen duten arloak edo sailak, eta zeintzuk diren egitura horren barruan agertzen diren harreman hierarkikoak.


Negozio bakoitza libre da erabakiak hartzeko eta bere jarduera garatzeko gehien komeni zaion eredu-mota aukeratzeko.



Nola sortzen da organigrama?

  • Karguak edo postuak izendatzeko irudi geometrikoak.

  • Harreman hierarkikoak irudikatzeko lerro jarraituekin.

  • Harreman funtzionalak adierazteko lerro puntadunak.



Organigrama bat izatearen abantailak

Enpresek gora egin ahala, ordena eta egitura handiagoa behar dute.


Organigramak aukera ematen du erabakiak nork eta nola hartzen diren jakiteko, eta horrek abantaila hauek dakartza:


  • Produktibitate handiagoa.

  • Barne- eta kanpo-komunikazio hobea.

  • Prozesuen sinplifikazioa.

  • Denboraren optimizazioa.



Organigrama mota ohikoenak

Mota bat edo bestea aukeratzea antolamendu-egituren eta eman nahi den xehetasun-mailaren araberakoa da.



Horizontala → Oro har, organigrama mota honek lan-fluxuen irudikapen grafikoa egiten du ezkerretik eskuinera.


Bertikala → Organigrama hierarkiko bat da, non autoritate-mailak agerian jartzen diren. Horiek goitik behera irudikatzen dira.


Zirkularra → Organigrama mota honetan, zuzendari exekutiboa edo hierarkiarik handiena ordezkatzen duen figura erdian kokatzen da.


Enpresen organigramen 3 adibide ikusi ahal izateko, sartu Appvizer webgunean!


Amaitzeko…



Nola egin organigrama bat funtsezko 5 urratsetan?

1. Barne-egitura definitu.

2. Giza Baliabideen Departamentura jo.

3. Aginte-harremanak ezarri.

4. Tresna bat erabili (Exel edo PowerPoint).

5. Negozioa aldian-aldian ebaluatu.



Hau izan da Appvizer webgunetik hartutako informazioaren itzulera eta laburpena. Espero dugu balio izana eta organigrama bat zer den eta zer funtzio betetzen duen ikasi izana. Hurrengo ekarpenera arte!

jueves, 26 de noviembre de 2020

BLB48 agentziarekin izandako esperientzia

 Aupa talde!

Aste honetan gure taldeak BLB48 publizitate agentziarekin izan du elkarrizketa. Elkarrizketa pasaden asteartean, hilaren 24ean izan zen, eta Naroa Sampedro, agentziako komunikazio zuzendaria elkarrizketatu genuen. 


Pandemiarengatik ezarritako neurriak direla eta, elkarrizketa Skype plataformaren bidez burutu genuen. Zorionez, ez genituen konexio arazoak izan. Hala ere, pena handia eman zigun presentzialki ez egitea.


Taldean zazpi pertsona izanda, taldekide batzuk bakarrik konektatzea egokiago izango zela erabaki genuen. Hortaz, hiru pertsona izan ziren elkarrizketan parte hartu zutenak. Alde batetik, taldekide batek, elkarrizketa zuzendu zuen galderak eginez eta beste aldetik, beste bik, elkarrizketa grabatu eta erantzunak jaso zituzten. 


Naroa Sampedrok, oso datu interesgarriak eman zizkigun, aurrerago gure bideoan argitaratuko ditugunak. Horrez gain, bere iritzi pertsonalak entzun ahal izan genituen eta BLB48 agentzia hobeto ezagutu genuen. Hainbat aholku ere eman zizkigun marketinari eta komunikazioari buruz. Bestalde, agentziaren ikuspuntua eta lan egiteko funtzionamendua erakutsi digu.


Laburbilduz, esperientzia aberasgarria izan da, eta komunikazio agentziei buruz gehiago informatzera eta sektore horretan arakatzera bultzatu gaitu. Asko gustatu zaigu beraz, haien agentziaren sorrera eta gaur egungo funtzionamendu eta metodologia jakitea. Teoria klaseetan ikusi ditugun bai lan postuak eta bai agentzia egiturak mundu errealean nola funzionatzen duten ikustea oso aberasgarria izan baita.


Hau ez da elkarrizketa bat egin dugun lehenengo aldia. Esperientzia bageneukan jada, baina besteekin konparatuta, oraingoa askoz profesionalagoa izan da. Gu Publizitatea eta Harreman Publikoetako ikasleak gara eta elkarrizketa aberasgarria izan da gure etorkizuna nolabait bideratzeko. Izan ere, ikasgai honi esker, konturatu gara  ideia argi izatearen beharraz eta formakuntzaren garrantziaz. 


Amaitu aurretik, eskerrak eman nahi dizkiogu Naroa Sampedrori bere adeitasunagatik, pazientziagatik eta emandako denboragatik. Etorkizun batean elkar topo egitea espero dugu.


Espero dugu zuen elkarrizketak gureak bezain ondo joan izanak.


Zorte on eta animo lanean!


jueves, 19 de noviembre de 2020

Zer da branding-a?

Kaixo berriz talde!

Zer moduz bigarren lan praktikoarekin? Azken egun hauetan hamar publizitate-agentzien bila aritu gara, gero haietako batzuk aukeratzeko eta haietako langile batzuekin elkarrizketak izateko. Agentziak bilatzen ibili garen bitartean, agentziari buruzko datuak bete behar izan ditugu, datu garrantzitsu bat agentziek eskaintzen dituzten zerbitzuak izanda.


Gure lan taldeak aukeratutako hamar agentzien artean, gehienek eskainitako zerbitzuetako bat askotan errepikatzen dela ikusi dugu: branding-a. Zer da?


Branding terminoak marka bat sortzeko prozesuari egiten dio erreferentzia. Bezeroek markari buruz dituzten asoziazio eta ideiak sortzeaz arduratzen da, markak bidali nahi duen mezua edo aurkezteko modua eta bezeroek hautemandakoa berdina izan dadin. Publizitate agentziek enpresei laguntza handia ematen diete estrategia sortzen. Branding-a hobeto ulertzeko eta horri buruz gehiago jakiteko bi bideo labur uzten dizkizuegu:





Animo lanean!