viernes, 10 de noviembre de 2023

Agentzia baten egunerokotasuna

 Kaixo, talde!

Bigarren praktika honi hasiera emateko, interesgarria iruditu zaigu eremua pixka bat aztertzea eta publizitate agentzia baten egunerokoa nolakoa den ikustea. Horrekin batera, txertatutako bideo honetan modu labur eta oso batean ikusi dezakegu nolakoa den publizista baten lana.


Oso interesgarria da, bertan egiten dituzten bilerak ikus daitezke, beraien ekipoaren arteko komunikazioa, aurkezpenak, proiektuak, gainbegiratzeak, nolakoa den agentzia bat barrutik… Hau da, publizitate-agentzia baten atalak ikusi ditzakegu (lanpostuak eta bakoitzaren eginbeharrekoak). Era berean, bideoan argi ikusten da taldean lan egiten jakitea funtsezkoa dela agentzia batean. Beraz, abilezia hori praktikatzea gomendatzen dizuegu.




1 comentario:

Joseba A. Etxebarria dijo...

Kaixo, asignaturaren edukietan informazio-iturri hau dago. Oso interesgarria izango zen bideo honetan esaten dena gure asignaturan ikusten ari garenarekin alderatzea eta ondorioak ateratzea. Ea hau egiten inor animatzen den!