martes, 1 de diciembre de 2020

Organigrama ezagutu

Kaixo talde!

Elkarrizketa egiterako orduan, galderetako batean guk aukeratutako agentziaren organigrama nolakoa den galdetzen dugu. Baina badakigu nola sortzen den organigrama hori, eta zer funtzio betetzen duen zehazki? Klasean aipatu izan dugu, hala ere, errepaso bat egitea aproposa iruditu zaigu.


Appvizer webgunean informazio ezin hobea lortu dugu organigramak zer diren ikasteko. Hementxe uzten dizuegu informazioa euskaratuta eta laburtuta! 



Zer da?

ORGANIGRAMAK erakunde baten barne-egitura adierazten du grafikoki, hau da, enpresa baten administrazio-egituraren eskema bat da.



Bere garrantzia 

Enpresek organigrama bat izatearen garrantziaren oinarria da agerian jarri ahal izatea zeintzuk diren antolaketa-egitura osatzen duten arloak edo sailak, eta zeintzuk diren egitura horren barruan agertzen diren harreman hierarkikoak.


Negozio bakoitza libre da erabakiak hartzeko eta bere jarduera garatzeko gehien komeni zaion eredu-mota aukeratzeko.



Nola sortzen da organigrama?

  • Karguak edo postuak izendatzeko irudi geometrikoak.

  • Harreman hierarkikoak irudikatzeko lerro jarraituekin.

  • Harreman funtzionalak adierazteko lerro puntadunak.



Organigrama bat izatearen abantailak

Enpresek gora egin ahala, ordena eta egitura handiagoa behar dute.


Organigramak aukera ematen du erabakiak nork eta nola hartzen diren jakiteko, eta horrek abantaila hauek dakartza:


  • Produktibitate handiagoa.

  • Barne- eta kanpo-komunikazio hobea.

  • Prozesuen sinplifikazioa.

  • Denboraren optimizazioa.



Organigrama mota ohikoenak

Mota bat edo bestea aukeratzea antolamendu-egituren eta eman nahi den xehetasun-mailaren araberakoa da.



Horizontala → Oro har, organigrama mota honek lan-fluxuen irudikapen grafikoa egiten du ezkerretik eskuinera.


Bertikala → Organigrama hierarkiko bat da, non autoritate-mailak agerian jartzen diren. Horiek goitik behera irudikatzen dira.


Zirkularra → Organigrama mota honetan, zuzendari exekutiboa edo hierarkiarik handiena ordezkatzen duen figura erdian kokatzen da.


Enpresen organigramen 3 adibide ikusi ahal izateko, sartu Appvizer webgunean!


Amaitzeko…



Nola egin organigrama bat funtsezko 5 urratsetan?

1. Barne-egitura definitu.

2. Giza Baliabideen Departamentura jo.

3. Aginte-harremanak ezarri.

4. Tresna bat erabili (Exel edo PowerPoint).

5. Negozioa aldian-aldian ebaluatu.



Hau izan da Appvizer webgunetik hartutako informazioaren itzulera eta laburpena. Espero dugu balio izana eta organigrama bat zer den eta zer funtzio betetzen duen ikasi izana. Hurrengo ekarpenera arte!

No hay comentarios: