martes, 1 de diciembre de 2020

KOMUNIKADORES XVII. EDIZIOA

Kaixo, talde!


Dakizuenez pasa den asteartean, azaroak 24, Irudigitaleko Mónica Carratalá eta Naiara Lertxundi izan genituen gurekin faktultatean. Jardunaldian giro oso ona sortu zen eta ikasleen eta profesionalen arteko elkarrizketa sustatu zen, galdera-erantzunen bidez.


Mónica Irudigitalen SEO moduan aritzen da, eta bere lanpostuari buruz eta Marketing Digitalari buruz hitz egin zigun, etorkizunean bi elementu horiek izango duten garrantzia azpimarratuz. Naiara Irudigitaleko Community Manager-a da, eta argitu zizkigun zeintzuk diren bere eginbeharrak eta nola lortu zuen postu horretaraino ailegatzea. Horrez gain, beraien agentziaren funtzionamendua azaldu ziguten eta publizitate-agentziei buruz dugun “idealizazio” horri buruz aritu ginen. Esan ziguten modan, publizitatean lan egitea gogorra da, baina haientzat lanik hoberena da.


Hitzaldian gure etorkizuna eraikitzeko tresna eta erremintak eman zizkiguten eta benetan erabilgarriak izango daitezkeela uste dugu. Hauen artean azpimarratu zuten presentzia digital bat sortzeko garrantzia; 1. lan praktikoan ikusi genuen moduan hori izango da profesionalek guri buruz ikusiko duten lehenengo gauza, eta ingurune digital hori zaintzeak pisu handia dauka gaur egun. Animatu ziguten blog edo webgune bat irekitzera eta bertan gure gustoko edukia argitaratzera, eta hemendik ere hori egitera animatzen zaituztegu!


Horrelako hitzaldietara joateko aukera aprobetxatu behar dugu, ikasle moduan profesionalekin konkatuan egotea egin dezakegun hoberena da eta. Beraz, hitzaldi, jardunaldi edo edozein topaketara joateko aukera baduzue joan zaitetze pentsatu gabe, pena merezi du eta asko aberastuko zaituzte!


Mónica Carratalá eta Naiara Lertxundi

 

No hay comentarios: