lunes, 5 de octubre de 2015

Aktibatu!

Formatu formatu formatu. Hitz berdina entzuten dugu milaka aldiz egunero guri zuzenduta, ikasleoi, etorkizunean gustoko lana aurkitzeko arazorik izan ez dezagun. Baina batzutan formatzea ez da posible arrazoi ekonomikoengatik, denboragatik, formakuntza jasotzeko beste hiri batera desplazatu beharragatik...
Ba ekarri dizuedan web orriarekin jada ez dago formatzeko oztoporik. https://www.formacionactivate.es/ , Googlek zenbait hezkuntza zentroekin, hala nola, Bartzelonako Unibertsitatea edo Madrilgo Unibertsitate Complutensea, martxan jarri duen web orrialdea da, zeinetan dohaineko zenbait kurtso dauden, eta bakoitzarekin formakuntza ezberdina jasotzen duzun.
Hauek dira Formación Actívatek eskaintzen dituen kurtsoak:
  • Marketin Digitaleko Online Kurtsoa
  • Web Analitikako Online Kurtsoa
  • Merkataritza Elektronikoko Online Kurtsoa 
  • App-en Garapenerako Online Kurtsoa 
  • Cloud Computing-eko Online Kurtsoa 
  • Web Garapenerako Online Kurtsoa 
  • Garai Digitaleko Produktibitate Pertsonaleko Online Kurtsoa 
  • Ekintzailearen Online Ibilbidea
 Hauetaz aparte, badaude zenbait kurtso presentzial ere (dohainik guztiak), zeintzuek Espainiar Estatu osotik dauden urte osoan zehar, hiri askotatik igaroz:
  • Oinarrizko Marketin Digitaleko Kurtso Presentziala 
  • Espezializatutako Marketin Digitaleko Kurtso Presentziala 
  • Ekintzaileentzako Formakuntza 
Jarraian Formación Actívateko zenbait bideo txertatuko ditut, zeintzuetan erakundeko informazio baliagarria agertzen den, bai eta Google Españako Komunikazio Zuzendariaren formakuntzaren ibilbide txiki bat.



Beraz badakizue, denbora librea baduzue ez egon sofan botata, denbora aprobetxatu eta formatu zaitezte!
https://www.formacionactivate.es/ 

1 comentario:

Joseba A. Etxebarria dijo...

Kaixo Alex, laugarren ikasgaian ikasiko duzuna sakonago ikasteko formakuntza da hau. Eskerrik asko.