martes, 6 de octubre de 2015

Pentsatzeko Sei Kapelak

Irakasgai askotan, batez ere honetan, taldean egin behar dugu lan. Askotan, elkar ulertzea ez da erreza bakoitzak pentsatzeko modu desberdina duelako.

Edward de Bonok Six Thinking Hats liburua idatzi zuen. Bertan, Pentsatzeko Sei Kapelen teknika azaltzen du, taldean elkarrekin modu eraginkorrago batean pentsatzeko, gaiak ikuspuntu desberdinetatik landuz.  

Teknika hau  giza gogamenean gertatzen dena simulatu nahi du, kapela baten antza hartuta. Kapela bakoitza kolore batekoa da, sinbolizatuz errealitatea ikusteko era desberdinak.

Orduan, erabaki bat hartzerakoan, kolore bateko kapela “jarri” behar da buruan eta kolore horren ikuspuntutik gaiari buruzko iritzi bat adierazi. Beharrezkoa da kolore bakoitzari lotutako arauak betetzea, baita kapela guztiak aldatzen joatea. 

Kapela bakoitzaren azpian, adibide bat jarriko dizuet argiago ulertzeko. 
  • Kapela urdina: Beste kapelen kontrola. Hauen ordena eta antolaketa.
  • Kapela zuria: Modu objektibo eta neutralean pentsatzeko; datuak, zenbakiak…
    • Nire logelako aulkia; nolakoa den, zein tamaina duen
  • Kapela gorria: sentimenduak, intuizioak…adierazteko, azalpenik eman gabe.
    • Aulkia oso polita iruditzen zait
  • Kapela beltza: trabak jartzen ditu, alde "negatiboa", zentzuz eta arretarekin jokatzea bultzatzen du. Logikoa.
    •  Ez dut inoiz erabiltzen, zertarako gorde? Gainera gehiegi okupatzen du 
  • Kapela horia: alde positiboa bilatzeko eta adierazteko zergatik ondo aterako den
    • Ohean lanak edo ikasten deseroso nagoenean bertan eseri ahal naiz, gainera mahai azpian sartu ahal da
  • Kapela berdea; sormenezko aukerak irekitzen ditu eta Alboko Pentsamenduarekin lotuta dago. Azken hau Edward de Bonok asmatutako beste termino bat da, honen helburua gauzak beste ikuspuntu batetik begiratzea da, bide logikotik irteten.  Ideia berritzaileak.
    • Esekileku berria. Armairuan arropak sartu nahi ez ditudanean bertan utzi ahal ditut.
Helburua da arazoa ikuspuntu desberdinetatik ikustea, taldeko kide guztien  pentsatzeko modua ulertu ahal izateko. Horrez gain, irtenbide desberdinak lortzeko.


Adibidean ikusi duzuenez, bakarka pentsatzeko baliagarria da baita ere.

Bideo honetan ikus dezakezue kapelen azalpena:



Espero dut teknika hau baliagarria izatea!

1 comentario:

Joseba A. Etxebarria dijo...

Kreatiboa izateko metodoak daude Naia, erakutsi duzun moduan. Hau gurean baino Kreatibitate asignaturan ikustea interesgarriagoa izango zen, ez duzu uste? Eskerrik asko