Mostrando entradas con la etiqueta informazio osagarria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta informazio osagarria. Mostrar todas las entradas

lunes, 18 de diciembre de 2023

PHOTOSHOP BASICO - CURSO SUBVENCIONADO

Informazio gehiago: https://konectia.net/curso/photoshop-basico/ 

CURSO PHOTOSHOP BASICO

EN EL ESFUERZO ESTÁ EL ÉXITO

¡¡CONTACTA CON NOSOTROS!!

  Curso gratuito (Formación 100% SUBVENCIONADA)

Dirigido a:

  • Trabajadores  Autónomos
  • Personas en situación de ERTE
  • Personas desempleadas
  • CARACTERÍSTICAS

    •  Duración 100 horas

martes, 12 de septiembre de 2023

GAZTE EKINTZAILETZARAKO BEKEN DEIALDIA, 2023

 “Gazte ekintzailetza” izeneko programak enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea izanen du helburu, gehien dela, 25. Honetara, ekintzailetzaren kultura zabaldu eta aktibatu nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean, unibertsitatearen eremuan sor litezkeen enpresa ekimenak laguntzearren.


Ikusi hemen informazioa: https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/gazte-ekintzailetza-bekak

martes, 1 de diciembre de 2020

Komunikazio agentzia independenteak

Oso debate interesgarria irratsaio honetan entzun daitekeena. Asignaturaren hirugarren ikasgaian murgiltzeko oso baliogarria da.


martes, 18 de septiembre de 2018

Lan egiteko sistemak eta prozesuak aldatzen ari dira

Prest zaude lan egiteko eratzen ari diren sistema berrietan edota hedatzen ari diren prozesu berrietan?

Ikusi artikulu hau zure formakuntza prozesua aldatzeko posiblea duzun neurrian. Ideia batzuk ekarri dizkizut hurrengo lerrootan:



Calentar la silla

La aportación del trabajador al valor añadido de la empresa ya no puede medirse en función de las horas de trabajo que permanece anclado a su mesa

Los cambios profundos que se adivinan —o ya están presentes— en la gestión de las empresas reclaman desde este momento una mayor presencia de las políticas de recursos humanos y de gestión de los trabajadores dentro de cada empresa.

El gran cambio que ya está en marcha y que es palpable en muchas empresas es la desaparición del centro de trabajo fijo, sagrado y referencia de presencias, ausencias o jornadas laborales cuantificadas. La aportación del trabajador al valor añadido de la empresa ya no puede medirse en función de las horas de trabajo que permanece anclado a su mesa. La aparición de los ordenadores, de las conexiones informáticas, de la posibilidad del trabajo desde casa, en fin, empuja hacia otro modelo de relación productiva. Que tampoco es nuevo, porque en las profesiones liberales nunca ha sido recomendable el calentar la silla.

La fisonomía de las empresas está llamada a cambiar cuando se advierta que el trabajo a distancia puede ser más rentable, bien gestionado, que el empleo de proximidad. Si lo que se mide es el valor añadido, no es necesario organizarse para medir un indicador indirecto como es la asistencia.

La contratación precaria es un exudado de la recesión y no será un fenómeno pasajero; antes al contrario, será la modalidad dominante de reparto del empleo en los próximos años. En tal escenario cobran fuerza modos de relación laboral menos arraigados en décadas pasadas y se exploran cambios de tono en esas modalidades (como la de la remuneración por objetivos) para extraer la rentabilidad posible. Hay pioneros mercados profesionales que consiguen más renta así que con contratos fijos o, incluso, blindados. A costa de renunciar a la seguridad, claro.

miércoles, 15 de noviembre de 2017

martes, 14 de noviembre de 2017

Neuromarketing

Interesik baduzu hitzaldi honetan, bidali iezadazu email bat zure datuekin (izen-deiturak, email eta tlf.).

viernes, 10 de noviembre de 2017

Las mayores amenazas al modelo de las agencias de publicidad

Gaur Hubspot enpresak bere blogean publizitatearen profesionalentzat publikatu duen artikulua taldeari ekartzen diot, hirugarren lan praktikoan aplikatzen den edukia duena hain zuzen.


Las mayores amenazas al modelo de las agencias de publicidad

Cuando hay una amenaza considerable para tu empresa, ¿qué haces? ¿Te resguardas y esperas que (ojalá) no afecte a tu compañía? ¿O cambias y evolucionas para enfrentar la amenaza? El modelo de las agencias de marketing —sus procesos, estructuras de pago y relaciones— está cambiando porque el marketing está cambiando. Le preguntamos a diferentes ejecutivos de agencias de marketing y de publicidad qué piensan ellos que son las amenazas más grandes al modelo actual de agencias y cómo están evolucionando para enfrentar las exigencias y desafíos actuales. Estas son las 17 amenazas más grandes que nos sugirieron:

martes, 7 de noviembre de 2017

Student Branding

Gure asignatuaren formakuntza osatzeko jardunaldia.



lunes, 6 de noviembre de 2017

Ekitaldi profesional interesgarria zuretzat

Bilbao Tech Week 2017

Hiri teknologikoa gaur egun. Teknologiaren ardatz etorkizunean.
Bilboko sektore teknologikoari atentzio lokala, nazionala zein internazionala erakartzeko diseinatutako ekimena da Bilbao Tech Weeka. Bestalde, gune teknologikoa eta berrikuntza eta elkarlanaren adibide dela erakutsi.

Datorren azaroaren 7tik 10era, Teknologia medikuntzan, Blockchain, Startupak eta Marketing Digitala gaiei buruzko hitzaldi eta tailerren egitarau zabalak eskeiniko ditu.
Ekitaldia EiTB-ko Multibox  gelan izango da eta tailerrak Ve Bilboko bulegoan izango dira.

Hurrengo edizioak

Bilbao (Bizkaia)
Data: 2017/11/07-tik aurrera 2017/11/10 arte
Prezioa: Doakoa
  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: Ekitladia, EiTB-ko Multibox gelan. Tailerrak, Ve Bilboko bulegoan
  • Ordutegia: 09:30 - 20:30 tara (Ekitaldia, 9:30tatik 13:30etara. Tailerrak, 18:00etatik 20:30etara.)
  • Antolatzailea: Ve Interactive, Innolab Bilbao, binima, Hispavista
Informazio gehiago
Izena ematea

 

lunes, 2 de octubre de 2017

Zelako pertsonak izan behar ditugu ikasgelan

Irakur ditzagun Jose Antonio Marina pentsalariaren ideiak eta saia gaitezen gure ikasgelaren egoerarekin alderatzen. Zer ondorioak atera genitzake?

Consumer Eroskin ikusita

José Antonio Marina, irakasle eta idazlea: "Askatasunak ez luke balore nagusia izan behar"

José Antonio Marina pentsalari humanista, ia edozer gauzari buruz galdetzeko gogoa ematen duen horietakoa dugu; erantzuna bikaina eta ulergarria eta gainera hezigarria izango delako.




Bere liburuetan etika, adimen sortzailea eta lengoaiaren mekanismoak eta hitzek eta sentimentuen adierazpenak duten erlazioa eta antzeko gaiak jorraitzen dira, eta merkatuan arrakasta handiz gainera, best seller-etarako gaiok bat ere egokiak ez direla pentsatu arren. Erabili ohi duen saiakera zientifikoaren formatua bat ere herrikoia izan ez arren, bere testuek errotorika iradokitzailea, gaur-gaurkoa eta berebiziko kilitate literario dute ezaugarri.
Hori gutxi balitz, Marinaren obra ez da bat ere elitista: horren adierazgarri dugu adibideen aberastasun eta originaltasuna, edukiak aurkezterakoan ordena zaintzeko duen modu zorrotza eta kontzeptuen argitasun goraipagarria. Azken batean, gairik sakon eta konplexuenari ere tripak ateratzen dizkion "burutsu" horietakoa da, pertsonarik apalenak ere, ahalegin txiki bat eginda, ulertzea (eta gozatzea) lortzen duena. Institutuko katedraduna da Madrilen eta besteak beste, "Ética para náufragos" edo berriki, "La selva del lenguaje" (Anagrama) liburu arrakastatsuak argitaratu ditu, azken hori sentimenduei eta hizkuntzari buruzkoa. José Antonio Marinarentzat, inteligentziaren gailurra etika da eta ez zientzia. Eta are gutxiago garaipen soziala.


Nola definituko zenuke pertsona inteligentea?
Adimenaren funtzioa gizakiaren portaera zuzentzea da, bizitzako egoeretatik ongi atera ahal izan dadin. Zuzen jokatu ahal izateko, lehenik eta behin, gauzak egoki baloratzen jakin beharra dago. Eta hortxe sartzen dira jokoan eta funtsezko dira sentimenduak eta borondatea, gero horren arabera jokatu ahal izateko. Adimenaren gailurra etika da eta ez zientzia. Gaur egun oker ulertzen da adimena: askorentzat pertsona azkarragoa da lehen graduko ekuazioak askatzen dituena familia egoki antolatu eta zoriontsu dena baino, eta nire ikuspuntutik, guztiz alderantziz da. Datozen urteetan zeresana emango duen kontzeptu berri bat "taldeen adimena" da: familiarena, enpresarena, alderdi politikoena eta abar. Adibidez, familia inteligentea, komunikazio arazoak konpontzen dituena litzateke, zoriontsu izateko aukera gehiago izango baitu horrela. Beste muturrean daude gizartearengana hurbiltzeko aukerak murrizten dituzten alderdi politikoak, herritarrak erakartzeko moduko ideia propio edo berririk ez baitute aukezten, adimen sozialik ez dutelako.


Zer da, orduan, pertsona "azkarra" izatea?
Argiago esateko, pertsona azkarra, pertsona argia, zuhurra, berekoia eta bere aldetik doana da. Espainian balio handia ematen zaio eredu horri eta hor ditugu pikaroak eta pikarokeria guztia, tratulariak, finantzetako injineruak, inoren kontu bizi direnak; gizartearen gehiengoak horien antzeko izan nahi luke. Pertsona ospetsu batekin oheratu eta telebistan kontatzeagatik bost milioi eskuratzeko gai diren pertsona azkarrak txalotu egiten ditugu. Tristea da, baina horixe da gaur egungo gazte askoren eredua, kopia eta kaskarkeria.


Zer irizten diozu askatasunari, gaur egun hain gutxi zehaztu eta mundu guztiak goraipatzen duen kontzeptu horri?
Nire ustez hutsegitea da askatasuna gizarteko balore nagusi bihurtzea, edo bestela esanda, balore handiagorik ez dagoela uste izatea. Maxima horren arabera, ez genuke gizarteko desberdintasunei aurre egiteko zergarik ordaindu beharko, nahi duguna egiteko askatasuna baitugu. Hala balitz, justizia, berdintasuna, maitasuna eta beste balore batzuk, adibidez, askatasunaren menpe egongo lirateke eta nire ustez, horren gainetik daude. Gainera, gizakia ez da librea: familia baten baitan eta muga fisiko eta sozial batzuekin jaiotzen da. Benetan garrantzitsua dena askapena da, miseriazko egoeretatik edo politikoki zuzenak ez direnetatik askatzea. Eta gai indibidualagoetan, funtsezko deritzot beldurra, agresibitatea edo sexualitate obsesiozkotik askatzeari. Niretzat, autonomia kontzeptua da garrantzitsuena; hau da, norberak erabakitzen ditu bere helburuak zirkunstantzia guztiak baloratuz eta gero beste pertsona batzuekin lagun egin eta lankidetzan aritzea erabakitzen du. Azken batean, nire askatasuna mugatu egiten dut, nire bizitza beste batzuekin konpartitzea ona iruditzen zaidalako.


Etika eta arrakasta pertsonala kontrajarrita al daude?
Beti -ez orain bakarrik- edozerk balio izan du garaipena lortu ahal izateko. Baina kontuan izan behar da zuzenak ez diren garaipen guztietan norbait geratzen dela kalteturik. Giza-adimenak asmatu duen irtenbide multzo gisa defini liteke etika. Baina bere arazoak konpontzeko edo arrakasta lortzeko balore etikoak gainditzen dituenak "oihaneko legea" ezartzen du. Horrela, "edozerk balio du" pentsakera nagusitzen da eta izaki krudel bihurtzen gara.


Egia al da gazteriak kolektibotasunerako baino norbanakotasunerako joera handiagoa duela dioen topikoa?
Gaur egungo gazteak oso indibidualistak dira, taldearengan pentsatu eta solidarioki parte hartzen dutenak- GKEetan adibidez- badauden arren. Baina egia da gazteria oso indibidualista dela eta horren zergatia bizi dugun eszeptizismoan bilatu behar da. Ekintza indibidualak ez duela ezer aldatuko uste dute gazteek, eta beraz, ekintza alperrikakoa dela eta borroka horretan atzera egiten dute, izaki pasibo bihurtzen dira. Hori zuzendu ahal izateko, hezkuntza prozesuen hutsuneak konpondu behar dira eta gutako bakoitzak gizartea hobetzeko zerbait eskain dezakeela dioen ideia berreskuratu. Taldearen inteligentzia aktibatzea lortu behar dugu eta ekintzak komunitate osoarentzat emaitza positiboak sor ditzakeela sinistu.

miércoles, 19 de octubre de 2016

Unibertsitateko burbuilatik aterata

Gaur Zamudioko Parke Teknologikoan eskola izan dugu Juan de la Herrán profesionalaren eskutik. Esperientzia eta formakuntza ekintza zuen gustokoak izan direla espero dut. Zuen asistentzia eskertzen dizuet. Hona hemen ateratako argazkiak:



lunes, 5 de octubre de 2015

Aktibatu!

Formatu formatu formatu. Hitz berdina entzuten dugu milaka aldiz egunero guri zuzenduta, ikasleoi, etorkizunean gustoko lana aurkitzeko arazorik izan ez dezagun. Baina batzutan formatzea ez da posible arrazoi ekonomikoengatik, denboragatik, formakuntza jasotzeko beste hiri batera desplazatu beharragatik...
Ba ekarri dizuedan web orriarekin jada ez dago formatzeko oztoporik. https://www.formacionactivate.es/ , Googlek zenbait hezkuntza zentroekin, hala nola, Bartzelonako Unibertsitatea edo Madrilgo Unibertsitate Complutensea, martxan jarri duen web orrialdea da, zeinetan dohaineko zenbait kurtso dauden, eta bakoitzarekin formakuntza ezberdina jasotzen duzun.
Hauek dira Formación Actívatek eskaintzen dituen kurtsoak:
  • Marketin Digitaleko Online Kurtsoa
  • Web Analitikako Online Kurtsoa
  • Merkataritza Elektronikoko Online Kurtsoa 
  • App-en Garapenerako Online Kurtsoa 
  • Cloud Computing-eko Online Kurtsoa 
  • Web Garapenerako Online Kurtsoa 
  • Garai Digitaleko Produktibitate Pertsonaleko Online Kurtsoa 
  • Ekintzailearen Online Ibilbidea
 Hauetaz aparte, badaude zenbait kurtso presentzial ere (dohainik guztiak), zeintzuek Espainiar Estatu osotik dauden urte osoan zehar, hiri askotatik igaroz:
  • Oinarrizko Marketin Digitaleko Kurtso Presentziala 
  • Espezializatutako Marketin Digitaleko Kurtso Presentziala 
  • Ekintzaileentzako Formakuntza 
Jarraian Formación Actívateko zenbait bideo txertatuko ditut, zeintzuetan erakundeko informazio baliagarria agertzen den, bai eta Google Españako Komunikazio Zuzendariaren formakuntzaren ibilbide txiki bat.



Beraz badakizue, denbora librea baduzue ez egon sofan botata, denbora aprobetxatu eta formatu zaitezte!
https://www.formacionactivate.es/ 

lunes, 13 de octubre de 2014

E SHOW 2014



E SHOW marketin onlineko azoka ospatu da Madrilen

Mundu mailan famatua den azokan urteko berrikuntzak erakusten dira. Marketin onlinean jarduten diren enpresak bere zerbitzuak erakusteaz aparte, interneteko munduan sartuta dauden enpresak ere badoaz puntako teknologiei buruz informatzera.

ESHOW marketin onlineko nazioarteko azoka ospatu da aurten Madrilen. Sao Paulo, Lima, Bartzelona eta Lisboan ospatu ziren aurreko edizioak. Social media, eCommerce eta Hosting & Cloudeko nobedadeak aurkezten dira bertan . Urriaren 8an eta 9an Madrileko IFEMA azoka esparruan izan zuen leku.

Jardunaldietan app mobilentzako aplikazioak maiz aipatu ziren, hauek baitira enpresek erabiltzen dituzten tresnak mugikorretan bezeroekin kontaktuan mantentzeko eta bere zerbitzu eta produktuak erakargarriago egiteko. Webetik mobilera salto egitean datza aurtengo eCommerceko nobedadea. 

Berrikuntzaren  inguruan ere aritu ziren, interneten mundua oso aldakorra baita eta denbora gutxian teknologiek piloa aldatzen baitute. Fernando Rodríguez Agbo enrpesaren ko- fundatzaileak  esan bezala, "si hay alguna innovación que puede matar a tu negocio, mátalo tu antes". 

Bestalde,  ordainketa orrietan dauden arazoei buruz hitz egin zuen Elena Alvarez Popular Payments enpresako Head of Business Development arduradunak. Alvarezen arabera, ordainketa   erosketa esperientziaren barruan dago. Horregatik  zaindu behar da ordainketak egiteko momentua eta oztopoak kendu behar zaizkio bezeroari bere txartel zenbakia jartzerakoan.

Elena Alfaro Emoinsight enpresako bazkide fundatzaileak erosketa prozesuan bezeroa ondo sentiaraztea azpimarratu zuen. Alfarok esan bezala, "con las emociones nacemos pero sabemos muy poco de ellas". Erosketa prozesuan enpresaren lana da bezeroa gustora sentitzea, errepika dezan. Sentsazio positiboetara bideratu behar da erosketa prozesu osoa, eta askotan enpresei alde hau ahazten zaie. 

martes, 21 de junio de 2011

Personal Branding

Dohaneko liburu interesgarria duzu hemen (sakatu irudian)Enlace


viernes, 12 de noviembre de 2010

Interneten egunean egoteko jakin behar duzun guztia

Orain arteko ideia- eta teknologia-iraultzarik handiena ari da gertatzen Interneten. Azken urteotan, hori dugu aplikazio eta zerbitzu guztiak eraikitzeko plataforma.

Ez gelditu atzean, eta ezagutu, jardunaldi honetan, industriak (aisiaren eta komunikazioaren industriak, esaterako) guztiz eraldatzen ari diren berrikuntzak.

Interneteko azken berrikuntzetan egunean egoteko denborarik ez duten profesionalentzako jardunaldi aproposa da.

Norentzat: gaur egungo Interneteko tresnen eta teknologien berri izan nahi duten arlo guztietako profesionalentzat.

Egitaraua:

• Informazioa: sorkuntza (blogak, wikiak), kontsumoa (RSS, batzaileak, OPML, widget-ak), web semantikoa (YQL, Wolfram Alpha), mikroformatuak, creative commons.


• Aisia digitala: podcast, bideo-podcast, IPTV, Flash, Silverlight, HTML 5, bideo-streaminga (IPTV, Netflix, Hulu, amazon, iTunes), audio-streaminga (Spotify, last.fm).

• Web-aplikazioak: identitatea eta autentifikazioa (OpenID, Facebook Connect, Open Social, Oauth), cloud computing (amazon, Windows Azure, Google App Engine) , software librea, frameworkak (Ruby On Rails, Symfony, Django), ordainketak (PayPal, Google Checkout), aplikazio analitikoak (SEO, SEM, tests A/B, Google Analytics).

• Komunikazioak: elkarlanekoak (Google Wave), VoIP (Skype, Google Voice).

• Sare sozialak: orokorrak (Facebook, tuenti, MySpace), profesionalak (LinkedIn, Xing), microblogginga (Twitter, Google Buzz), aplikazioak eta marketin soziala.

• Geokokapena: Google Maps/Earth, Microsoft Bing Maps, OpenStreetMap.

• Internet mugikorra: teknologiak (iPhone, android, Windows Mobile 7), geokokapena (FourSquare, Gowalla), errealitate areagotua (Layar).

• Gailu berriak: liburu elektronikoak (Kindle, nook), bideo-jokoetarako kontsolak (Wii, DSi, Xbox 360, PlayStation 3), netbookak (Chrome OS, MeeGo), tabletak (iPad).

  • Data: 2010/11/17
  • Ordutegia: 9:00etatik 12:00era
  • Iraupena: 3 ordu
  • Lekua: Ibaia Hotela - Sandamendi Auzoa, 41 48192 Gordexola (Bizkaia)
  • Honek emana: Miguel Sánchez eta Javier Eguiluz
  • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala

viernes, 1 de octubre de 2010