lunes, 30 de noviembre de 2020

CONTENT CURATOR


Artikulu bat irakurtzen nengoela, izen honekin topatu nintzen. Ez nekien zer zen, hala ere izenagatik imaginatu nuen. Content = edukia  Curator= sendatu. Honi buruzko informazioa bilatzen hasi nintzen eta egunerokotasun handiko hitz bat da dagoeneko. Horregatik honi buruzko bideo bat eta azalpen labur bat uzten dizuet.

Egia esan hainbat definizio mota ezberdin topatu nituen baina egokiena iruditu zitzaidan Dolors Reigek bere blogean aipatutakoa. 
Conten Curator deitzen zaio etengabe informazio desberdinak bilatu, multzokatu eta partekatzen dituenari.
Izen horrekin edo beste izen batekin publizitate agentzia guztietan dagoen persona bat da. Pertsona  honek RRSS eta bloggetako informazioa kudeatzen du. Azken finean edukiak sendatzen dituen persona bat da. Hau da, Community Manager bat, Content Manager edota Social Media Manager.

Zer den eta Zertarako balio duen lan hau:
  •   Marka baten ospea ezagutzera emateko.
  •   Informazioa kudeatzen duen iturri konstante bat da.
  •   Online komunitateak handitzen laguntzen du.
  •   Online perfiletan engagement gehiago izaten laguntzen du.
  •   Online argitalpenetan lagungarria da.
  •   Sormen prozesuan denbora aurrezten laguntzen du.
  •   Azkeneko berriekin eguneratzen laguntzen du.
    Content Curator batek honela antolatzen du bere eguneroko lana:








Bideoa link honetan topa dezakezue:

http://www.enriquedans.com/2012/03/sobre-la-content-curation-y-su-importancia.html


No hay comentarios: