lunes, 30 de noviembre de 2020

Miro: elkarlanerako plataforma


 Kaixo guztioi!

Gaur Move estudioko Patxi Fernándezekin aritu gara elkarrizketa egiten eta zuekin partekatu dezakegun informazio interesgarria eman digu.

Guztiok dakigun moduan, galdera bat izan da: "pandemiaren egoerara egokitzeko agentziek zer egin dute?". Move estudiotik tresna berri bati buruz hitz egin digute: Miro plataforma. Taldeko guztiontzat ezezaguna zen eta azaldu digun moduan oso baliagarria izan zaie estudioan pandemiako lehenengo olatuan, elkarlanean aritu ahal izateko.

Miro platafoma bere esentzian bideodeiak egiteko tresna da, eta askok galdetuko zarete: horretarako ezin dugu Zoom edo Skype erabili? Miroren ezberdintasuna da elkarlanean aritzeko tresnak ahalbidetzen dituela, batez ere, denbora errealean beste pertsonekin diagramak margotzeko arbela kolaboratiboa.

Proiektuak bideratzeko tresna oso baliagarria da, COVID-19ak ekarri dituen ondorioen artean bat work-shopak egiteko aukera desagertzea izan da eta Mirorekin hori aldatu da. Patxik azaldu digun moduan, lehen Post-it-ak eta dinamika ezberdinak erabiltzen zituzten haien bezeroekin lan egiteko eta proiektuak antolatu edo modu bisualean egiteko, baina segurtasun neurri berriekin hori egiteko aukera murriztu da. Mirok lan hori ahalbidetu du, eskaintzen duen arbel digital erraldoi horretan.

Plataformak aukera ematen du ere ezaguna dugun Kanban metodologiaren bidez lan egiteko besteak beste. Animatzen zaituztegu tresna honi buruzko beheko bideoa ikustera haren funtzionamendua hobeto ulertzeko.

Uste dugu oso erreminta baliagarria dela, are gehiago gaur egun bizi garen egoeran, zeinean lan asko distantzian egin behar dugun. Berriro ere tokatzen bazaigu etxetik lan egitea Miro erabiltzea ideia ikaragarria izan daiteke. Espero dugu interesgarria eta baliagarria izatea, eskerrik asko!



Informazio iturriak:

-https://www.genbeta.com/herramientas/miro-plataforma-colaborativa-para-dibujar-pizarras-tiempo-real-videoconferencias

-https://miro.com/

Argazkia: www.miro.com

No hay comentarios: