miércoles, 10 de septiembre de 2014

Asignaturaren programa

IRAKASGAIAREN IZENA
Publizitate eta harreman publikoen sistema eta prozesuak

IRAKASLEA:
Izena: Joseba Andoni Etxebarria Gangoiti
Saila: Ikusentzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Telefono zenbakia: 946012411
Helbide elektronikoa: joseba.etxebarria[abildua]ehu.es
Web-orria: www.ehu.es/cyp


Gaitasun espezifikoak:

1. Publizitate sistemaren enpresak eta erakundeak ezagutu, baita beren parte-hartzea sisteman ere.
2. Publizitatearen eta harreman publikoen jarduerak aplikatzeko testuinguru profesionalaren prozesu emankorrak eta ez-emankorrak bereiztu
3. Publizitatearen eta harreman publikoen profil profesional nagusiak ezagutu, baita helburupeko komunikazioaren prozesuari ekartzen diotena ere.
4. Helburupeko komunikazioaren aplikazioa enpresetan eta erakundetan ezugutu.
5. Publizitate sisteman eta helburupeko komunikazioaren prozesuen garapenean datozen aldaketa nagusiak antzematea, teknologia berrien eragina batez ere.


Helburuak:

Lauhilekoaren bukaeran ikasleek hurrengo helburuak erdiesteko asmoa dugu:

1. Lan-taldetan ikasteko eta harremanak izateko gaitasuna.
2. Proiektu bat burutzeko behar den dokumentazioa emandako denboran eta baldintzatan  bilatzeko eta garatzeko gaitasuna izatea.
3. Ororen proiektua den helburua baten arabera baliabide eskuragarriak eta dokumentazioa integratzeko eta erabilitzeko gaitasuna izatea.
4. Publizitate eta harreman publikoen sistemaren instituzio eta profesional nagusiak ezagutzea.
5. Helburupeko komunikazio prozesuak identifikatzeko gaitasuna izatea.
6. Proiektu bat komunikatzeko gaitasuna garatzea.
7. Publizitate sistemak dituen erronka berriak ulertzea, baita bere garepenean teknologia berriek duten eragina ere.

GAI ZERRENDA
1. Publizitate sistema. Sistemak, prozesuak eta kalitatea.
2. Iragarlea: sistemak eta prozesuak.
3. Publizitate agentzia: sistemak eta prozesuak.
4. Publizitate sistema eta teknologia berriak.

METODOLOGIA
    Erabiltzen diren formakuntza-prozesuak:
    -Eskola magistrala ikasletzaren partehartze aktiboarekin
    -Ikasgelako praktikak
    -Kasu praktikoen bilaketa eta azterketa
    -Ikaslearen aurkezpenak
    -Lan-taldeko lana
    -Autoformakuntza

    EBALUAZIOA
      Ebaluatzeko irizpideak:
      Ikasleak izan duen ustiapen maila irakasleak diseinaturiko prestakuntza-prozesuan hiru aspektuetan oinarritzen da:
      Ikasgelako lan praktikoak nota finalaren %40a dira. Atal praktikoa.
      Ezagutza teorikoa neurtzeko azterketa nota finalaren %60a da. Atal teorikoa.
      Ebaluaio jarraitua dela eta, atal praktikoak lauhilekoan zehar bakarrik egin daitezke, beraz, maiatzeko notak uztaileko deialdian mantenduko dira.
      Ebaluzio jarraitua ez egiteko arautegiak hartzen dituen salbuespenetan egon daitekeen ikasleak azken froga eskatu behar dio sailetako batzordeari eta irakasleari.

      Formakuntza-prozesuari gehienezko probetxua ateratzeko ikasleriaren laguntza ezinbestekoa da, bai eskola magistralen garapenean, bai ikasgelako praktikak burutzeko unean, baita ikasle bakoitzaren esfortzuen balorazio zuzena egiteko jardueretan ere.


      BIBLIOGRAFIA:

      Oinarrizko bibliografia
      1. Reestructuras del sistema publicitario. J.S. Victoria (ed.) Ariel Arg.  2005
      2. Estructura de la actividad publicitaria. Mariano R. Castellblanque. Paidós Arg. 2001
      3. Relaciones Públicas. La eficacia de la influencia. Octavio Isaac Rojas. Esic Arg. 2006
      Bibliografia osagarria:
      1. La fuerza de la publicidad. Marçal Moliné. McGraw Hill Arg. 2000
      2. Las claves de la publicidad. Mariola García Uceda. Esic Arg. 2008
      3. El modelo de la nueva agencia. Profesional batzuek idatzita. Dohainiko liburua interneten. 2009



      Interneteko helbide interesgarriak:

      1.    www.komunika.info
      2.    www.moline-consulting.com
      3.    www.aeap.es
      4.    www.iab-spain.net
      5.    www.infoadex.es


      Programa honen azalpen zehatzagoa moodle-ko sisteman duzu.


      Ikasgaiaren egiturari buruzko komentarioa egin nahi baduzu, egizu mesedez iruzkinetan edo irakasleari tutoretza-orduetan.

      No hay comentarios: