Mostrando entradas con la etiqueta formakuntza-metodoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta formakuntza-metodoa. Mostrar todas las entradas

martes, 8 de octubre de 2024

Lan proiektuak ondo definitzen eta gauzatzen ikasi gure irakasgaian

Asignaturaren metodologian lantalde bakoitzak proiektuaren plangintza atazen arabera egiteko konpetentzia ikasi eta praktikatu behar du.

Lehenengo pausuetan lan praktikoaren plangintza egiteko beharra dago eta zeregin horretan publizitatearen sektoreko lan profesionalean ezagutza eta gaitasun interesgarriak diren praktikatzeko parada da. Taldekideekin batera egiteko plangintza da, eta horrekin guztion artean pentsamendu analitikoaren eta estrategikoaren praktika egiteko modukoa ere.

Adibidez, lan praktikoaren plangintza ONDO egiteko praktikatu behar izan diren konpetentziak:

Proiektuak aurrikusteko konpetentzia dugu, proiektuan beharko diren baliabideak aztertzeko eta atazen esleipenak egiteko, hain zuzen. Ataza bakoitzaren esfortzua (orduak) aurrikusteko beharra dago. Guzti honekin proiektuetan aurrekontuak egiteko konpetentzia ere handitzen da.

Proiektu bat atazetan zatitzeko konpetentzia, proiektuen kudeaketan oinarrizko gaitasuna delako. Taldekide guztiek lan praktikoa planifikatzeko amankomuneko hausnarketa egin behar dute. Kide guztiek lan praktiko bakoitzean lana egin behar dute lana ahalik eta lasterren eta hoberen egiteko atazak, egileak eta denborak definitzen. Honekin askotan txarto erabiltzen den metodologiaren kontra jokatzen dugu metodologian, hau da, proiektu osoa zatitzea eta taldekideek proiektuaren zati bakarra garatzea. Azken metodologia txarra hori ezin da ikasi unibertsitatean.

Denboraren kudeaketarako konpetentzia. Denbora baliabide garrantzitsua kontsideratzea eta kudeatzeko konpetentzia praktikatzen da.

Pentsamendu estrategikoa praktikatzen da. Taldekideen gaitasunak eta proiektuaren beharrak planifikatzeko bide egokienak aztertzen eta erabakitzen dira, taldearen lana efizienteagoa izateko.

Talde-lana praktikatzen da. Kronograma garatzeko eta erabakitzeko talde-lana erabat beharrezkoa da. Taldeak horren gainean eztabaidatzen du eta erabakiak hartzen ditu, honekin taldean erabakiak hartzeko konpetentzia handitzen da. Hemen taldekide bakoitzak egin behar duena eta noiz egingo duen zehaztu behar da. Horrela taldekideek egindakoa ikusi ahal da, horretatik ere ikas daiteke eta bileretan atazei taldearen oiniritzia kriterioz emateko bidea da. Denon artean adosteko oinarrizko erabakiak dira. Benetako talde-lana.

Zereginak edo atazak helburuaren arabera eta elkarrekin definitzea oso lagungarria da egingo diren atazak egokiak izateko. Lanaren kalitatea bilatzeko grina horren bidez praktikatzen da.

Konpetentzia edo gaitasun hauek oso garrantzizkoak dira talde-lana burutzeko eta ikaslearen enplegagarritasuna handitzeko helburuan. Talde-lana ondo garatzen jakitea unibertsitatean ikasteko esfortzua izan behar da, hemen esperientzia egokiak garatu ahal direlako. Hau praktikatzeko ez da beharrezkoa publizitate-agentzia edo enpresa batean egotea.

Honetaz gain, proiektuaren plangintza eta kronograma ondo egitea oso lagungarria da lan praktikoaren garapena ondo egiteko. Kronograma ondo egiteak denbora ondo kudeatzeko laguntzen digu, atazen erregistroa Trellon errazten du eta bilerak eta aktak egitea errazten du.

Nolanahi ere, gogoan izan behar da praktikak datuak egituratzeko gaitasuna hobetzeko balio duela; beraz, erregistratu behar diren datuei buruz hausnartu behar da, zertarako erabil daitezkeen prozesuak berrikusteko eta hobetzeko (gure kasuan, ahalik eta hobekien ezagutu behar dira taldeko pertsonen parte-hartzea). Garrantzitsua da, halaber, datuak kalkulu-orrian egituratzea, haiekin lan egiteko erabilgarriak izan daitezen. Oinarrizko egitura da proiektuaren jarraipena eta erregistroa egitea, definitutako atazen arabera, ataza bakoitza kalkulu-orriaren lerro batean eta ataza zutabetan definitzeko datu guztien arabera.

Hemen dugu ikasleen talde batek egindako esfortzua lan praktiko baten atazak definitzeko. Komentatu ditudan konpetentziak aplikatzeko islatzen duen duen esfortzua duena (ataza bakoitzaren datuak falta dira eta datuen estruktura ez da oso egokia ataza edo zeregin bakoitzak errenkada osoa hartu beharko zuelako):




miércoles, 2 de octubre de 2024

Adobe Illustrator errementari buruzko ikastaroa egiteko aukera

 Datorren asteazkenean saileko lankide batek Adobe Illustrator diseinatzeko programari buruzko ikastaro baten informazioa emango du.

Interesik baduzu, izena emateko esteka eGelan duzu.

Anima zaitez!




Zer da ECTS kreditu bat eta zelako esfortzua egin behar da asignatura honetako lan praktiko batean??

Informazio-iturria UPV/EHU:

Kreditua ikasketak baloratzeko unitate bat da. ECTS kredituak (European credit transfer system) duen ezaugarri esanguratsuena da eskola orduez gainera irakasgaia gainditzeko egin behar den ahalegina ere (ikasteko orduak, mintegiei eskainitakoak, lanak, praktikak edo proiektuak, eta azterketak eta ebaluazio probak prestatu eta egiteko orduak) balioesten duela. UPV/EHUren berezko ikasketetan balioztatu da ECTS kreditu bakoitzerako 25 ordu behar direla.



Informazio-iturria Gazteaurkera:

ECTS kreditua unibertsitateko emaitza akademikoak neurtu eta ebaluatzeko Europa osoan erabiltzen den sistema da.
Kreditu batek 25-30 orduko iraupena du eta ikasturte bakoitzerako aurreikusitako kreditu kopurua 60koa da.


Beraz, ebaluazioaren %10a eskatzen duen lan praktikoak zenbateko ikaslearen orduen lana izan beharko zuen asignatura 6 kreditukoa baldin bada? Eta lan taldean 7 partaide badira zelako lana izan beharko zen ordutan adierazita?




sábado, 28 de septiembre de 2024

Lan praktikoaren plangintza egiteko kontuan hartu beharreko faktoreak

Proiektu baten atazak definitzean, proiektuaren entregagarriak lortzeko egin behar diren ekintzak identifikatzen dira. EDT (Estructura de Desglose del Trabajo /Lanaren banakapen-egitura/ WorkBreakdown Structure) sortu ondoren, deskonposizio horren mailarik baxuena lortzen da egin beharreko atazekin. Ataza horiek pertsona bakar bati esleitzen zaizkio, aurreikusitako exekuzio-denborarekin. Atazaren tipologiaren arabera, ikuskatzaile bat izendatu eta gainbegiratze-ekintza erregistratu daiteke atazak kudeatzeko programan (Trello). Gure praktikan, atazaren arduradunak amaitzen duenean, berehala pasatu behar du “eginda” edo “berrikusteko” egoerara (hala badagokio). Atazaren datuez gain, garrantzitsua da helburua, metodologia eta ondorioak laburtzea, eta teoria atazerako erabili denari buruzko informazioa ematea, baita beste iturri batzuk ere. Ahalik eta egokien aplikatu behar da ikasgaiaren teoria kanpaina planifikatzeko proiektuan. Gure praktikan lanaren banakapen-egitura egiteko tresna egokia Excel da. Proiektuko backlogetik sprint edo hito bakoitzeko backlogera pasatzeko eta Trellon sartzeko.

 


Hona hemen nola azaltzen duten OBS Business School-en erabiltzen ari garen atazakako metodologia: 

Los proyectos no se echan a andar por sí solos. Incluso en aquellos casos en los que la improvisación tenga mayor margen, es fundamental elaborar una lista en la que se fijen las tareas a realizar y sus respectivos tiempos de ejecución. Esta lista, conocida como cronograma de actividades y tareas, suele ser la base para la ejecución de cualquier proyecto o plan empresarial. Y, por eso mismo, de su adecuada proyección y diseño dependerá el cumplimiento de cada una de las fases propuestas. Sin embargo, pese a que se trata de una herramienta ampliamente conocida y empleada con asiduidad, su diseño no siempre resulta una tarea fácil. Las variantes que pueden aparecer en el proceso suelen estar relacionadas con el número de tareas, los miembros que hacen parte del grupo de trabajo, los recursos con los que se cuenta, los objetivos del proyecto e, incluso, las expectativas del cliente o destinatario. Aun así, existe una especie de canon sobre cuáles deben ser los pasos previos al diseño de un cronograma de actividades de un plan de empresa o negocio:

1. Definición de tareas:

En este primer paso se definen todas aquellas actividades que se realizarán dentro de la ejecución del proyecto. Entre más detallada sea dicha descripción, mejores resultados se obtendrán. Incluso, en los casos de tareas complejas, es recomendable dividir dicho apartado en actividades complementarias.

2. Definición de tiempos:

Con las tareas identificadas, el siguiente paso es asignar a cada una de ellas un tiempo de ejecución razonable. Para no incurrir en cálculos desproporcionados, se recomienda aplicar la experiencia en proyectos similares; en caso de que no existe experiencia, una opción es consultar a fuentes especializadas. El objetivo es que, al final de esta fase, el líder del proyecto tenga un tiempo de cada tarea y un tiempo global, dos cálculos que le servirán para trazar la estructura de todo el plan.

3. Relación entre tareas:

Sin embargo, el análisis de las tareas requiere de un matiz importante: la definición de aquellas de carácter simultáneo y, por el contrario, las que no pueden realizarse hasta la finalización de las que le preceden. Estos datos son de gran relevancia, pues de ellos, por lo general, se desprenden formas para optimizar los plazos de ejecución.

4. Restricciones:

Los plazos, a su vez, también tienen condicionantes, como por ejemplo cuando se trata de aquellas tareas que sólo se pueden realizar en determinados momentos o que están sujetas a factores externas (una reunión con un cliente, una fecha específica, etc). Este dato también ayudará a tener un mejor panorama de los plazos generales del proyecto y ayudará a optimizar cada una de sus fases.

5. Recursos disponibles:

En este punto se trata de definir las personas, los materiales o los medios económicos con el que se cuenta para la ejecución del proyecto. Si se adjudica el coste económico a cada etapa, el cronograma servirá como base para la elaboración del presupuesto, otra de las herramientas indispensables en la fase previa de cualquier plan de empresa. En algunos casos, sin embargo, no es posible obtener el dato del coste de una tarea, pues es posible que el mismo se defina a lo largo del proceso.

6. Análisis y revisión:

Finalmente, es indispensable abrir un apartado para la verificación de los tiempos y de la calidad de las tareas realizadas. Esto permitirá la pronta identificación de fallos y la implementación de mejoras o cambios.

En la metodología de la asignatura la bitácora una herramienta para que los equipos desarrollen las tareas de forma adecuada con planificación, desarrollo, conclusiones y fuentes (deficiencia observada en la metodología habitual de trabajo en equipo) y, al mismo tiempo, permite al equipo el análisis, revisión y aceptación de las tareas. La definición de tareas, su desarrollo adecuado y revisión son metodologías que se están utilizando en los grandes centros de estudios. No más que el nuestro aunque sea público y mucho más barato, por supuesto. ;-)

Así se estudia en

https://obsbusiness.school/es webgunetik zuzenean harturik (21/01/26)

viernes, 27 de septiembre de 2024

miércoles, 18 de septiembre de 2024

Unibertsitatetik kanpoko ikasketa osagarriak daude. Adibidez SEO ikasteko modukoak.

 

Jarri egunean SEOn!

Gaur egungo aro digitalean, non guztiek SEOn adituak diruditen, nola nabarmendu zaitezke benetan eta zure webgunea bilaketa emaitzen gailurrera eraman? Ez dira soilik hitz klabeak eta backlinkak; SEOren artea eta zientzia menperatzea da kontua. 

5 orduko tailer intentsibo hau beren trebetasunak hurrengo mailara eraman nahi dituzten SEOentzat diseinatuta dago. Kasu errealak, estrategia aurreratuak eta azken joerak aztertuz, SEOn benetako aditua bihurtuko zara.

Hau ikasiko duzu:

  • Googleren algoritmoa desmitifikatzen: Algoritmoak benetan nola funtzionatzen duen ulertzea eta nola aprobetxa dezakezun zure onerako. 
  • SEO teknikoa: Zure webgunearen egitura, karga abiadura eta SEOrako funtsezkoak diren beste faktore tekniko batzuk optimizatzea. 
  • On page SEO: Estrategia liluragarriak: Bilaketa motorrak erakarri ez ezik, zure entzuleak liluratu eta bihurketak sortu ere egingo duen edukia sortzea. 
  • Off page SEO: Inpaktu handiko linkbuildinga: Kalitate handiko backlinken sare bat eraikitzea, zure agintea bultzatzeko eta zure posizionamendua hobetzeko. 
  • SEOren ROIa aztertzea eta neurtzea: Zure SEO ahaleginen benetako inpaktua neurtzeko eta zure estrategia optimizatzeko tresna egokiak erabiltzea. 

lunes, 18 de diciembre de 2023

PHOTOSHOP BASICO - CURSO SUBVENCIONADO

Informazio gehiago: https://konectia.net/curso/photoshop-basico/ 

CURSO PHOTOSHOP BASICO

EN EL ESFUERZO ESTÁ EL ÉXITO

¡¡CONTACTA CON NOSOTROS!!

  Curso gratuito (Formación 100% SUBVENCIONADA)

Dirigido a:

  • Trabajadores  Autónomos
  • Personas en situación de ERTE
  • Personas desempleadas
  • CARACTERÍSTICAS

    •  Duración 100 horas

PHOTOSHOP AVANZADO - CURSO GRATUITO

 CURSO PHOTOSHOP AVANZADO EN EL ESFUERZO ESTÁ EL ÉXITO ¡¡CONTACTA CON NOSOTROS!! 

Curso gratuito (Formación 100% SUBVENCIONADA) 

 Dirigido a: Trabajadores y autónomos del sector Información, comunicación y artes gráficas. Personas en situación de ERTE Personas en desempleo

martes, 10 de octubre de 2023

Komunikadores XX. Jardunaldia (2023)

 Eguna: 2023eko urriaren 18a (asteazkena)

Lekua: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan.

Egitaraua:

  • 12:00 Jardunaldiaren eta gonbidatuen aurkezpena. Joseba A. Etxebarria, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea saileko irakaslea. UPV/EHU-Leioa.
  • 12:10 Sirope agentziak (sormen agentzia), bere lan egiteko prozesuak eta sormenaren garrantzia azalduko ditu.
    • Cristina Guezuraga (Sormen Zuzendaria) eta Estibaliz Alonso (Account Manager)
  • 13:10 Ikasleen galderak
  • 14:00 Jardunaldiaren amaiera



martes, 26 de septiembre de 2023

Lan praktikoetan Trello erabiltzeko irizpideak

  • Atazak ondo definitu behar dira eta definizioak ataza bat beste batetik bereizteko egokia izan behar da. Atazaren bidez lortu nahi denaren arabera definitu behar da: txostena, konparaketa, plangintza, grafikoa eta abar. Definizioaren bidez atazak bereizten dira.
  • Hasieran “Egin gabe” zutabean proiektuaren ataza guztiak agertu behar dira, hau proiektuaren diseinutik datorren datuetatik. Proiektuan ataza berriak sartzen direnean “Egin gabe” zutabean erregistratu behar dira, bere erantzulea definitu baino lehen. Gero erantzuleak ataza kudeatuko du. Ikasle bakoitzak bere atazen kudeaketa egokia egitea eta, orokorrean, taldeak Trello erreminta erabiltzea praktikaren helburuak dira.
  • Taldekide guztiak erregistratu behar dira argazkiarekin.
  • Ataza banatzen direnean ataza bakoitzak bere erantzulea izan behar du. Ataza bakoitzak erantzule bat. Eta erantzule honek atazaren kudeaketa fitxan erakutsi behar du: deskribapena (adibidez, atazaren azalpen zehatzagoa), iruzkinak (adibidez, ataza egiteko baldintzak edo irizpideak), epemugak, estekak, irudiak, bilerak, ataza egiteko metodologia edo pausuak (checklist) eta abar.
  • Ataza bakoitzaren garapena bere erantzulea kudeatzen du Trellon. Taldekide guztiek Trello erabili behar dute.
  • Lan praktikoa bukatzen denean Trellok taldearen inplikazioa lanean erakutsi behar du. Eta Trellon dauden atazak lan praktikoaren kalkulu orrian egongo dira. Kalkulu orrian lan praktikoaren atalak, atazak, erantzuleak, erabilitako denborak, atazaren mota (ezagutza, metodologia, proiektua, zuzenketak, errebisioak eta abar)
  • Ez ahaztu, lan praktikoaren beste helburu metodologiko bat ikasle guztiek Trello erabiltzea da. Eta erabilera honek taldearen inplikazioa lanean erakutsi behar du. Aurrera!

Proiektuaren kudeaketan kalkulu-orria egiteko irizpideak




  • Proiektuaren bereizketa egin, arloak eta atazak (edota azpiatazak) identifikatzeko eta definitzeko. Bereizketa ahalik eta zehatzena izan behar da, hasieratik proiektuaren aurreikuspen egokia izateko. Proiektua joan ahala ataza gehiago ager daitezke. Atazak ondo eta zehatz definitu behar dira elkarren artean ondo bereizteko. Definitzeko irizpide nagusia atazaren helburua da, hau da, ataza honen bidez lortu nahi dena: txosten bat, konparaketa bat, diseinu bat, bideo bat, gidoi bat, galdetegi bat, plangintza bat kalkulu-orri batean eta abar.
  • Kalkulu-orrian erreferente nagusia ataza da. Beraz, errendaketan atazak agertu behar dira eta zutabetan ataza bakoitzaren datuak: atazaren zenbakia, proiektuaren arloa, ataza mota, egilea, hasiera-data, bukaera-data, erabilitako denbora eta abar.
  • Kalkulu-orriaren bidez oso erreza izan beharko zen proiektuari buruzko txostenak egitea: zenbat denbora lan egin duen kide bakoitzak (hau oinarrizkoa da gure praktikan), zenbat denbora erabili diren ataza desberdinetan edo proiektuaren arloetan, proiektuaren garapen kronologikoa eta abar.
  • Lan praktikoa bukatzen denean kide desberdinetako lana erakusteko txostena egin behar da.

lunes, 25 de septiembre de 2023

Proiektu baten atazak edo egitekoak ondo definitzea

 Lan praktikoak egiteko metodologia berria ikasten ari gara eta metodologia hau baliagarria izango da etorkizunean garatuko diren lan proiektuetan, zeren metodologia honekin lan egiteko gero eta software gehiago dagoen. Beraz, lehenengo lan praktikoa oso praktika garrantzizkoa da zure formakuntza prozesuan. Proiektuak atazen bidez garatzea KANBAN metodologiaren oinarria da. Baina, ba al dakigu proiektu baten atazak definitzen? Hona hemen informazio-iturri interesgarria oinarrizkoa den ezagutza hau hartzeko. Talde-lana egiten ari gara, beraz, pertsona asko dago lantalde bakoitzean ager daitezkeen ezagutza-faltak egoki kudeatzeko. Aurrera!

Informazio-iturria: Centro de Investigación Operativa


Fuente imagen: http://wiki.es.it-processmaps.com

En general suele ser conveniente dividir el proyecto en paquetes de trabajo, ya que permite descomponerlo en partes claramente identificables. Cada una de estas partes puede descomponerse en actividades o tareas a realizar, interdependientes entre sí.

Las actividades deben tener las siguientes características:

· Ser mensurables en términos de tiempo, recursos, esfuerzo y coste

· Tener un producto final como resultado

· Tener un comienzo y un fin claro

· Ser responsabilidad de una sola persona

La información que necesitamos de cada actividad podemos resumirla como sigue:
· Descripción de la tarea
· Inputs o precondiciones necesarios
· Requerimientos de recursos con costes
· Tiempo estimado

Existe un tipo especial de tarea, con duración nula, que podríamos llamar fechas clave o hitos del proyecto. Los hitos son una forma de conocer el avance del proyecto sin estar familiarizado con el mismo y simbolizan un logro, un punto, un momento en el proyecto. Muchas veces se utilizan, entre otras cosas, para:
· Proporcionar una medida del progreso del proyecto
· Comunicarse con la gente que no forma parte del equipo del proyecto
· Enfocar la atención sobre los resultados

lunes, 4 de septiembre de 2023

Zure formakuntzarako desegokia bada, EZ EGIN!

 Zoritxarrez gure graduan ez dugu formakuntza ona izateko kultura egokia. Hauek dira ohiko jokaerak ikasleen artean: ahalik eta gutxien lan egitea, zenbat eta eskola gutxiago hobeto, posiblea denean kopiatu edo plagiatu azterketetan eta lan praktikoetan, ikasgelan ez parte-hartzea, osagarrizko formakuntza-ekitaldietara ez joatea, hautazkoak diren lanak edo praktikak ez egitea...

Baina, zure formakuntzarako oso egokia da zure pentsamendu kritikoa eta autonomia garatzea eta sendotzea. Unibertsitatera ikastera zatoz eta helburu horretarako egokia izan daitekeena egitea erabat logikoa da. Beraz, graduko kultura ez parte-hartzeko edo proaktiboa ez izateko bada, ez jarraitu. Ikasle-taldeak egin ohi duena desegokia bada zure formakuntzarako, ez jarraitu.


Izaki sozialak gara baina zure irizpideen arabera jokatu behar duzu, eta formakuntza prozesuan gure graduan ikusten diren jokaera asko agerian dago egokiak ez direla.

Ikasi eta konpartitu, gogotsu parte-hartu, zure iritziak edo ezagutzak komentatu, ekarri guztion formakuntza prozesura zure esperientziak eta iritziak, zoaz jardunaldietara, parte-hartu ikasteko klasez kanpoko proiektuetan, izan proaktiboa zure formakuntza prozesuan...