miércoles, 2 de octubre de 2024

Zer da ECTS kreditu bat eta zelako esfortzua egin behar da asignatura honetako lan praktiko batean??

Informazio-iturria UPV/EHU:

Kreditua ikasketak baloratzeko unitate bat da. ECTS kredituak (European credit transfer system) duen ezaugarri esanguratsuena da eskola orduez gainera irakasgaia gainditzeko egin behar den ahalegina ere (ikasteko orduak, mintegiei eskainitakoak, lanak, praktikak edo proiektuak, eta azterketak eta ebaluazio probak prestatu eta egiteko orduak) balioesten duela. UPV/EHUren berezko ikasketetan balioztatu da ECTS kreditu bakoitzerako 25 ordu behar direla.



Informazio-iturria Gazteaurkera:

ECTS kreditua unibertsitateko emaitza akademikoak neurtu eta ebaluatzeko Europa osoan erabiltzen den sistema da.
Kreditu batek 25-30 orduko iraupena du eta ikasturte bakoitzerako aurreikusitako kreditu kopurua 60koa da.


Beraz, ebaluazioaren %10a eskatzen duen lan praktikoak zenbateko ikaslearen orduen lana izan beharko zuen asignatura 6 kreditukoa baldin bada? Eta lan taldean 7 partaide badira zelako lana izan beharko zen ordutan adierazita?




No hay comentarios: