Asignaturaren metodologian lantalde bakoitzak proiektuaren plangintza atazen arabera egiteko konpetentzia ikasi eta praktikatu behar du.
Lehenengo pausuetan lan praktikoaren plangintza egiteko beharra dago eta zeregin horretan publizitatearen sektoreko lan profesionalean ezagutza eta gaitasun interesgarriak diren praktikatzeko parada da. Taldekideekin batera egiteko plangintza da, eta horrekin guztion artean pentsamendu analitikoaren eta estrategikoaren praktika egiteko modukoa ere.
Adibidez, lan praktikoaren plangintza ONDO egiteko
praktikatu behar izan diren konpetentziak:
Proiektuak aurrikusteko konpetentzia dugu, proiektuan
beharko diren baliabideak aztertzeko eta atazen esleipenak egiteko, hain zuzen.
Ataza bakoitzaren esfortzua (orduak) aurrikusteko beharra dago. Guzti honekin
proiektuetan aurrekontuak egiteko konpetentzia ere handitzen da.
Proiektu bat atazetan zatitzeko konpetentzia, proiektuen
kudeaketan oinarrizko gaitasuna delako. Taldekide guztiek lan praktikoa
planifikatzeko amankomuneko hausnarketa egin behar dute. Kide guztiek lan
praktiko bakoitzean lana egin behar dute lana ahalik eta lasterren eta hoberen
egiteko atazak, egileak eta denborak definitzen. Honekin askotan txarto
erabiltzen den metodologiaren kontra jokatzen dugu metodologian, hau da,
proiektu osoa zatitzea eta taldekideek proiektuaren zati bakarra garatzea. Azken
metodologia txarra hori ezin da ikasi unibertsitatean.
Denboraren kudeaketarako konpetentzia. Denbora baliabide
garrantzitsua kontsideratzea eta kudeatzeko konpetentzia praktikatzen da.
Pentsamendu estrategikoa praktikatzen da. Taldekideen
gaitasunak eta proiektuaren beharrak planifikatzeko bide egokienak aztertzen
eta erabakitzen dira, taldearen lana efizienteagoa izateko.
Talde-lana praktikatzen da. Kronograma garatzeko eta
erabakitzeko talde-lana erabat beharrezkoa da. Taldeak horren gainean
eztabaidatzen du eta erabakiak hartzen ditu, honekin taldean erabakiak hartzeko
konpetentzia handitzen da. Hemen taldekide bakoitzak egin behar duena eta noiz
egingo duen zehaztu behar da. Horrela taldekideek egindakoa ikusi ahal da,
horretatik ere ikas daiteke eta bileretan atazei taldearen oiniritzia kriterioz
emateko bidea da. Denon artean adosteko oinarrizko erabakiak dira. Benetako
talde-lana.
Zereginak edo atazak helburuaren arabera eta elkarrekin definitzea oso lagungarria da egingo diren atazak egokiak izateko. Lanaren kalitatea bilatzeko grina horren bidez praktikatzen da.
Konpetentzia edo gaitasun hauek oso garrantzizkoak dira talde-lana burutzeko eta ikaslearen enplegagarritasuna handitzeko helburuan. Talde-lana ondo garatzen jakitea unibertsitatean ikasteko esfortzua izan behar da, hemen esperientzia egokiak garatu ahal direlako. Hau praktikatzeko ez da beharrezkoa publizitate-agentzia edo enpresa batean egotea.
Honetaz gain, proiektuaren plangintza eta kronograma ondo egitea oso lagungarria da lan praktikoaren garapena ondo egiteko. Kronograma ondo egiteak denbora ondo kudeatzeko laguntzen digu, atazen erregistroa Trellon errazten du eta bilerak eta aktak egitea errazten du.
Nolanahi ere, gogoan izan behar da praktikak datuak egituratzeko gaitasuna hobetzeko balio duela; beraz, erregistratu behar diren datuei buruz hausnartu behar da, zertarako erabil daitezkeen prozesuak berrikusteko eta hobetzeko (gure kasuan, ahalik eta hobekien ezagutu behar dira taldeko pertsonen parte-hartzea). Garrantzitsua da, halaber, datuak kalkulu-orrian egituratzea, haiekin lan egiteko erabilgarriak izan daitezen. Oinarrizko egitura da proiektuaren jarraipena eta erregistroa egitea, definitutako atazen arabera, ataza bakoitza kalkulu-orriaren lerro batean eta ataza zutabetan definitzeko datu guztien arabera.
Hemen dugu ikasleen talde batek egindako esfortzua lan praktiko baten atazak definitzeko. Komentatu ditudan konpetentziak
aplikatzeko islatzen duen duen esfortzua duena (ataza bakoitzaren datuak falta
dira eta datuen estruktura ez da oso egokia ataza edo zeregin bakoitzak
errenkada osoa hartu beharko zuelako):

No hay comentarios:
Publicar un comentario