Mostrando entradas con la etiqueta Komunikadores Jardunaldia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Komunikadores Jardunaldia. Mostrar todas las entradas

martes, 10 de octubre de 2023

Komunikadores XX. Jardunaldia (2023)

 Eguna: 2023eko urriaren 18a (asteazkena)

Lekua: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan.

Egitaraua:

  • 12:00 Jardunaldiaren eta gonbidatuen aurkezpena. Joseba A. Etxebarria, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea saileko irakaslea. UPV/EHU-Leioa.
  • 12:10 Sirope agentziak (sormen agentzia), bere lan egiteko prozesuak eta sormenaren garrantzia azalduko ditu.
    • Cristina Guezuraga (Sormen Zuzendaria) eta Estibaliz Alonso (Account Manager)
  • 13:10 Ikasleen galderak
  • 14:00 Jardunaldiaren amaiera



martes, 1 de diciembre de 2020

KOMUNIKADORES XVII. EDIZIOA

Kaixo, talde!


Dakizuenez pasa den asteartean, azaroak 24, Irudigitaleko Mónica Carratalá eta Naiara Lertxundi izan genituen gurekin faktultatean. Jardunaldian giro oso ona sortu zen eta ikasleen eta profesionalen arteko elkarrizketa sustatu zen, galdera-erantzunen bidez.


Mónica Irudigitalen SEO moduan aritzen da, eta bere lanpostuari buruz eta Marketing Digitalari buruz hitz egin zigun, etorkizunean bi elementu horiek izango duten garrantzia azpimarratuz. Naiara Irudigitaleko Community Manager-a da, eta argitu zizkigun zeintzuk diren bere eginbeharrak eta nola lortu zuen postu horretaraino ailegatzea. Horrez gain, beraien agentziaren funtzionamendua azaldu ziguten eta publizitate-agentziei buruz dugun “idealizazio” horri buruz aritu ginen. Esan ziguten modan, publizitatean lan egitea gogorra da, baina haientzat lanik hoberena da.


Hitzaldian gure etorkizuna eraikitzeko tresna eta erremintak eman zizkiguten eta benetan erabilgarriak izango daitezkeela uste dugu. Hauen artean azpimarratu zuten presentzia digital bat sortzeko garrantzia; 1. lan praktikoan ikusi genuen moduan hori izango da profesionalek guri buruz ikusiko duten lehenengo gauza, eta ingurune digital hori zaintzeak pisu handia dauka gaur egun. Animatu ziguten blog edo webgune bat irekitzera eta bertan gure gustoko edukia argitaratzera, eta hemendik ere hori egitera animatzen zaituztegu!


Horrelako hitzaldietara joateko aukera aprobetxatu behar dugu, ikasle moduan profesionalekin konkatuan egotea egin dezakegun hoberena da eta. Beraz, hitzaldi, jardunaldi edo edozein topaketara joateko aukera baduzue joan zaitetze pentsatu gabe, pena merezi du eta asko aberastuko zaituzte!


Mónica Carratalá eta Naiara Lertxundi

 

lunes, 25 de noviembre de 2019

KOMUNIKADORES XVI. JARDUNALDIA

 KOMUNIKADORES XVI. jardunaldia iritsi da! Publizitatean interesa baduzu hau izan daiteke gehiago ikasteko aukera: profesional ezberdinen esperientzia eta aholkuak entzungo ditugu, dituzuen galderak egiteko beta ere izango duzue. Animatu!

Noiz: Azaroaren 27an

Non: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan

Lin3s Bilbon eta Madrilen kokaturik dagoen agentzia digitala da, 17 urte daramatza martxan eta iada 1000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ziurtagiria duen eta Googleren analitika digitalaren eta marketinaren irtenbide guztien bazkidea den Espainiako lau agentzietako bat da. Beraiekin lan egiten duten 300 bezero baino gehiagoren artean daude Eitb, Bershka, Dentix, Athletic Club Bilbao, Mahou eta Pronovias bezalako izen ezagunak.

Jardunaldian izango ditugu Jon Heras (Google Ads - Digital Marketing) eta Ainize Medrano (Social Ads - Digital Strategy) profesionalak, agentziaren barneko ikuspegia emateko eta gure intereseko informazioa eskaintzeko.



miércoles, 20 de noviembre de 2019

Komunikadores XVI. jardunaldia




Eguna: 2019.ko azaroaren 27an 

Lekua: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioa

Egitaraua: 

12:00 Jardunaldiaren eta gonbidatuen aurkezpena, Ikusentzunezko Komunikazioa eta Publizitatearen saileko irakaslea den Joseba A. Etxebarriaren eskutik

12:15 Lin3s Agentzia Digitala enpresaren prozesu eta lanen erakusketa, Amaia Iriondo (Data Analyst-Digital Strategy) eta Ainize Medrano (Social Ads-Digital Strategy) profesionaleen eskutik

13:00 Ikasleen galderak

14:00 Jardunaldiaren amaiera

jueves, 10 de noviembre de 2016

Komunikadores 2016 jardunaldia

Argazkian sakatu ondoren jardunaldiaren irudi gehiago ikusiko duzu. Zer iruditu zaizu jardunaldia?


https://flic.kr/s/aHskGSnmTi

miércoles, 2 de diciembre de 2015

Determined by attitude


Gaur, Komunikadores Jardunaldira joateko aukera eskaini digu Josebak. Gure formakuntza prozesuan laguntza ematera Oskia Yaben eta bere lankidea Jokin Ayerregaray (Kultur Atelier komunikazio agentziatik)etorri dira. Hitzaldiaren hasieratik, Oskiak esan du, bere intentzioa izan dela “txute” bat ematea; hau da, guri jakinaraztea etorkizun batean, lan munduan kokatzea bakoitzaren eskuetan egongo dela, eta batez ere norberaren jarrerak baldintzatuko duela.

Profesional bezala jarduteko, argi utzi dute ilusioz, kriterioz eta umiltasunez lan egin behar dela. Bezeroarekin enpatisatzea lortu behar da, azken batean psikologo bat egiten duen lana ia ukituz. Konpetentziengandik bereizteko, bezeroen arazoetan sartu behar gara konponbide bat bilatzen saiatzeko; eta hare gehiago, serioak eta espezializatuak izateko norberak bere metodo propioak erabili behar ditu.

Bezero batekin lan egin behar dutenean eta kanpaina bat aurrera eraman behar dutenean personal branding bat prestatzen dute bezeroarekin, geroago prozesu piramidal bat jarraitzeko. Piramidea hiru zatitan banatzen da: balio arrazionala, balio funtzionala eta balio emozionala. Balio arrazionala informazio objektiboan eta demostragarrian zentratzen da (zein da produktua? Zenbat kide zarete? Ofizinarik duzue? eta horrelako galderak eginez). Balio funtzionala , Oskiak esan duen bezala, arrazionalaren eta emozionalaren zipriztinak ditu, hau da, bezeroak lortu nahi duen helburua zein den zehaztea. Azkenik, balio emozionala da, zein den transmititu nahi duzun bisioa.

Lortutako hitz guztien artean bost bat hitz aukeratzen dituzte. Hitz horiek produktua edo zerbitzua definituko dituzten atributuak izango dira. Atributu horiek ezinbestekoak izango dira konpetentziengandik desberdintzeko eta posizionamendu marka lortzeko.

Kaixomaitia.com webgunearen adibidea erakutsi digute hobeto ulertzeko, branding-a egin ostean aukeratutako hitzen artean bizi-poxa, bikotea edo abentura izan ziren.

Kolore-psikologiaz hitz egin digute ere; nahiz eta aspektu sinple bat izan, bezeroek beti alde estetikotik begiratzen duten gai bat da, baina horren atzean “gerra” antzeko bat ematen da bezero eta agentziaren artean. Marka posizionamendu artean kolore bakoitzak adjektibo zehatz batzuekin lotzeko joera dago. Aholku bezala, bezeroari argumentuz kargatu behar zaiola idea bat erakusteko  esan digute, beti zer den gomendagarriagoa esanez.

Prozesu honetan jarraitzeko, plan teknikoa azaldu digute. Honen barnean, euskarriak (foiletoak adibidez), prentsa kabineteak (botere handikoak eta azkartasunaren eskaintzak), nortasun digitala (webguneak), ekitaldiak (hartzaile objektiboei zuzendutako eta kanpaina bukaerarako ekintzak), sareen enbaxadoreak eta barneko komunikazioa dira batez ere jorratzen dituzten alorrak.
Amaitzeko, plan taktikoa zertan datzan erakutsi digute. Diskurtsoaren hasieratik alde arrazionala kontuan hartu behar dugula erakutsi digute. Adibide bezala, ekitaldi bat prestatzerakoan, ezinbestekoa da pentsatzea zer den transmititu nahi duguna, jendeari emozioa gustatzen zaiolako. Eta nola ez, sormen pixka bat eskaintzea proiektuei ezinbestekoa da, zer, zertarako, norentzat izango da etab. galderak planteatuz.

Konklusio bezala, gogoetan egin behar dugu eta demostratu behar dugu jarrera dugula edozein gauzari aurre egiteko; etorkizun batean, lan mundu konpetitibo batean ezingo gara hitzetan geratu, demostratu beharko dugu lan egiteko jarrera eta nahia dugula; edo beste hitzetan esanda: determined by attitude.