Mostrando entradas con la etiqueta lanpraktikoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta lanpraktikoa. Mostrar todas las entradas

miércoles, 8 de noviembre de 2023

Zelan egin ekarpenak lan praktikoan


 Ekarpenen bidez lan taldeak praktikan duen inplikazio intelektuala adierazten du. Lan praktiko baten garapena formatiboa izateko hiru oinarri daude: asignaturaren apunteak, lan praktikoa egiteko ematen diren irizpideak eta gomendioak gehi lan taldeak bilatzen eta aurkitzen duen ezagutza egokia, lan praktikoan aplikatzeko baliagarria dena. Azken oinarriaren adierazle interesgarriak eta elkarlana egiten jakiteko gaitasunaren bultzatzaileak ekarpenak ditugu. Baina, ekarpenak lan praktikoaren testuinguruan azaldu behar dira. Azalpena ahalik eta zehatzena izatearen bidez inplikazio intelektuala hobeto adierazten da eta ikaskideentzako laguntza egokiagoa izango da.

Beraz, ekarpenetan azaldu ondo zertarako diren interesgarriak lan praktikoaren garapenean.

Eskerrik asko.

martes, 26 de septiembre de 2023

Trello ezagutzeko bideo laburra

 




Proiektuaren kudeaketan kalkulu-orria egiteko irizpideak




  • Proiektuaren bereizketa egin, arloak eta atazak (edota azpiatazak) identifikatzeko eta definitzeko. Bereizketa ahalik eta zehatzena izan behar da, hasieratik proiektuaren aurreikuspen egokia izateko. Proiektua joan ahala ataza gehiago ager daitezke. Atazak ondo eta zehatz definitu behar dira elkarren artean ondo bereizteko. Definitzeko irizpide nagusia atazaren helburua da, hau da, ataza honen bidez lortu nahi dena: txosten bat, konparaketa bat, diseinu bat, bideo bat, gidoi bat, galdetegi bat, plangintza bat kalkulu-orri batean eta abar.
  • Kalkulu-orrian erreferente nagusia ataza da. Beraz, errendaketan atazak agertu behar dira eta zutabetan ataza bakoitzaren datuak: atazaren zenbakia, proiektuaren arloa, ataza mota, egilea, hasiera-data, bukaera-data, erabilitako denbora eta abar.
  • Kalkulu-orriaren bidez oso erreza izan beharko zen proiektuari buruzko txostenak egitea: zenbat denbora lan egin duen kide bakoitzak (hau oinarrizkoa da gure praktikan), zenbat denbora erabili diren ataza desberdinetan edo proiektuaren arloetan, proiektuaren garapen kronologikoa eta abar.
  • Lan praktikoa bukatzen denean kide desberdinetako lana erakusteko txostena egin behar da.

lunes, 25 de septiembre de 2023

Proiektu baten atazak edo egitekoak ondo definitzea

 Lan praktikoak egiteko metodologia berria ikasten ari gara eta metodologia hau baliagarria izango da etorkizunean garatuko diren lan proiektuetan, zeren metodologia honekin lan egiteko gero eta software gehiago dagoen. Beraz, lehenengo lan praktikoa oso praktika garrantzizkoa da zure formakuntza prozesuan. Proiektuak atazen bidez garatzea KANBAN metodologiaren oinarria da. Baina, ba al dakigu proiektu baten atazak definitzen? Hona hemen informazio-iturri interesgarria oinarrizkoa den ezagutza hau hartzeko. Talde-lana egiten ari gara, beraz, pertsona asko dago lantalde bakoitzean ager daitezkeen ezagutza-faltak egoki kudeatzeko. Aurrera!

Informazio-iturria: Centro de Investigación Operativa


Fuente imagen: http://wiki.es.it-processmaps.com

En general suele ser conveniente dividir el proyecto en paquetes de trabajo, ya que permite descomponerlo en partes claramente identificables. Cada una de estas partes puede descomponerse en actividades o tareas a realizar, interdependientes entre sí.

Las actividades deben tener las siguientes características:

· Ser mensurables en términos de tiempo, recursos, esfuerzo y coste

· Tener un producto final como resultado

· Tener un comienzo y un fin claro

· Ser responsabilidad de una sola persona

La información que necesitamos de cada actividad podemos resumirla como sigue:
· Descripción de la tarea
· Inputs o precondiciones necesarios
· Requerimientos de recursos con costes
· Tiempo estimado

Existe un tipo especial de tarea, con duración nula, que podríamos llamar fechas clave o hitos del proyecto. Los hitos son una forma de conocer el avance del proyecto sin estar familiarizado con el mismo y simbolizan un logro, un punto, un momento en el proyecto. Muchas veces se utilizan, entre otras cosas, para:
· Proporcionar una medida del progreso del proyecto
· Comunicarse con la gente que no forma parte del equipo del proyecto
· Enfocar la atención sobre los resultados

jueves, 21 de septiembre de 2023

Lan praktikoaren metodologia ondo aplikatzeko 10 gomendioak (ebaluatzailearen eskutik)

  1. Fitxak talde osoaren inplikazio egokia lanean erakusteko tresna da. Talde osoaren "soft skills" ebaluatzeko tresna da. Beraz, ondo bete egin behar da hausnarketa egokia egin ondoren. Ez ikusi tramite hutsa bezala eta ondo landu hor eskatzen diren datu eta adierazpen guztiak. Talde osoaren emaitza da eta lan praktikoa ebaluatzeko funtsezko baliabidea.
  2. Ez errepikatu edukiak. Fitxaren atal desberdinetan informazio bera emateak ez du inolako zentzurik.
  3. Asignatura honetako lan praktikoetan aplikatu behar den metodologiaren arabera talde-lana praktikatzeko abagunea da. Metodologiak atazen edo zereginen bidez proiektuak garatzeko gaitasuna handitzen laguntzen dizu, beraz, atazak ondo definitzen ikasi behar duzu. Horretarako irakurri arretaz esteka honetan dagoen informazioa: http://publizitario.blogspot.com/2020/09/proiektu-baten-atazak-edo-egitekoak.html Lehenengo zereginetako bat lan praktikoaren ataza gehienak definitzea da. Honek astero egingo den banaketari asko laguntzen dio. Pentsatzea, irakurtzea, ulertzea bezalako esfortzuak zerbait lortzeko baliabideak dira, baina ataza definitzeko baliagarriak ez direnak oso orokorrak direlako. CV bat egitea, lan eskaintzaren araberako ikaslearen gaitasunen diagnostikoa egitea, lan eskaintza egin duen enpresaren profilari buruzko txostena egitea, lan eskaintzaren gaitasun aktitudinala edo teknikoen txostena egitea etabarreko atazak ondo definituriko atazak izan daitezke. Ataza definitzeko unean zeregin horren bidez lortu nahi den emaitza aurrikustea oso lagungarria da.
  4. Lan praktikoaren garapenean denboraren kudeaketa egokia egin behar duzu. Teorian ikusi dugu denbora kudeatzeko gaitasunaren garrantzia. Eta orain, lan praktikoaren bidez gaitasun hori aplikatzeko unea da. Zazpi kideko talde batek lan praktikoaren kalitatea bermatu behar du. Lantaldeek denbora honen kudeaketa egokia egin behar dute eta horretarako praktikaren metodologia egoki aplikatu behar da.
  5. Lantaldeak egiten ari den lanari buruzko hausnarketak egin behar ditu, bestela ezin da egoeraren diagnostiko egokia egitea, ezta hobetzeko prozesuak aplikatzea ere. Adibidez, talde gehienetan lehenengo astea galdu izan ohi da eta ez dute lanik egiten. Honek talde-dinamikan problema bat erakusten du eta hau komentatu behar izan da, honen arrazoiak azaldu, baita hobetzeko zer egingo den ere.
  6. Blogaren bidezko irakasgaiaren talde osorako ekarpen egokiak egin ahal dira. Elkartasuna eta kolaborazioa gaitasun garrantzizkoak dira talde-lana praktikatzeko. Honek ere taldearen inplikazioa erakusten du eta ebaluazioari laguntzen dio.
  7. Galderak egin baino lehen ondo pentsatu behar dira zehatzak eta ulergarriak izan daitezen. Ez ahaztu tutoretzako egunerako ondo eta taldeka egiten.
  8.  Eginbeharrekoak ez egiteak edota txarto egiteak lantaldearen inplikazio falta erakusten du: editatzeko baimenak ez eskatzea, liderra ez izendatzea, fitxa behar denean ez bidaltzea (edo askoz larriagoa dena: ez bidaltzea), galderak egokiak ez egitea, egindako lanari buruzko hausnarketak ez egitea, proiektuaren jarraipena eta erregistroa kalkulu-orriaren bidez txarto egitea, Trello txarto erabiltzea edo kide guztiek ez erabiltzea eta abar.
  9. Trello kide guztiek erabili behar dute eta erabilera horrek taldearen inplikazioa erakutsi behar du. Proiektuaren erregistroa eta jarraipen orokorra kalkulu-orriaren bidez egingo da, beraz, lan praktikoaren entregan lantalde guztiek ataza guztien garapen kronologikoa eta datuak (definizioa, egilea, bukaera, erabilitako denbora) adieraziko dituzte kalkulu-orri baten bidez. Bukaeran, kide bakoitzak erabili duen denboraren txostena egingo da. Lan hau ondo egiteko astero ondo egin behar da.
  10. Eta ez ahaztu, mesedez, oso oinarrizko gaitasuna zure bizitza osoan aplikatzeko beharra izango duzuna: proiektu bat egiteko ematen diren irizpideak ondo jarraitzen jakitea. Adibidez, testu hau bezalako informazioa taldekide guztiek irakurri eta ezagutu behar dute ;-) Zure lanaren emaitza ona izatea etengabeko lana da. Zaindu oso ondo proiektu bat egiteko oinarrizko irizpideak eta gero ahalegindu zure lanaren emaitza hobetzeko prozesuan.  Aplikatu KAIZEN filosofia.

 


 

jueves, 7 de octubre de 2021

Talde-dinamikari buruzko hausnarketa

 


Prozesuak hobetzeko jarduera bat da eta talde guztiak gai hauei buruz hausnartzen du: lanaren martxa, erabilitako metodoen egokitzapena, aurkitutako arazo eta konponbideak, horien egiaztapena, taldearen kultura lana kalitate handiz egiteko, taldeko kideen rolak funtzionamendu egokirako, zereginen betetze maila eta kalitatea etabar. Problemak eta dinamika desegokiak identifikatzea garrantzizkoa da, baina soluzioak aurkitzea hobea. Beraz, problemak eta soluzioak adierazi behar dira. Taldearen dinamikari, norberaren eta taldearen autokritikarako gaitasunari, prozesuetan hobekuntzak aurkitzeko hausnarketa bateratu eta adostuari eta egiaztapenaren plangintzari buruzko hausnarketa sakonari esker, talde-lana ondo egiten ikasiko duzu. Eta hori da zure gaitasunak hobetzeko egiten ari zaren prestakuntza-ahalegin horren helburu nagusietako bat. Fitxaren atal honetan, metodologia hobetzeko eta lana garatzeko taldeak hartutako erabakiak laburbiltzen dira, taldekide guztientzat argi eta garbi gera daitezen ere.

Metodologia prestakuntza praktikoaren parte garrantzitsua da, beraz, ondo egin behar da proba praktikoa gainditzeko. Eta askotan geroan gehien erabiliko den ezagutza izan daiteke.

lunes, 27 de septiembre de 2021

Lan praktikoetan Trello erraminta erabili

Lan praktikoaren kudeaketa egiteko metodologiak eskatzen duen moduan oso erabilgarria da Trello bezalako erramintak erabiltzea. Ikusi HEMEN.


viernes, 23 de octubre de 2020

Honelako langiroan lan egiteko metodologia ikasten ari zara

 Ikusi hurrengo estekan nola egiten ari zaren praktikaren metodologiak bat egiten duela enpresetan aplikatzen eta aplikatuko diren lan egiteko metodologiarekin. Egizu konparaketa, mesedez, asignaturan erabiltzen dugun metodologiaren balorea hobeto ulertzeko eta gogotsu aplikatzeko.


Ikusi ESTEKA HONETAN nola lan egiten dute Walter Pack enpresan eta zein aspektuetan guk egiten duguna antzekoa den.




martes, 17 de mayo de 2011

Zosmasariak: Irabazleak



1. System Planing Taldea
2. Eureka
3. Los Mentalistas


Zorionak eta lan praktikoa guztiontzat oso esperientzia interesgarria izan dela espero dut.

Saria jasotzerakoan Uxue ikaskideak esandako hitzak aipagarriak dira:

Esperientzia honi esker lizentziatura ikasteko gogoak berritu zaizkit.

Eskerrik asko Uxue. Zuk esandakoarekin bakarrik lan praktikoaren antolaketan egin dugun lana merezi duela ikusi dugu. Honelako aldaketa txikietan normalak garen profesionalen arrakasta dago, gizarteko iraultzak egiteko gu baino handiagoak diren pertsonak baitaude. ;-)

Orain... asko ikasi asignaturaren ezagutza teorikoa neurtzeko frogan, ikasle bakoitzak merezi dituen emaitza onak izateko.

Eta eskerrik asko guztioi nire formakuntza prozesuan egoki parte hartzearren eta laguntzearren.

jueves, 12 de mayo de 2011

Zosmasariak: Irabazleak



1. System Planing Taldea
2. Eureka
3. Los Mentalistas


Zorionak eta lan praktikoa guztiontzat oso esperientzia interesgarria izan dela espero dut.

Saria jasotzerakoan Uxue ikaskideak esandako hitzak aipagarriak dira:

Esperientzia honi esker lizentziatura ikasteko gogoak berritu zaizkit.

Eskerrik asko Uxue. Zuk esandakoarekin bakarrik lan praktikoaren antolaketan egin dugun lana merezi duela ikusi dugu. Honelako aldaketa txikietan normalak garen profesionalen arrakasta dago, gizarteko iraultzak egiteko gu baino handiagoak diren pertsonak baitaude. ;-)

Orain... asko ikasi guztiok asignaturaren ezagutza teorikoa neurtzeko frogarako, ikasle bakoitzak merezi dituen emaitza onak izateko.

Eta eskerrik asko nire formakuntza prozesuan egoki parte hartu duten eta lagundu duten guztiei.

viernes, 18 de febrero de 2011

Zosmasariak 2011ko izena ematea


Datorren otsailaren 28an Zosmasariak izeneko lehiaketan taldearen izena emateko epea bukatuko da. Beraz, egin ez baduzue, ez ahaztu, asignaturaren lan praktikoa sariak eskuratzeko eta zure CVa betetzeko esfortzu baliagarria izan baitaiteke.

Animoa!

martes, 16 de noviembre de 2010

Lan praktiko nagusia egiteko taldeak


Hauek dira asignaturaren lan praktiko nagusia egiteko eratu diren taldeak. Hemen agertzen ez den ikasleak lanpraktikoa egiteari uko egin dio eta nota finaleko %30a galdu du.

5 partaide dauden taldetik (FOF) partaide bat 3 partaide dauden taldera (System planning) pasatu behar da.

Taldeak:

FERNANDEZ DE ARANGUIZ CHUECA, ASIER Art 2 Sell
GARITAGOITIA CONDE IRATXE Art 2 Sell
GARRALDA NAVARRO, MAITANE Art 2 Sell
RUIZ RECONDO MADDI Art 2 Sell
AIZPURUA ZULOAGA MAIALEN B&G
ANSOLA SASIAIN JOSU B&G
MUNARRIZ O'SHEA, ARITZA B&G
SASIAIN URANGA, IORITZ B&G
ASENJO BONILLA AMAIA CREWYR
GALDOS BIAIN, ANE CREWYR
NAVAS EXPOSITO, JOANA CREWYR
PUJANA LOPEZ DE LACALLE, JOSEBA CREWYR
ACEBES VILLARES, RAQUEL JULENE EUREKA!
AMUNARRIZ MUÑOZ, MARIA EUREKA!
EIZAGUIRRE SARDON, IBAI EUREKA!
IRISARRI ARRUABARRENA, ANE MIREN EUREKA!
DE DIEGO CRESTELO, MAITANE FOF Taldea
FERNANDEZ NARBAIZA ANDER FOF Taldea
HENARES BILBAO GORKA FOF Taldea
PICHER ARRETXE, URTZI FOF Taldea
SAN JOSE SANTAMARIA SILVIA FOF Taldea
GRANDE MARTINEZ NEREA Gitz go!
ITURREGUI PALACIOS EIDER Gitz go!
TOME MARTINEZ MAITE Gitz go!
ZABALLA CANIVE SAIOA Gitz go!
AGUIRRE SARASUA, IÑAKI humans
CORDOBA PALACIOS PAULA humans
GOROSTIDI CANALES, NAIARA humans
RUIZ DE EGUINO AZCARATE-ASCASUA ANE humans
ARRIZABALAGA FERNANDEZ, AINHOA IKONA taldea
EGAÑA ARIÑO MIREN IKONA taldea
ESPARTA URIARTE, JOANA IKONA taldea
MARTIJA ZUMETA LEIRE IKONA taldea
BARRUTIA URRUTIA, LEIRE Java
CASTRO ARRANZ, AINHIZE Java
GIL SANCHEZ, AURKENE Java
ROMERO NOVAL, AINHOA Java
AGUIRRE SAGARNA, MIREN MAJRRET TALDEA
BILBAO ETXEPARE MIREN MAJRRET TALDEA
DELGADO VAREA, JESSICA MAJRRET TALDEA
MENA FERNANDEZ,ALEXIS MAJRRET TALDEA
BIKANDI LARRINAGA, ALAITZ System Planning
DOMINGUEZ ALBERDI EIDER System Planning
PEDRUZO REDONDO, JOSU System Planning
BASAGUREN LAUROBA, ITZIAR UNDERSTAND
BILBAO URIARTE JANIRE UNDERSTAND
GARDEAZABAL UREÑA ALAZNE UNDERSTAND
LOPEZ PUENTE ANDREA UNDERSTAND

lunes, 29 de marzo de 2010

Lan praktikoaren jarraipena



Udaberriko oporrak baino lehen tutoretza-orduak izatea komenigarria ikusten dut. Honexegatik datorren asteazkenean geroko egun bateko tutoretza-orduak aurreratuko ditugu. Honela, lan praktikoa egiteko irakaslearen laguntza errazten da.

Beraz, asteazken honetan, martxoak 31, tutoretza-orduak izango dira: 10:00etatik 13:00etara.

Gaur talde batek egindako galderak Alboan fundazioari bidali dizkiot, ea erantzuteko aukerarik duten.

Bukatzeko, ikasgelan komentatu genituen datak gogoratzen ditut, asignaturaren azalpen teoriko-praktikoetara etortzen ez diren ikasleei laguntzeko nahian batez ere:

  • Lehiaketaren komunikazio-plangintza bidaltzeko azken eguna: apirilaren 20a (ikusi webgunea)
  • Asignaturaren praktika irakasleari emateko azken eguna: apirilaren 29a

Ez ahaztu lan praktikoa entregatzeko irizpideak, mesedez.

Eta ez ahaztu apirilaren 15ean lan praktikoa egiteko laguntzen diguten profesionalekin beste zita bat izango dugula. Lehiaketa bukatu baino lehen plangintza egiteko azken laguntza emateko nahian etorriko dira. Gure asignaturan burutzen ari garen lan praktikoaren jarraipen hezigarriaren prozesuan sartzen da ekitaldi hau, beraz, lan praktikoa egiten ari diren ikasleak etorri beharko dira.

Eskerrik asko.

viernes, 5 de marzo de 2010

Imitatzaileak baino ez gara


La Liga de la Publicidad es un concurso mediante el cual los estudiantes de Ciencias de la Información de la Universidad Complutense de Madrid, la Universidad San Pablo Ceu, el Centro Universitario Villanueva, la Universidad Europea de Madrid y la Universidad Antonio de Nebrija, tienen la posibilidad de desarrollar campañas de marketing y comunicación integral sobre marcas reales, en un concurso que simula con la máxima fidelidad las exigencias profesionales a las que se enfrentarán los alumnos, poniendo en práctica todos los conocimientos adquiridos durante su formación universitaria y conociendo desde la experiencia, el mundo laboral en el que se insertarán en el futuro.

El reto para los participantes:

- Desarrollar y aprender el estilo de trabajo de una agencia, en equipos.

- Plantear la solución a un problema real de un anunciante.

- Recopilar datos de mercado y preparar un plan estratégico de comunicación, así como plantear y defender una solución creativa.

- Ser evaluados por un jurado conformado por profesionales en activo del sector de la comunicación.