lunes, 4 de septiembre de 2023

Zure formakuntzarako desegokia bada, EZ EGIN!

 Zoritxarrez gure graduan ez dugu formakuntza ona izateko kultura egokia. Hauek dira ohiko jokaerak ikasleen artean: ahalik eta gutxien lan egitea, zenbat eta eskola gutxiago hobeto, posiblea denean kopiatu edo plagiatu azterketetan eta lan praktikoetan, ikasgelan ez parte-hartzea, osagarrizko formakuntza-ekitaldietara ez joatea, hautazkoak diren lanak edo praktikak ez egitea...

Baina, zure formakuntzarako oso egokia da zure pentsamendu kritikoa eta autonomia garatzea eta sendotzea. Unibertsitatera ikastera zatoz eta helburu horretarako egokia izan daitekeena egitea erabat logikoa da. Beraz, graduko kultura ez parte-hartzeko edo proaktiboa ez izateko bada, ez jarraitu. Ikasle-taldeak egin ohi duena desegokia bada zure formakuntzarako, ez jarraitu.


Izaki sozialak gara baina zure irizpideen arabera jokatu behar duzu, eta formakuntza prozesuan gure graduan ikusten diren jokaera asko agerian dago egokiak ez direla.

Ikasi eta konpartitu, gogotsu parte-hartu, zure iritziak edo ezagutzak komentatu, ekarri guztion formakuntza prozesura zure esperientziak eta iritziak, zoaz jardunaldietara, parte-hartu ikasteko klasez kanpoko proiektuetan, izan proaktiboa zure formakuntza prozesuan...


No hay comentarios: