Mostrando entradas con la etiqueta 2020P2Talde4. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 2020P2Talde4. Mostrar todas las entradas

sábado, 5 de diciembre de 2020

Podcast interesgarria

Kaixo talde!

Podcastak entzuteko zaletasuna daukat, hori dela eta gaur goizean, aurikularrak jantzi eta pasiatzera irten naiz. 

Gaur aukeratu dudan Podcasta Pedro Vivarren "Emotion me" kanalean honek Mario Alonso Puig doktoreari egindako elkarrizketa izan da, "Amar no es conceder, amar es transformar" izenekoa. 

Mario Alonso Puigek Havard Unibertsitatean medikuntza eta zirugia ikasketak egin zituen. 25 urtez zirujaua izan da. Horrez gain, bere bizitzako parte handi bat gizakion potentziala nola handitu daitekeen ikertzera dedikatu du. 20 urte baino gehiago daramatza kurtsoak, konferentziak, ikastaroak eta abar ematen.

Podcast honetan hainbat gauzari buruz hitz egiten du, eta osorik entzuteko interesa badaukazue animatzen zaituztet horretara, baina bereziki 52:50 minututik 56:10 minutura ematen duen azalpena entzutea gustatuko litzaidake.

Azalpen horretan jendaurrean hitz egiteko "tip" batzuk ematen ditu. Tip horiek lan bat aurkezterako edo entregatzerako orduan oso interesgarriak izan daitezkeela deritzot eta horiek kontuan izanda gure lanaren kalitatea handi daitekeela uste dut.

Beraz, animatzen zaituztet podcast zati hori entzutera eta osorik entzuteko interesa badaukazue, aurrera, oso interesgarria da eta!


Espero dut zuen gustokoa izatea!

jueves, 3 de diciembre de 2020

AGENTZIA EDOTA MARKA BATEN TONUA EZAGUTU

Aupa talde!

Talde lan praktikoa egiterako orduan, zalantzak izan ditugu enpresa batek erabiltzen duen tonuari buruz. Horregatik, gehiago aztertu nahi izan dugu gai honen ingururan. Zalantza bera izan baduzue espero dugu baliogarria izango zaizuela ekarpen honetako informazioa!

Zer da tonua?

Tonua marka edo enpresa batek bere diskurtsoan adierazten dituen hitzezko, ikusizko eta jarrerako alderdiak dira. Markak esaten duen horretan agertzen da (printzipioak, balioak, ikuspegia, misioa), bai eta nola esaten duen ere (egiturak, hitz zehatzak, makulutxoak).

Publizitate-mezuaren tonuak "apelatzeko modua" edo komunikazioaren hartzailea, xede-publikoa, ezartzen du.

Zein da bere garrantzia?

Enpresa baten komunikatzeko tonua bere nortasunaren beste edozein elementu bezain garrantzitsua da: logotipoa, webgunea edo promozionatzeko erabiltzen duen publizitate mota. 

Markaren ahotsa eta hiztegia bat datozenean, edukien estrategia bat sortzea eta garatzea askoz errazagoa eta eraginkorragoa da.

Horregatik, publikoarekin interakzioa sortzeko eta entzuleengana iristea ahalbidetuko dion tonua mantentzeko, garrantzitsua da plataforma bakoitza (webgunea, bloga, sare soziala) zein izaeratarako sortu zen eta nortzuk erabiltzen duten kontuan hartzea: zergatik egiten duten eta zer aurkitzea espero duten.

Tonu egokia = hurbiltasuna, sinesgarritasuna eta komunikazio eraginkorra.

Nola ezartzen da tonua?

Marka-ahots bat eraikitzeko, hitzik onenak aukeratu eta erabili behar dira, enpresaren motibazioa eta izateko arrazoia, balioak eta mundu-ikuskera jakinarazteko moduan.

Komunikazioko tonua definitzeko orduan, honako alderdi hauek hartu behar dira kontuan:

-Nolakoa da buyerra
-Lagunartekoa izango den
-Laburra eta zuzena edo sofistikatuagoa izango den
-Adrenalina igo edo lasaitasuna transferitu nahi den
-Ea tonu positibo eta inspiratzailea erabiliko den
-Ea modu hunkigarrian komunikatuko den ala ez
-Hurbilekoa eta familiakoa izango da, edo serioa eta urrunekoa

Gogoratu kanal digital bakoitzean tonua dagokion publikoari eta helburu korporatiboari egokitu behar zaiola, mezu orokor bera ematen ari bazara ere.



Iturriak: 


              

jueves, 26 de noviembre de 2020

Presentzia digitalaren garrantzia

 “Si tu negocio no está en Internet, tu negocio no existe” Bill Gates


Gaur egun, bere marka, zerbitzu, produktu eta baloreak internet, sare sozial, webgune, aplikazio eta hainbat plataforma digitalen bidez zabaltzen ez dituen negozio batek, bere merkatuko segmentazioan posizionamendu on bat izateko zail izango du.

Klasean ikusi dugun legez, eta aste honetako “Komunikadores XVII. Jardunaldia”-n Mónica Carratalá (SEO-Digital Marketing) eta Naiara Lertxundik (Sare Sozialak) azaldu dutenez, presentzia digitala oso garrantzitsua da gaur egun. Hori dela eta, aurreko praktikan jada gure presentzia digital pertsonala sortzen hasi gara, Linkedin profila garatuz.

Baina, presentzia digital propioa izateaz gain, oso garrantzitsua da enpresen presentzia digitala ere. Zergatik? galdetuko duzue, ba hona hemen 4 arrazoi enpresa batek bere presentzia digitala garatzeko:

  1. Markaren errekonozimendua Marka bere izenaz haratago doa. Hau da, marka enpresarekin erlazionatzen den guztia da: baloreak, birtuteak, koloreak, produktuak, zerbitzuak, etab. Elementu garrantzitsu hau posizionatzeko enpresek internetera jo behar dute, izan ere, hau da munduan existitu den merkaturik handiena. Internet Tends-en informe baten arabera munduko populazioko %51ak weberako sarrera dauka. Honek, argi uzten digu, presentzia digitala markaren errekonozimendua ugaritzeko elementu oso garrantzitsua dela. Gainera, salmenta eta negozio aukerak handitzeko aukera ekarriko dio enpresari.
  2. Generazio berrien sarbidea Denboraren joanari eusten dioten enpresak, etengabe generazio berriak kautibatzen dituzten haiek dira. Hau lortzeko erabiltzaile gazteenen kontsumo patroiak ezagutzea ezinbestekoa da, baita ere, haien behar, arazo eta helburuak. Dudarik gabe, sare sozialak kontsumitzaile hauekin konexioak sortzeko biderik onena dira, izan ere, gazteenen egunerokotasunean interneta eta teknologia ezinbestekoa bihurtu da. Garrantzitsua da hauekin konexioak sortzea, izan ere, urteak pasa ahala generazio berriek erosketa elektronikoaren hazkundea bultzatzen dute.
  3. Interakzioaren optimizazioa Presentzia digitala garrantzitsua da baita bezeroekin interakzioa sortzeko. Sare sozialak etengabeko komunikazioa sortzeko biderik onenak dira, beraien dinamikotasuna eta berehalakotasunaren kapazitatea direla medio. Sare sozialek erabiltzaileen iritziei erantzuteko aukera hurbila eta lagunkoia eskaintzen dute. Gainera, enpresako web orrialdean “chatbots” bezalakoak instalatzeko aukera dago, adimen artifizialaz baliatuz edozein zalantza komun momentuan erantzun ditzazketenak horrela bezeroei urteko 365 eguneko 24 orduetan arreta jarri ahal izateko.
  4. Datu eta informazio garrantzitsua lortzea Zure negozioaren presentzia digitala osatutakoan, zure intereseko informazioa helduko zaizu etengabe: sare sozialetan erabiltzaileen komentarioak, produktu edo zerbitzuen balorazioa… Hauei esker hobekuntzak egitea askoz errazagoa izango da. Gainera zure enpresaren irismena eta honen efektibitatea neurtu ahalko duzu gaur egungo hainbat programei esker, adibidez, Google Analitics. 


Presentzia digitala, pertsonala zein enpresarena, gaur egun beharrezkoa dela argi genuen,

baina orain honetarako hainbat arrazoi ezagutzen dituzu. 


Momentuz, enpresarik ez daukazue, baina zeren zain zaudete zuen presentzia digitala jorratzen hasteko? Eguneratu zuen sare sozialak, sortu zuen interesei buruzko blog bat… anima zaitezte!



Iturriak:


sábado, 14 de noviembre de 2020

Online elkarrizketa egiteko aholkuak

Kaixo guztioi. Talde bakoitzak aukeratutako publizitate agentziako ordezkari bati elkarrizketa egin behar dionez, eta gauden egoeraren aurrean online izan beharko dela aurreikusiz, hona hemen aholkutxo batzuk:

 

  •      Erabili bideo-konferentziak egiteko kalitatezko programa informatikoak. Skype komunikazio-tresna erabilienetako bat da enpresetan.
  •       Aukeratu ziur eta eroso sentitzen zareten toki bat. Beti ere, tokiaren itxura zainduz eta argi eta soinu egokiak izateaz ziurtatuz.
  •           Konexio ona izateaz ziurtatu, inolako arazorik ez izateko.
  •           Zaindu zure irudia. Etxean egitea erosoago egiten bazaizu ere, zaindu zure kanpoko itxura.
  •           Elkarrizketa egin aurretik frogak egin lagun edo lankide batekin. Ziurtatu soinu eta irudi kalitatea ona dela, elkarrizketa grabatzeko erabilitako sistemak funtzionatzen duela, etab.
  •           Galderak prestatuta eduki eta elkarrizketatua eroso sentiarazi.
  •           Izan puntuala, beti. Nahiz eta aurrez-aurreko elkarrizketa ez izan, puntual iritsi hitzordura.
  •    Elkarrizketa egin aurretik, elkarrizketatuari adierazi elkarrizketa grabatzeko, eta ondoren elkarrizketarekin lan egiteko asmoa.
  •          Elkarrizketa bukatutakoan zuk eskegi deia.

 

Aholku sinple hauekin zuen entrebistak ondo irteteko aukera guztiak dauzka, beraz, animo guztioi!

 

Informazio iturriak:

-          Consejos para hacer una entrevista online. BLOG GRUPO NORTE. https://blog.grupo-norte.es/entrevista-online/

-          Cervera, I. Las mejores herramientas para hacer entrevistas online y captar público en tu web. Negokai. https://negokai.com/las-mejores-herramientas-para-hacer-entrevistas-online-y-captar-publico-en-tu-web.html