lunes, 11 de diciembre de 2023

GUK komunikazio agentziaren fitxa (2. taldea)

  1. Agentziaren izena: GUK

  2. Logoa: 


Agencia de Comunicación y Marketing Digital - Guk 

  1. Eslogana:  STORIES for BUSINESS in the DIGITAL ERA

  2. Helbidea (eta google maps plataforman erakutsi): 




  1. Telefonoa: 944 794 965

  2. Email: info@guk.eus

  3. Webgunea: https://guk.eus/ 

  4. Sare sozialak: 



  1. Agentziak eskaintzen dituen zerbitzuak:

1.Komunikazio korporatiboa

  • Krisi komunikazioa

  • Barne komunikazioa

  • Ekitaldiak

2. Marketin digitala

  • Inbound marketina

  • Account based marketina

  • Paid media


  1. Agentziak bere lanak eta zerbitzuak erakusteko eta saltzeko erabiltzen dituen argudioen azalpena:


  • Webgunea: Webgunean agentziak bere egindako lanak eta eskaintzen dituen zerbitzuak erakusten ditu.  

Lehenik eta behin, aurkibidean sartzean komunikazio korporatiboa eta marketin digitala izenburuak agertzen dira eta horren azpian izenburu horiekin zerikusia duten azpititutluak. Hauetan sartzen bagara ikusi dezakegu agentziak nola aurkezten duen zein estrategia erabiltzen duen lana aurrera eramateko eta nola egiten duten lan emaitzak lortzeko. Hau oso estrategia ona izan ahal da zerbitzuak nolabait “saltzeko”, izan ere, etorkizuneko bezeroek ikusi ahal dutelako nola egiten duen lan agentziak eta erabaki ahal dute webgunea ikusita agentzia honekin lan egin ahal nahi duten ala ez. 

Bestalde, beste izenburuetako bat “Bezeroak” dakarrena da. Izenburu honetan agentziak lan egiten dituen enpresak agertzen dira. Hauetan ikusi dezakezu zeintzuk diren agentziak dituen bezeroak. Honetaz gain, enpresa bakoitzaren gainean klikatzen baduzu enpresak briefing-ean eskatutakoa azaltzen da. Halaber, agentziak enpresaren eskakizunak betetzeko egin duten lana aurkezten du eta azkenik, lan honek ekarri dituen emaitzak. Lan hauek eta hauen eskaintzak erakustea estrategia ona da agentziaren aldetik bezero posibleak agentziak egiten dituen lan ezberdinak ikusteko aukera dutelako eta horrela errazagoa delako ikustea nola egiten duten lan agentzia honetan.

  • Sare sozialak: Hauetan agentziaren iragarkiak jartzeaz gain, egindako lanen zenbait emaitz ere jartzen dituzte (Bideo promozionalak, argazkiak…). Emaitzak sare sozialetan publikatzen dituzte zeren gai diren erakusteko eta “promozio” txiki bat egiteko agentziari. Azkenean, komunikazioari lotutako agentzia bat da eta honek ere promozioa eta jendearen feedback-a izatea behar du. 


  • Bloga: Blog bat dute non beraien gaitasunak erakusten dituzen. Horretarako, artikuluak, albisteak… idazten dituzte agentziarekin zerikusia dutenak. Idaztzizko lan horiek izenburu esanguratsuak izaten dituzte; adibidez, “El método GUK: Así ayudamos a empresas a empresas industriales a conseguir objetivos de negocio”. Hau bezero gehiago lortzeko estrategia on bat da, ze beraien “marka” eta zerbitzuak saltzen dituzte.

Horretaz gain, gomendiozko artikuluak ere idazten dituzte. Hauetan, beste agentzia edota enpresa batzuei beraien estrategiak hobezeko gomendioak ematen dituzte. 


  1. Agentziaren bezero garrantzitsuenak:


  • BASQUE CULINARY CENTER

  • DANOK BAT group

  • EGOIN: wood group

  • IDEKO: Member of Basque research & technology alliance 

  • KUTXA FUNDAZIOA

  • PASAIA PORT

  • ROCHE+

  • CERVEZAS SANMIGUEL

  • TEKNIKER: Member of Basque research & technology alliance 

  • TUTTI FOODS



  1. Agentziaren lana erakusteko lan interesgarriak aurkeztea: grafikak, bideoak, estekak…

GUK agentziak sare sozialetan ez dute gauza handirik igotzen egiten duten lanen emaitzei buruz,  eduki gehiago igotzen baitute joan diren ekitaldiei buruz. Baina,  igo dituztenak hemen ikusgai jarri dizkizuegu. Bestalde, agentziaren webgunean sartzen bagara, bertan lan egiten duten enpresa eta asoziazio desberdinak aurkitu ditzakegu eta beraietan klikatzen baduzu, agentziak erakunde horientzat egindako lana ikusgai duzu. Hemen uzten ditugu aurkitutakoak:



  1. Agentziaren barneko irudiak edota bideoa:

Lantaldeak egindako bideoa → https://youtu.be/jY5mYs40HZw?si=FHQxMQfENP8pbYc7 



  1. Agentziak konpartitzen duen ezagutza: (agentziaren ekosistema digitalean marketinari edota publizitateari buruzko edukiak publikatzen badituzte, hauei buruzko txostena egin eta idatzi hemen, egokiak diren estekak txertatzen)

Agentziak,  duen ekosistema digitalean, marketinarekin eta publizitatearekin zerikusia duten edukiak publikatzen dituzte. Horretarako, agentziak sortutako hedabideak eta webgunea erabiltzen dute. Hauek dira erabiltzen dituzten baliabide digitalak marketinari eta publizitateari buruzko edukiak publikatzeko:


  • Webguneko bloga:  Webgunean ematen den informazioaz gain, agentziako blog batekin ere kontatzen dute. Honetan, marketinari eta publizitateari buruzko “tip”ak aurkitu ahal ditugu. Hona hemen adibide bi:


Artikulu honek industria aldaketa nabarmena jasaten ari dela dio. Izan ere, slmentek eta merketin prozesuak industria berrira egokitu behar direla azpimarratuz. Transformazio digitala ere nabarmentzen du. Honetaz gain, transformazio digital horrek arrakasta izateko bost estrategia eskaintzen ditu:

  1. Salmenta eta marketin prosezuak digitalizatzea

  2. Salmenta eta marketin departamentuen batasuna (smarketin)

  3. Teknologia estrategikoa sortzeko beharra

  4. Estrategia konbentzionalarekin eta digitalarekin ondo konektatzea

  5. Ekintza komertzialak neurtzea eta optimizatzea


Artikulu honek marketin eta komunikazio digitaleko eremuan automatizazioaren garrantzia azpimarratzen du. Izan ere, software automatiko bat erabiliz, marketin automatizatuak bezero potentzial bat bezero bihurtzen baitu. Honek prosezu konplexuagoak kudeatzeko gaitsunera eramaten baitu enpresa. Hona hemen honek dituen hainbat abantaila: 

  1. Efizientzia

  2. Kontrola

  3. Segmentazioa

  4. Alineazioa

  5. Konplexutasuna


Artikulu hauetaz gain, beste hainbat artikulu eta “tip” gehiago aurkitu ahal dituzu GUK agentziaren blogean, marketinarekin eta publizitatearekin zerikusia dutenak. Baina zure enpresa kudeatzeko eta eman nahi den mezua hobetzeko artikuluak aurkitu ahal dituzu hemen: https://guk.eus/blog/page/3/ 


  • Sare sozialak: Sare sozialetan agentziak aurretiaz aipatutako artikuluez, urteetan zehar egindako kanpainia batzuen emaitzez eta sotutako ekitaldiez eta joan diren kongresuez gain, eduki originala ere publikatzen dute. Izan ere, agentziak GUKER HIZTEGIA sortu du.

 Zer da GUKER HIZTEGIA? Publizitatearekin eta marketinarekin zerikusia duten hitzen esanahia dira. Hiztegi honek, komunikazio munduan berriki sartuta dauden pertsonentzat eta mundu honetan interesa duten pertsonentzat lagungarria izan ahal da gehienbat artikulu desberdinak ulertzeko, edota hitz eta esankera berriak ikasteko. Eduki original honek agentzia berezi egiten du. Honek, enpresa Hona hemen adibide batzuk:

Honeetaz gain, beste batzuk ere aurkitu ahal dituzu agentziaren sare sozial desberdinetan:


  1. Agentzian lan egiten duten pertsonen kopurua eta lan-profilen deskribapen orokorra


  • Agentzia lan egiten duten pertsonen kopurua→ 14 pertsona

  • Lan profilen deskribapen orokorra→

Lan profilak

Diseinatzaile grafikoa/Web diseinatzailea

Kazetaria/Erredaktorea

Marketin digitaleko espezialista

Paid media Specialist eta/edo data analyst

Lan profila:

  • Komunikazio munduarekin lotura: Publizitatean, harreman publikoetan, marketinean edo erlazionatutako eremuan lizentziatua izan behar da.

  • Esperientzia: Publizitatean, marketinean edo harreman publikoetan frogatutako esperientzia izan behar du. Ahal dela agentzia batean.

  • Gaitasunak:

  1. Proaktiboak 

  2. Kreatiboak

  3. Lan egiteko prest

  4. Taldean lana

  5. Autonomoa (Berak  bakarrik ahal du lana aurrera atera laguntza gabe)

  6. Ausarta (Arazoak konpondu ahal ditu)

  • Aparteko trebetasunak: Ahozko eta idatzizko komunikaziorako.Erritmo azkarreko inguruetan lan egiteko eta proiektu ugari aldi berean kudeatzeko gaitasuna.

  • Eguneratuta egotea: Komunikazio munduan gaur egun dauden joerak sakonki ezagutzea.


No hay comentarios: