lunes, 11 de diciembre de 2023

Dimensioneko profesionalari egindako elkarrizketaren ondorioak (3.Taldea)

Dimension agentzia ez da sormen agentzia soilik, beraiek estrategiaren aldeko apustua egiten dute. Beraien ustez, estrategiatik-sormenera joan behar da, ez zuzenean sormenera. Beraiek kanpainen bidez, epe luzerako eragina lortu nahi dute eta horretarako; sormena, teknologia eta data konbinatzen dituzte.

Balorei dagokionez,  dekalogo bat daukate, 11 printzipio dituena. Bertan bezeroekin eta bezeroentzat nola lan egiten azaltzen dute, eta prozesu guztia gidatzen laguntzen diete horrez gain agentziaren filosofiari leialak izateko ere balio du. Helburuei dagokionez, oso argi dute zein den beraien lana saltzea dela. Hau da dekalogoa negozioa sortzera bideratutako sormena izango litzateke.

Agentziaren egitura eta funtzionamendua aldatu egin da, gaur egun 40 langile inguru daude Dimensionen. Agentzia sail ezberdinetan banatzen da (sail digitala, kontuen saila, sormen saila...) eta bakoitzak bere eginkizuna argi definituta dauzka. Hortaz beraien artean koordinatzea, lantalde bakoitzak helburu eta eginkizunak argi izatea, eta prozesuak eta Status sistema erabiliz egindako proiektuen jarraipena egitea da emaitza optimoena lortzeko sekretua.

Dimension agentziak, gainotzeko agentziak bezala azken urteetan zenbait aldaketa izan ditu baina garrantzitsuenak honako hauek izan dira: Digital eta offline kanpainen arteko erlazioa koordinatzea. Horrez gain, prozesu guztian zehar bezeroekin harremanetan egotea eta euren eskakizunetara egokitzen diren erantzunak eskaintzea. Dimension, digital saila izatera behartuta sentitu zen, publizitatea digitalizatu egin baita eta gaur egun sare sozialak dira bezeroa eta marka gehien batzen dituen baliabidea. Aro digitalean gaude eta horrek egunero publizitatea egiteko aukera berriak eskaintzen ditu, horrez gain jada ez dago mugarik eta edonork ikus dezake Dimension-ek egiten duena

Dimensionen, ikasleak egoten dira praktikaldiak egiten, eta hauen ustez gaur egungo gazteak ikuspegi zabalagoa daukate eta esperientzia gehiago bizi izan dituzte, hortaz agentziari beste ikuspegi bat ematen laguntzen diote, baina hala ere, gazteengan lanarekiko konmpromiso falta somatzen dute. Horregatik, publizitate agentzia batean lan egiteko soft skill garrantzitsuenak taldean lan egiteko gaitasuna, malgutasuna eta trebetasun digitalak direla esaten dute, baina batez ere lanarekin konpromisoa izatea.

No hay comentarios: