martes, 6 de octubre de 2015

ZURE ERABAKIA, PUBLIZITATE ZILEGIA!

Denbora larregi ematen diogu informazio asko prozesatzeari. Hala zenbait hedabideetatik iradokitzen dute gaininformazioa. Mobilak, ordenagailu eramangarriak, etxeko telebistak, kanpoan egiten diren street marketing edo iragarki lehio handietan...

Esanak esan, gainiformazio horrek dakartzan abantailak eta ezabantailak aurkezten zaizkigu informazioa geureganatzen dugun bakoitzean. Baina konturatu barik, zenbait balio eta atitude albo batera usten dira.

Gaur egun sexualitatea guztiz barneratua dago gizartean eta horrek guztiz herdoildu ditu kontuan hartu beharko liratekeen hainbat atitude eta balore.  Berdintasuna alegia (Aspektu guztietan). Hori gutxi balitz, pertsonen izaerak aldatzera bultzatzen duen faktore batetaz hitz eginez .Bai, sexismoaz hitz eginez,  berezko helburu komertsialez  josia dagoen publizitate motaz mintzatuta, gaur egunean eratzen ari den etorkizuneko gizartea guztiz aldatzera doala esan daiteke. Ordea, milaka eta milaka neska(batez ere) eta mutil baldintzatzen dituelako.

Sexixmoak berez bi sexuen artean desberdintasun bat ezartzen du. Nahiz eta aurrera pausu itzelak emon beti dago atzera pausuak egiteko bultzatzen duen zer edo zer. Sexismoa kasu.
Eguneko publizitatetak, lurrinen iragarkiak adibide lez jarrita, gauzatzen dituen harridura edo erosteko gogoek sexismoaren balioetan oinarritua daude. Identitate edo pertsonai idealizatu baten antzeko pertsona bihurtzeko nahiak esnatzen dituzte. Hala ere, kontuan hartu behar da publizitatearen autokontrola existitzen dela, baina ez ditu sexismoak iradokitzen duen baloio guztiak usatzen. Produkturen bat saltzerakoan lortuko diren emaitzak onuragarriak baldin badira eta guztiz zilegitzat hartzen dela bistan da.

Baina estrategia sexistetatik at hitz eginda, gizarteak berez sexistak diren gauzak kondenatu beharko lituzke. Jendea gehiago kontsientziatu beharko litzateke publizitate mota onek egiten duenaz. Hainbat adibide daude baina haietatik guztiz baztertzekoa den aproposenetarikoa tratu txarrena edo hilketena dela esan daiteke.

KONTSIENTZIATU !


Resultado de imagen de contra el seximo en la publicidad


















Resultado de imagen de contra el seximo en la publicidad

2 comentarios:

Joseba A. Etxebarria dijo...

Publizitate sexista gizarte sexistan batean, ez al da horrela Aitor?

Unknown dijo...

Bai bat nator zure komentarioarekin. Baina kontuan izan behar dugu publizitateak gizartearen moldea dela, beraz publizitatean ageri diren edukiak gizartean plasmatuko dira. Eduki sexistak gizartean eragin handia izan dute eta gizarteratu diren eduki edo gain informazio mota hori aldatzeko ekarpen bat egitea bururatu zait. Ordea bistan da aldaketa hau egitea oso zaila dela.