viernes, 21 de mayo de 2010

Komunikadores jardunaldiaren irudiak

Jardunaldia asignaturaren ordutegian sartu badugu ere, oso ikaskide gutxi joan dira. Non zegoen interes falta, ¿gaian ala ikasleengan?

Aitor, Iñigo, Ainhoa, Ander, Iosu eta Janire Aristako profesionaleen testigantzak entzutera gerturatu diren ikaskideak dira, taldearen %5a hain zuen. Hau meritua!

Eskerrak eman behar ikasle hauei. Halere parte hartze honekin ez du merezi hurrengo ikasturtetako ikaskideentzako hainbeste esfortzurik egitea: profesionaleena zein irakaslearena. Aipatu ikaskideak han egon ziren, gure taldearen edo lizentziaturaren irudia defenditzen, eta oso ondo gainera, baina profesionaleek eraman duten irudia hemengo ikasleek, nolabait, bere ikasketetan interes gutxi dutenekoa izan da. Tristea baino...

Aitor Castañedari esker bereziak eman behar dizkiogu, jardunaldiaren laburpena publikatu duelako.

Datorren ostegunean azken ikasgaiarekin jarraituko dugu. Animatu eta etorri eskola hartzera, jardunaldian Pepa Diezek esan zuen bezala: "teknologia berrietaz ez dakien inor ez dugu kontratatzen". Ordurarte.




No hay comentarios: