Udaberriko oporrak baino lehen tutoretza-orduak izatea komenigarria ikusten dut. Honexegatik datorren asteazkenean geroko egun bateko tutoretza-orduak aurreratuko ditugu. Honela, lan praktikoa egiteko irakaslearen laguntza errazten da.
Beraz, asteazken honetan, martxoak 31, tutoretza-orduak izango dira: 10:00etatik 13:00etara.
Gaur talde batek egindako galderak Alboan fundazioari bidali dizkiot, ea erantzuteko aukerarik duten.
Bukatzeko, ikasgelan komentatu genituen datak gogoratzen ditut, asignaturaren azalpen teoriko-praktikoetara etortzen ez diren ikasleei laguntzeko nahian batez ere:
- Lehiaketaren komunikazio-plangintza bidaltzeko azken eguna: apirilaren 20a (ikusi webgunea)
- Asignaturaren praktika irakasleari emateko azken eguna: apirilaren 29a
Ez ahaztu lan praktikoa entregatzeko irizpideak, mesedez.
Eta ez ahaztu apirilaren 15ean lan praktikoa egiteko laguntzen diguten profesionalekin beste zita bat izango dugula. Lehiaketa bukatu baino lehen plangintza egiteko azken laguntza emateko nahian etorriko dira. Gure asignaturan burutzen ari garen lan praktikoaren jarraipen hezigarriaren prozesuan sartzen da ekitaldi hau, beraz, lan praktikoa egiten ari diren ikasleak etorri beharko dira.
Eskerrik asko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario