domingo, 29 de noviembre de 2009
Osteguneko jardunaldien material interesgarria
Kaixo klasekideok,
Joan den ostegunean izan genituen hitzaldietatik, gauza batzuk utziko dizkizuet hemen guretzat erabilgarriak izan daitezkeenak. Jardunaldia luzea izan zen, beraz ez dizuet hemen jarriko jaso nituen gauza guztiak, baina bai zenbait kontutxo.
Hauek bi liburu dira, hitzaldiaren hasieran gomendatu zirenak. Ez dakit zuetako norbaitek zeozer saltzen duen Internet-en, baina tira, esan zuten bi liburu hauek oso baliogarriak direla arte horretan trebatzen hasteko, biak doakoak eta eskuragarriak helbide hauetan:
Peio Ruiz, Un Buen Motivo.
http://www.merkatu.com/mkgestion/docs/docs/60.pdf
El Libro Blanco del Comercio Electrónico
http://www.libroblanco.aecem.org/
Hona hemen gehiago. Hitz egin zuten on-line herreminta berezi bati buruz: Google Analytics. Salmentetarako webgune bat irekiz gero, tresna hau baliogarria izango zaigu esaterako zenbat jende sartzen diren jakiteko, hauen perfila zehazteko... Orotara, gure webgunearen xede-taldea identifikatu eta denbora aurrera joan ahala, estatistika datuen bidez gure negozioa arrakastatsua izaten ari den edo ez esango diguna. Grafikoz eta bestelako osagarri interesgarriez dago osatua. Ez dakidana da ea adibidez blog bati atxiki dakiokeen jakiteko zenbat eta nolakoak diren sartzen direnak, baina beno, deskubritzen joan beharko dugu. Hau da bideo bat tresna ezagutzeko:
http://www.google.com/intl/es_ALL/analytics/tour.html
Eta amaitzeko hemen atera ziren hitz “arraro” batzuk. Marketing munduan hitz hauek sarritan erabiltzen omen dira, horregatik jaso ditut, sikiera ezagutzeko edo:
> Masa kritikoa: Zehaztutako pertsona kopuru jakin bat zeinaren bidez neurtu daitekeen ea guk sortutako negozio eta proiektu bat funtzionatzen duen edo ez. Esaterako, online salmentetarako webgune bat irekitzen badugu, Google Analytics-en bidez jakingo dugu masa-kritikoa zein izango den, gure xede-taldeko gutxienezko zenbat pertsonak bisitatu eta erosi behar duten gure gunean irekitako portal hori arrakastatsua izan dadin.
> You can feel it: Aktitude positiboari deitzeko beste modu bat. Bezero batek gure produktu, webgune edo negozioarekiko “You can feel it” sentitzen badu, horrek adieraziko du berorrekiko aktitude positiboa izango duela.
> Side: Internet-en irekitako espazioa, positibilitate anitzak eskaintzen dituena erabiltzailearen arabera. Gure kasuan, web-side web-gune bati deituko diogu.
Eta kitto, nigatik hau da jarri beharreko guztia, esan baitzuten ere Internet-eko erabiltzaileok ez dugula on-line informazio luzea irakurtzeko ohitura askorik, beraz, ez zaituzten gehiago entretenituko. Ondo izan!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario