Gaur, Komunikadores Jardunaldira joateko aukera eskaini digu Josebak. Gure
formakuntza prozesuan laguntza ematera Oskia Yaben eta bere lankidea Jokin
Ayerregaray (Kultur Atelier komunikazio agentziatik)etorri dira. Hitzaldiaren
hasieratik, Oskiak esan du, bere intentzioa izan dela “txute” bat ematea; hau
da, guri jakinaraztea etorkizun batean, lan munduan kokatzea bakoitzaren
eskuetan egongo dela, eta batez ere norberaren jarrerak baldintzatuko duela.
Profesional bezala jarduteko, argi utzi dute ilusioz, kriterioz eta umiltasunez
lan egin behar dela. Bezeroarekin enpatisatzea lortu behar da, azken batean
psikologo bat egiten duen lana ia ukituz. Konpetentziengandik bereizteko,
bezeroen arazoetan sartu behar gara konponbide bat bilatzen saiatzeko; eta hare
gehiago, serioak eta espezializatuak izateko norberak bere metodo propioak erabili
behar ditu.
Bezero batekin lan egin behar dutenean eta kanpaina bat aurrera eraman
behar dutenean personal branding bat prestatzen dute bezeroarekin, geroago prozesu
piramidal bat jarraitzeko. Piramidea hiru zatitan banatzen da: balio
arrazionala, balio funtzionala eta balio emozionala. Balio arrazionala
informazio objektiboan eta demostragarrian zentratzen da (zein da produktua? Zenbat
kide zarete? Ofizinarik duzue? eta horrelako galderak eginez). Balio
funtzionala , Oskiak esan duen bezala, arrazionalaren eta emozionalaren zipriztinak
ditu, hau da, bezeroak lortu nahi duen helburua zein den zehaztea. Azkenik,
balio emozionala da, zein den transmititu nahi duzun bisioa.
Lortutako hitz guztien artean bost bat hitz aukeratzen dituzte. Hitz horiek
produktua edo zerbitzua definituko dituzten atributuak izango dira. Atributu
horiek ezinbestekoak izango dira konpetentziengandik desberdintzeko eta
posizionamendu marka lortzeko.
Kaixomaitia.com webgunearen adibidea erakutsi digute hobeto ulertzeko,
branding-a egin ostean aukeratutako hitzen artean bizi-poxa, bikotea edo
abentura izan ziren.
Kolore-psikologiaz hitz egin digute ere; nahiz eta aspektu sinple bat izan,
bezeroek beti alde estetikotik begiratzen duten gai bat da, baina horren atzean
“gerra” antzeko bat ematen da bezero eta agentziaren artean. Marka
posizionamendu artean kolore bakoitzak adjektibo zehatz batzuekin lotzeko joera
dago. Aholku bezala, bezeroari argumentuz kargatu behar zaiola idea bat
erakusteko esan digute, beti zer den
gomendagarriagoa esanez.
Prozesu honetan jarraitzeko, plan teknikoa azaldu digute. Honen barnean,
euskarriak (foiletoak adibidez), prentsa kabineteak (botere handikoak eta
azkartasunaren eskaintzak), nortasun digitala (webguneak), ekitaldiak
(hartzaile objektiboei zuzendutako eta kanpaina bukaerarako ekintzak), sareen
enbaxadoreak eta barneko komunikazioa dira batez ere jorratzen dituzten alorrak.
Amaitzeko, plan taktikoa zertan datzan erakutsi digute. Diskurtsoaren
hasieratik alde arrazionala kontuan hartu behar dugula erakutsi digute. Adibide
bezala, ekitaldi bat prestatzerakoan, ezinbestekoa da pentsatzea zer den
transmititu nahi duguna, jendeari emozioa gustatzen zaiolako. Eta nola ez,
sormen pixka bat eskaintzea proiektuei ezinbestekoa da, zer, zertarako,
norentzat izango da etab. galderak planteatuz.
Konklusio bezala, gogoetan egin behar dugu eta demostratu behar dugu
jarrera dugula edozein gauzari aurre egiteko; etorkizun batean, lan mundu konpetitibo
batean ezingo gara hitzetan geratu, demostratu beharko dugu lan egiteko jarrera
eta nahia dugula; edo beste hitzetan esanda: determined by attitude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario