lunes, 25 de noviembre de 2019

KOMUNIKADORES XVI. JARDUNALDIA

 KOMUNIKADORES XVI. jardunaldia iritsi da! Publizitatean interesa baduzu hau izan daiteke gehiago ikasteko aukera: profesional ezberdinen esperientzia eta aholkuak entzungo ditugu, dituzuen galderak egiteko beta ere izango duzue. Animatu!

Noiz: Azaroaren 27an

Non: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan

Lin3s Bilbon eta Madrilen kokaturik dagoen agentzia digitala da, 17 urte daramatza martxan eta iada 1000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ziurtagiria duen eta Googleren analitika digitalaren eta marketinaren irtenbide guztien bazkidea den Espainiako lau agentzietako bat da. Beraiekin lan egiten duten 300 bezero baino gehiagoren artean daude Eitb, Bershka, Dentix, Athletic Club Bilbao, Mahou eta Pronovias bezalako izen ezagunak.

Jardunaldian izango ditugu Jon Heras (Google Ads - Digital Marketing) eta Ainize Medrano (Social Ads - Digital Strategy) profesionalak, agentziaren barneko ikuspegia emateko eta gure intereseko informazioa eskaintzeko.



No hay comentarios: