Nagore Garcia Sanz kazetaria, komunikazio aholkularia, eta irakaslea da. Berak enpresa baten bitartez Gipuzkoako Foru Aldundiaren komunikazio arloan egiten zuen lan, baina pandemia dela eta, enpresa utzi eta bere kabuz lan egiten hasi zen. Bera aukeratu dugu podcast-a egiteko gure taldekide batek jadanik harreman zuzena zuelako berarekin eta eduki duen ibilbide profesionala interesagarria iruditu zitzaigulako.
Mostrando entradas con la etiqueta Podcast. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Podcast. Mostrar todas las entradas
miércoles, 27 de octubre de 2021
Nagore Garcia Sanz profesionalarekin Podcast-a
Garciak komentatzen zuen guztia oso interesgarria izan zen. Gainera, profesional batek komunikazioko industriari buruz duen jakintza gu bezalako ikasleei transmititzea urrezko aukera da. Enpresa batetik bere kabuz lan egitearen saltoa nola eman zuen eta horrek ekarri dizkion gaitasun berriak ere oso interesgarria iruditu zitzaigun. Horrekin batera, podcast-ak erakutsi digu etorkizunean zer-nolako herramintak behar ditugun industria honetan aurrera ateratzeko. Emandako aholkuak guztiz lagungarriak ziren, baina aho bete hortz utzi gintuen marka pertsonalaren garrantzia azpimarratu zuenean, bere ustez nahiko berandu baitgoaz hori lantzeko eta. Gainera, “elevator pitch” eta gure AMIA lantzeko gomendioa eman zigun, baita lanari zuzendutako sare sozialak eta blogak ere.
Podcast-a Youtuben aurkitu dezakezue ere! : https://youtu.be/-sRnbPzeJsA
Etiquetas:
2021P1Talde4,
Komunikatzaileak,
Podcast
Podcast Worköholics enpresari
Zorraquinoren sektore bereko beste enpresa batzuk ezagutzeko helburuarekin, Bilbon kokatzen diren enpresa ezberdinak ikertu egin ditugu eta azkenean, horietako bi enpresa aukeratu ditugu. Behin enpresak identifikatuta haiekin harremanetan jarri gara han egiten den lanaren inguruan informazioa biltzeko.
Hona hemen Worköholics enpresari egindako Podcast-a eskuragarri: https://soundcloud.com/june-mota-725664510/podcast-workoeholics?si=9e6f813413e84e4dbac1bdbd0f79f8dc
Etiquetas:
2021P1Talde2,
Podcast,
Worköholics
Suscribirse a:
Entradas (Atom)