martes, 28 de noviembre de 2023

Eva Martinez, Trianguloko profesionalari egindako elkarrizketa eta elkarrizketaren ondorioak (4.TALDEA)

 Elkarrizketa honetan Evak bere agentziari buruz hitz egiten digu, eta horrela Triangulo agentzian egiten dutena ulertzen laguntzen digu. Alde batetik, gaur egun agentziaren barruan nola egiten duten lan azaltzen digu, eta azken urteetan lan egiteko modua asko aldatu dela ere aipatzen du, batez ere teknologia berrien bilakaeragatik. Eta, bestalde, arreta handiagoa jartzen du agentziak dituen bezero motak eta eskaintzen dizkien zerbitzu motak azaltzean. Horretaz gain, elkarrizketan Evak beste gauza interesgarri batzuk aipatzen ditu, lan egiten duen agentziari dagokionez. 




Elkarrizketa egin ondoren hauek izan dira atera ditugun ondorioak: ikusi dugun lehenengo gauza agentziak merkatuarekin eta bere bezeroekin duen ikuspegi malgua da. Agentzia uneoro egokitu da bezeroen beharretara eta merkatuan izan den aldaketara, eta lanaren kalitatea lehenetsi du, helburu jakin bat lortzeko. 


Evarekin izandako elkarrizketa osoa entzun ondoren, ulertu ahal izan dugu agentzia eguneroko jardueretan zentratzen dela, hau da, hainbat urtez lanean aritu diren enpresei etengabeko zerbitzua eskaintzen diela. Esate baterako Petronor enpresari emandako zerbitzuak, hau da, enpresaren publizitate guztia administratzen dutela. Batzuetan, enpresa edo dendaren bati zerbitzu jakin bat eman diote, baina, oro har, egiten duten lana jarraia da.


Talde-egiturari dagokionez, nahiko dinamikoa dela esan dezakegu. Enpresako langile bakoitzak rol zehatzak dituela pentsa dezakegu, baina agentziako kide gehienek arlo desberdinetan laguntzeko gaitasuna dute, eta malgutasuna eta aldakortasuna erakusten dute beren trebetasunetan.


Lehen aipatu dugun bezala, agentziak bezero konstanteekin lan egiten du, eta horrela agentziak epe luzerako egonkortasuna du bere bezeroekin. Triangulok publizitate-agentzia gisa duen historia luzea du oinarri, eta bezero sendoak ditu etengabe handitzen ari den lehiari aurre egiteko.


Azkenik, agentziak teknologiara izan duen egokitzapena ondorioztatu dugu. Izan ere, aldaketa esanguratsuak izan dituzte esparru teknologikoan, eskuzko metodoetatik teknologia (ordenagailuak, esaterako) lan-eremuan integratzera pasatuz. 


No hay comentarios: