domingo, 23 de noviembre de 2014

Publizitate munduan lan egiten duzu?

Publizitate munduan edota sormena eskatzen duen beste edozein profesiotan lan egiten baduzu, bideo hau ikusi eta ziurrenik identifikatuta sentituko zarela. Apur bat gehiegizkoa da, hots, errealitate estremoa irudikatzen du, baina seguru noizbait mundu honetan lan egin dutenek galdera hauek aditu behar izan dituztela: ¿zer egiten duzu?, ¿zertan lan egiten duzu?, ¿anuntzio hau zuk egin zenuen?. Hala ere, pertsona orok ez daki publizitatea galdera horietatik baina askoz haragoko ofizio bat dela. Ez dakite publizitate arbola milioika adar dituen natura dela.

Hemendik aurrera modu horretako egoera baten aurrean aurkitzen bazarete, hau da, galdera horiek erantzun beharreko egoera batean aurkitzen bazarete, “aurka-desmoralizazioari” ekin. Hori ondoren ikusi ahal izango duzuen spotean, publizitate profesioan dihardutenek egiten dutena da. Sarkasmoz josia dagoen Spot honi Young& Rubicam agentzia argentinarrak eman zion sorrera, Argentinako publizitate premioak promozionatzeko asmoz.

No hay comentarios: