miércoles, 19 de noviembre de 2014

Gorputz-hizkuntzaren garrantzia

Gaur egindako aurkezpenen harira, konturatu gara espresio korporalak garrantzi handia duela komunikazioan; hitz egin gabe ere, komunikatzen biatugu. Beraz, aurkezpen bat egiten gaudenean besteek gutaz pentsatzen dutena baldintzatuko du gure gorputz-hizkuntzak.

Hala ere, bideoan azaltzen den bezala, zenbait ikerketek erakutsi dute hitzezkoak ez diren espresioek guk gure buruaz dugun irudia ere zuzendu dezaketela. Hau da, ez bakarrik besteek nola ikusten gaituzten, baizik eta nola ikusten garen gu geu. Alabaina, badaude zenbait posizio-teknika gure presentzia indartu eta egoera zehatzen aurrean boterea dugula transmititzen laguntzen dutenak.

Teknikok hurrengo bideoan agertzen dira. Hau ikustea gomendatzen dizuet oso interesgarria izateaz gain, hurrengo urteetan lanbide elkarrizketa batean kontuan izan ditzakegun zenbait aholku ematen ditu eta. 


No hay comentarios: