miércoles, 5 de noviembre de 2014

FOCUS GROUP

Aurreko astean Focus Group batean parte hartu genuen klaseko zenbait persona. Ez genuen inoiz Focous Group batean parte hartu baina egia esan esperientzia polita izan zen. Klase eta kurtso desberdinetako 8 ikasle parte hartu genuen.
Focus Group, taldean egiten den elkarrizketa antzeko bat da. Gai zehatz bati buruz hitz egiten da eta helburua da partaideen iritzi, aktitude, esperientziak… partekatzea eta horren informazioa jasotzea.
Hauek egiten dira projektuak edota programak aurrera eramateko edota ikerkuntzak egiteko.
Egokiena da iritzi desberdinak duten talde bat egitea. Kasu honetan web-an egiten ditugun erosketeei buruz aritu ginen. Elkarrizketa osoa grabatu zen.
Iritzi desberdinak egon ziren. Batzuk denetarik erosten zuten interneten bidez, beste batzuk ez, beste batzuk gauza zehatz batzuk… 
Azkenean ondorio batera heldu ginen hainbat iritzi partekatu eta gero.

Internetek abantail asko ditu baina desabantailak ere agerian daude, horregatik erosketa bat egin aurretik produktu/zerbitzuari buruz informatzen sahiatzen gara edota komentarioak ikertzen ditugu eta gero informazio guztia bildu eta gero erosten ditugu.



No hay comentarios: